Militantzia mistoak hiltzen nau


Feminismoak espazio propioak aldarrikatzen ditu, baina gizonak ere galdekatzen ditu: lekua uzteaz gain, inplikatzera deitzen ditu, pribilegioak aitortuz, entzunez eta jendarte bidezkoago baten eraikuntzan aktiboki parte hartuz.

Joan den hazilean, Euskal Herriko Gazte Feministen baterajotzera joan nintzen Zaldibarrera. Asteburu horretan, Euskal Herri osoko feminista gazteak bildu ginen elkarrekin gogoetatzeko, tailerretan parte hartzeko eta, noski, besta egiteko. Han, tixerta bat erosi nuen eta « Militantzia mistoak hiltzen nau » du idatzia gainean. Tixerta probokazioz ari zen eta gustatu zitzaidan.
Etxera itzuli bezain orduko, soinean ezarri nuen nire tixerta, harro-harro. Eta lagun bat, gizon bat, gaitzitu zen, ulermen eza eta haserrea nahasirik. Tixerta hartan irakurri zuen segur aski « Ez dut gizonekin deus ikustekorik izan nahi ». Alta tixerta horrek erraten duena bertzelakoa da.

Espazioak

Genero disidenteei edo pertsona arrazializatuei, aski errazki aitortzen diegu espazio bat militatzeko gehiengo zapaltzailerik gabe. Genero disidenteek pertsona heterosexualik gabeko espazio batzuk izatea normala iruditzen zaigu, pertsona arrazializatuek pertsona xuririk gabeko espazio batzuk edukitzea bezala.
Espazio horiek beharrezkoak dira, zapalduak diren pertsonek elkarren artean truka dezaten eta zapalkuntzarik gabeko edo gutiagoko espazioak izan ditzaten. Tixerta hartan idatzia zenak, probokazioz zioen, emazteek ere, gizonik gabeko espazioak behar dituztela elkartzeko eta militatzeko. Genero disidente eta pertsona arrazializatuentzat agerikoa dena, emazteentzat ere agerikoa izan beharko litzatekeela.

Gizonen jarrera

Feminismoa aipatzean maiz ikusten dira gizonak gaitzitzen edo borroka horretatik baztertuak sentitzen. Alta, feminismoa ez da emazteki edo genero disidenteen kontua bakarrik. Feminismoak maskulinitatearen ezaugarriak lantzen ditu; nola irakatsia zaizuen emozioak gordetzen, indartsuarena egiten?

Feminismoak maskulinitatearen ezaugarriak lantzen ditu; nola irakatsia zaizuen emozioak gordetzen, indartsuarena egiten?

Feminismoak, jendarteak gure generoaren arabera izan beharko genituzkeen rolak lantzen ditu eta bertze jendarte modelo bat proposatzera entseatzen da denentzat, gizonentzat ere bai.
Are gehiago, generorik gabeko jendarte baten modeloa proposatzen du egungo feminismoak, bakoitzak nahi dituen ezaugarriak bereganatu ahal izateko eta zapalkuntzak ahal bezain bat saihesteko. Proposamen horrek zentzua du gizonentzat ere bai. Bertze jarduteko manera bat proposatua zaizue eta uste dut proposamen hori onartzeko garaia heldu zaizuela.

Gizonen lekua feminismoan

Gizonek leku anitz hartzen duzue: beti lehenak zarete hitza hartzen, beti hitza hartzen duzue izugarri luzaz, gizonak ez direnei hitza mozten diezue, karrikan ibiltzean, beti zuzen ari zarete sekula desbideratu gabe bertzeak direlako zuen inguruan ibiliko, azkar mintzo zarete, bizia esplikatzen diguzue etengabe?
Agian ez zarete horretaz ohartzen, baina zuen ingurukoak bai. Eta orain arte, feminismoak aldarrikatu izan duena « lekua utziguzue! » da. Leku gutiago hartzea eta zuen ingurukoak gehiago kontuan hartzea galdetua izan zaizue.
Lehen urrats garrantzitsua bada ere, gizonak, ezin zarete horretan gelditu. Emazte eta genero disidenteei lekua uztea anitz bada ere, ez da aski.
Feminismoan inplikatu behar zarete. Aktibo izan behar zarete. Feminismoa zuen kontua da ere bai.
Baina nola aktibo izan, lekua emazte eta genero disidenteei utziz?

Pista batzuk

Uste dut jadaneko zure buruari aitortzea gizon bat zarela lehen urrats ona izan daitekeela. Gizona zarela aitortzea, nolabait, zure pribilegioen aitortzea da eta ondorioz, zu baino pribilegio gutiago duten pertsonak badirela onartzea.

Gizona zarela aitortzea, nolabait, zure pribilegioen aitortzea da eta ondorioz, zu baino pribilegio gutiago duten pertsonak badirela onartzea.

Bertze urrats bat, feminismoan tutik ulertzen ez duzunaren aitortza izan daiteke. Eta ondorioz, ez jakintasuna eta ez ulermena aitortuz, gaia lantzen ahalko zenuke galderak eginez, zure ingurukoak entzunez, irakurtuz edo bideoak begiratuz.
Zu baino pertsona zapalduagoei lekua uzteaz eta gaia lantzeaz gain, bertze gizonekin gai horiek aipatzea ondoko urratsa izan daiteke. Gogoeta horiek ez dira bortxaz bakarrik eramatekoak, eta gizonen artean eztabaidatzekoak diren gaiak dira.

Batu zaitez!

Gizon, feministok jendartea eraldatzera gatoz eta ez gara geldituko. Ondorioz, zuri dagokizu jendarte horren parte izatea edo kanpo gelditzea. Zuk duzu erabakitzen egin nahi duzuna. Zure hautua da.
Guk, gurekin ikusi nahi zaitugu. Nire tixertan « Militantzia mistoak hiltzen nau » idatzia bada ere, feminismoan inplikatua ikusi nahi zaitut. Zu gabeko espazio batzuk nahi ditut, baina manifestaldietan zu hor izatea nahi dut.
Gizon, jendartearen parte zara, ni bezala, eta ez zaitut horretatik kanpo utzi nahi. Zato nirekin eta goazen zisheteropatriarkatuari su ematera!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *