Lurra zaintzeko urrats ederrak

Serre et légumes plein champ sur les terres agricoles léguées à Lurzaindia par les Etxaluz à Domintxine.

2026an, Ama Lurra zaintzeko urrats ederrak egin dira. Domintxinen, ondare baten transmisioari esker, 9 hektarea laborantzarako babestu dira eta etxe zaharra 6 bizitegi sozial bihurtzeko bidea ireki da. Lege-aldaketek ere laborantza-lurrak babesteko tresnak indartu dituzte. Bi adibide horiek erakusten dute lan kolektiboak emaitza ekar dezakeela.

Kristiane Etxaluz, Alfonso Etxegarai haren senarra, eta Jean-Pierre Etxaluz haren anaia konbentzituak ziren hautatu zutelarik beren ondarearen zati bat Lurzaindiari eta COL (Comité Ouvrier du Logement kooperatiba) egiturari ematea… ematea, bai bai! Emaitza honek 9 hektarea ditu, baita Domintxinen kokaturiko etxe zahar bat ere.

Emaitza hau Lurzaindiari eginez, lurrak behin betiko merkatutik ateratzen dira, eta Lurzaindiak bere laborantza bokazioa denboran zehar bermatuko du. Baratzegintza, kalamua, ekilorea eta garia ekoizten ahalko dira laborantza biologikoan eremu horretan.

Bizitegiak, etxearen zahar berritzearekin

Laborantza zaintzeaz gain, bigarren proiektu bat garatuko da etxearen zaharberritzearekin, COLi esker. Proiektu horrek konkretuki erakusten du laborantza aktibitate bat atxik daitekeela, bizitegiari aterabide bat atzemanez ber denboran. Etxe aski handia denez, 6 bizitegi sozial egiten ahalko dira. Lurzaindiaren eta COL egituraren helburua baita ere bizitegiak proposatzea inguruetan instalatuak diren laborariei.

« Laborantza herrikoi eta iraunkorra eta laborari kopurua atxiki nahi baditugu, baldintza egokiak sortu beharko dira, gazteak motibatzeko: lehentasunez lurrak proposatuz eta bizitegiak ere lan eremuetatik hurbil. »

Laborantza herrikoi eta iraunkorra eta laborari kopurua atxiki nahi baditugu, baldintza egokiak sortu beharko dira, gazteak motibatzeko: lehentasunez lurrak proposatuz eta bizitegiak ere lan eremuetatik hurbil.

Legea aldatu

2026an egin den bertze urrats bat aipatu behar da naski! Laborantza lurrak hobeki zaintzeko legedian sartu diren neurri berriak begi onez ikusten ditugu.

Duela guti lau neurri garrantzitsu pasa ziren, Peio Dufau diputatuaren lanari esker. Horietarik bat aipatzen dugu hemen.

Arbonako okupazio denboran legearen hutsuneak salatu genituen. Lur batzuk laborantza erabilera galdua zuen etxe batekin batean saltzen zirelarik, usu aisialdi leku bilakatzen ziren… eta ez zen tresna handirik horren geldiarazteko legeari begira.

Horregatik abiatu zen garaian 4 hilabeteko okupazioa, onartezina zen saltzea geldiarazteko.

Holako kasu gehienetan, laborantza erabilera galtzen da, eta saltzea prezio espekulatiboan egiten. Hemendik goiti, lege aldaketari esker, bide batek edo erreka batek etxea eta laborantza lurrak bereizten baditu, notarioek beharko dituzte bereiz saldu. Ondorioz laborantza lurrak salbatzeko xantza gehiago izanen da. Neurri honek ez du dena konpontzen baina zentzuzko neurria da dudarik gabe.

Domintxineko transmisioak eta legean sartu diren neurri berriek badute gauza amankomuna. Biek helburu ederra zerbitzatzen dute: laborantza lurraren zaintzea. Biak amets batetik abiatu dira, biek bide berriak jorratu dituzte, eta azkenean, gogoeta eta lan kolektiboari esker sortu dira!

Eguneroko bizian badira hainbat gauza ilun salatzekoak eta gaizki joan direnak… Beraz urrats ederrak egiten direnean azpimarratu behar dira! Ea, Marienian ere berri on bat ukanen dugun urte bukaera aitzin…

Une fondation pour transmettre et préserver

A Domezain, les frère et soeur Etxaluz ont fait don de terres agricoles à Lurzaindia et d’une maison à rénover au COL, qui va créer six logements. La preuve par l’exemple qu’activité agricole et production de logements peuvent ne pas s’opposer !

Dans un territoire où le foncier est soumis à une forte pression spéculative, le don à Lurzaindia, qui permet de préserver des terres agricoles en les sortant définitivement du marché, est remarquable.

La fondation Lurzaindia offre deux possibilités pour agir dans la durée : le don (en nature ou en argent) ou le legs d’une partie de son patrimoine après son décès.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *