Arrosa zolatik… bidez bide nabilena!

1980ko hamarkadan gira… kontzientzia hartu berria nuen Euskal Herri bat bazegoela, populu baten partaide nintzela. Ordu haietan kantaldiak nonahi antolatuak ziren, abertzaletasunaren kontzientzia hartzeko lehen urratsak. Euskarazko irrati libreak ere garai hartan sortu ziren, laguntzaileak beharrezkoak izanez, gaztetasunak ekartzen duen ausartzia ukanez, Irulegiko Irratian emankizun bat animatzen hasi nintzen. 1990eko hamarkada… Gogoan dut irratiko laguntzaileak Duzunaritzen bildu ginela, irratiaren geroaz mintzatzeko. Egun hartan aipatu genuen Baionan kokatua zen Piztu elkarteak Irulegiko Irratiari proposatzen ziola elkarrekin festibal baten antolatzea. Hauxe da istorioa!

Zer da festibal bat? Ordu haietan ezagutzen nituen gertakari handienak Nafarroaren Eguna (1978) eta Herri Urrats (1984) ziren, egun bakarreko gertakariak. Hiru egunez gau eta egun animazioak muntatzea beste afera bat zen! Gaur egun elkarteen finantzek garrantzia baldin badute, ordu haietan ere elkarteak bi sosekin ibilki ziren. Beraz bilkura famatu hartan adostu behar genuen ea prest ginen Pizturekin partaidetzan EHZ festibala muntatzeko.

Hasi berria zen irratian langilea ordaindu behar, materiala garesti, hiru eguneko gertakizuna ez bagenuen kausitzen nola geldituko ginen gogoan nuela, uzkur agertu nintzen. Gehiengoak proiektuarekin bat egin zuela, beraz jo aitzina! Hartu genuen erabakia ez zait sekula dolutu. Piztu elkarteko arduradunekin biltzen hasi ginen, haiek gehienbat animazio musikala beren gain hartzen zutela eta guk gehiago barnealdean izanez azpiegiturak, bi elkarteek laguntzaileak aurkitu behar genituen.

1996a Arrosako zola kantuen zirimolan… Horra lehen edizioa hastera zoala, zenbait egun lehen gertakari ezezaguna izanez, tripako minak. Piztu elkartetik zenbait ezagutzen, besteak nor dira? Ordu haietan barnealdearen eta kostaldearen artean ez genuen baitezpada elkar gurutzatzen.

Gogoan dut harremana aski fite lortu zela, muntaketan parte hartzea eta ondotik besta egitea, elkar ezagutzeko parada ezin hobea izan zen! Segur memento azkarrak bizi izan ditugula, denak ez direnak kontatzen ahal, lagunarteko historia pertsonalak baitira. Erran daitekena da 8 urtez Arrosan ibili izan garenek, geroztik elkar ikustea plazer dugula. Belaunaldiz belaunaldi EHZ festibalak komunitateak sortzen ditu.

Hiritik… baserrira. Arrosan iragaiten zen festibalera heltzeko pentsatua izan zen laborariek beren traktoreekin jendea aparkalekuetatik garraiatuko zutela. Festibaleko parte hartzaileak xoraturik orgetan etortzen ziren, lehen aldikoz horrela ibiltzen baitziren, guretzat arrunta zelarik!

Urte batez euri zaparradak, Arrosako pentzea trenpatua, bestaliarrak lohiz emokatuak eta antolatzaileak kezkatuak. Edizio bakoitzean kudeatu behar izan genituen eneguek Piztu eta Irulegiko Irratiko boluntarioen artean lotura azkarra sortu zuten.

Euskal kultura sustatzeaz gain, Euskal Herritik haratago, festibalaren mezua internazionalista zen: “L’Eurock des peuples contre la World Company”.

Euskal kultura sustatzeaz gain, Euskal Herritik haratago, festibalaren mezua internazionalista zen. Ezarriak ziren banderoletan irakur zitekeen: “L’Eurock des peuples contre la World Company – Populuen eurocka munduko konpainien kontra”.
Abertzaletasuna oinarria baldin banuen, festibalak beste ate batzuk ireki zizkidan, gurutzatuko ez nituen pertsona batzuekin lan egitea, beste borroka batzuen ezagutzea eta EHZ festibaleko partaide izatea.

Dantza eta irria, kantuz ilargia, Euskal Herria Zuzenean-ekin zoriontsu da Euskal Herria!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *