Barkoxeko pastoralaz


Usaiako « süjetik » gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.

Usaian pastoralak fama gaitzeko pertsonaia bat ospatzen du: lehenago saindu bat, gero Frantziako errege bat, XX. mende erdiaz geroztik Etxahun Irurikoak ireki bidetik euskal historiako heroi bat. Antzerki osoa jaun edo andere horren ingurutik dabil, publikoaren jarraipena zinez errextuz, eta figura nagusi horri atxikimendu handia dio zuberotar jendeak.

Baina tarteka pertsona bakarraren ordez talde bat istorioko protagonista gertatzen da. Horrela izan zen lehentze Uskaldunak Ibañetan piezarekin 1908 urtean Atharratze-Sorholüzen eta 1954 urtean Sohüta/Sorhoetan. Halaber kolektiboa izan zen 1993 urtean Gotaine-Irabarnen Eüskaldünak Iraultzan pastorala. Bi kasu horietan publikoa galduxea gertatu zen, « süjet » bati loturik ibiltzea maite baitu bururik berotu gabe.

Aurtengoan Ürrats kolektiboak izenburu horrek ez du zalantzarik uzten, protagonistaren aniztasuna klarki adierazten du. Gainera gisa guzietara lan kolektiboa da: idazle gazte batzuk elkarrekin agertu dira Patrick Quéheille ezagunaren inguruan lana partekatuz, errejengoa ere multzo baten esku dago, istorioa gisa berean ekimen eta gertakizun andana batez egina da. Baina batetik bestera tai gabe korri dabiltza mutiko bat eta neska bat, denen arteko lotura segurtatuz, Battitta mezulariak Xiberoko makian egin zuen bezalaxe 2001 urtean Sohüta/Sorhoetan.

Iparraldeko euskal mugimendu osoaren sorrera kontatzen digu sailka: Enbata oldearena lehenik, Christiane Etchalus-en presoaldia Iruñean, Baionako seminario handian 1967ko euskal krisia, Seaskaren sortzea, euskal kanta berria, mugimendu feministaren hastapenak, Euskarari Bai kanpainaren estrena, Xiberoko Botza irratiaren lehen urratsak, GAL-enganiko masakrea Baionako Monbar ostatuan, IK-renganiko leherketa Biarritzeko turismo bulegoan, Euskal Kultur Erakundearen sortzea, Euskal Herria Zuzenean festibala, Demo taldea, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzea, euskal moneta, ETA-ren armagabetzea Bakegileei esker…Hori guzia ez da gutiz uztekoa!

Beste ezaugarri bat: arizaleen gaztetasuna, idazleetarik hasiz. Boztekoa da, geroa berekin baitute. Baina bere mugak baditu gazte izateak ere hizkuntzak ez du ber maila 25 urteetan eta 50etan, arte horretan anitz ikasten baita. Bestalde bulta honetan zaharrek ere hizkuntza tinkatzen dugu Junes Casenave zenak ekarri metrika zorrotzean edeiteko: aditzarik gabeko perpausa nagusitzen ari zaigu, erranaldia moztuz. Gure aitzinekoek neurtitza librokiago josten zuten, bereziki Etxahun-Irurik, hizkera bortxatu gabe, haatik frantses hitz askorekin. Orain hiztegi euskaldunagoa dugu.

Hirugarren berezitasun bat: trajeria honetako jende anitz oraino bizi dira. Oholtzan emanen zaien itxura nola hartuko dute? Beti ere polemika pitz dezake Historia hurbileko pastoralak. Baina gatz eta piperrez aberats da. Ur epelak zer balio luke?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *