Abenduaren 21eko bezperan

21D2017Lau egun eskas zaizkigu Kataluniako hauteskunde aurreratuak egin arte. Gaurko egoera ikusirik (155 garren artikuluaren arabera autonomia behin behineko kendua; katalan abertzaleak espetxeratuak edo Belgikara erbesteratuak; bertako aferak zuzen Madriletik zuzenduak) hauteskunde autonomikoez mintza gaitezkeenik ez dezakegu esan. Gauza bat irabazia izan da behintzat: Espainiako Gobernuak ezarritako Puigdemont jaunaren kontrako euro-agindua « linboetara » igorria izan da. Baina kasu, hauteskundeak irabazi ala ez Puigdemont jauna Kataluniara itzultzea oso zuhurra denik ez dakigu; Espainiako PP-ko gobernuak beste buztanik ukan dezakeen katu tzartzat jo dezakegulako.

Katalunian eta Espainian antikatalanistak diren « Ciudadanos » eta PP alderdiek izugarrizko intoxikazio kanpaina eramaten dute, bertako abertzaleak « golpista »- tzat joaz eta Belgikan Puigdemont jaunak duen aliatu bakarra « Vlaams Belog » Flandriako alderdi eskuindar – pronazia dela salatuaz. Berri hauxe irakurri nuen ABC egunkarian.

Demokrata eta internazionalista bati baino gehiagori bere aulkitik jauzi egiteko irrika emanen ziezaiokeen salaketa horrek; hain zuzen ere, Flandriako alderdi abertzale guztiak ez dira eskuin muturrekoak eta Kataluniako abertzaleek jakin badakite 1936-garren urtean, Euskaldun gudariek bezalaxe, naziengatik sufritu zutela: Gernikako bonbardaketa eta Companys-en exekuzioa beste askoren artean. Espainiolista eskuindarrek ez dute ezer esan ultra eta pro-nazi taldetxoek gogorki katalanen aurka manifestazio bortitzak antolatu zituztelarik. Salatu dute aldiz, Kataluniako eskola liburuetan Espainiako estatua multinazionala izaten dela irakastea; eta hala dela ezin da ukatu.

Espainiolistek edo Unionistek hedatzen dituzten gezur horiek ondorio txarrak ukan ditzakete gehiengo isila deitzen den hautesleen saldoan; askotan politikan isilik dagoenak indartsuaren alde ematen du bere botoa, edo indarren arteko harremanak aldatzen direlarik, garaile bihurtzen ari denaren alde. Hots beldurraren politikaren menpe izaten ahal da gehiengo isila delako hori.

Baina beste alde batetik baliteke urriaren lehengoan gertatu den poliziaren indarkeriaren aurrean independisten kopurua emendatzea. ETA-ren borrokaren urte gogorrenetan esaten zuten Madrileko agintariek ETA-k Katalunian atentatu asko egiten zituela Mediterraneoko herrian zegoen elkar bizitza, bake giroa eta indarkeriarik gabekoa gorroto zituztela. Baina nork eten zuen Kataluniako bake giroa erreferendumaren egunean bertan? Kataluniako independistek ez baizik eta Espainiako indar armatuek.

Jalgipenaz abenduaren 21-eko hauteskundeen garrantzia azpimarra dezadan jarraian emandako lerroetan:
• Espainiak legez kanpokotzat jo duen erreferendum zilegi eta demokratiko baten aurka dira abenduaren 21eko hauteskundeak;
• Europaren Mendebaldean bere nazio aniztasuna osoki aitortzen ez duen estatu batean egiten direlako;
• Gaurko estatuen mugak sakratutzat eta ezin aldatuzkotzat jotzen dituen politikarientzat fenomeno apartekoa ez delako: Eskozian onartua izan da erreferenduma eta Korsikako abertzaleen garaipenaren aurka ez dute asko egin Frantziako agintariek, estatu hau Espainia baino zentralizatzaileago izan arren.
• Autonomien estatua zalantzan ezartzen dutelako.

Bati baino gehiagori bururatzen dakioke galdera hori: zer izan daiteke hauteskunde hauen emaitzaren ondorioa? Nire ustez independistek kopuruz galtzen badute, gauzak lehenago bezala segituko dute, baina independisten borroka lasaia ez da horretan geldituko.

Beste alternatiba liteke independistek irabaztea, baina Espainiako Gobernuak ez onartzea, eta 155-garren artikuluarekin jarraitzea. Halako kasu batean Puigdemont erbesteko Kataluniako Errepublikako gobernu bat osa lezake Belgikan edo Andorran. Espekulazio hutsak dira naski, baina azken alternatiba horrek Europako beste nazio ukatuentzat ondorio baikorrak ukanen lituzkeelakoan nago.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).