Uda joan
Uda joan berri zaigu, franko bitxia. Lehenik aroa, eguraldia: bero guti hemen, eta gisa batez hobe: hiruzpalauna eguneko sail pare bat. Uztaila idor, abuztua eta iraila euritsu ekaitz andana batekin, baina hiru hilabeteetan kasik beti zeru estalia. (...)
Baina politikan ere giro bitxia dugu zinez, bereziki Frantziako Errepublikan. (...) Mundu zabalean aferak ez doaz Frantzian baino hobeki. Gerlak ugari, aipagarrienak Palestinakoa eta Ukrainakoa. (...) Genozidio hitza ez da entzun nahi, baina hola segituz, Palestinan betetzen ari da. (...)