Baxoa Euskaraz: manifestaldia urtarrilaren 24an, 15:00etan Baionako Xaho Kaian

Hautetsiak eta Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariak baikor itzuli dira Pariseko bilkuratik. Blanquer ministroaren Baxoko erreforma, hizkuntz gutiagotuak kontutan hartu gabe egin zela aitortu omen du Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak. Baxoan, hizkuntza gutiagotuak kontutan hartuko dituen aldaketak azterktzeko prest agertu omen da. Baina aldaketak, izatekotan, 2027 urtean egiteko mentura litzateke.

Hitz ederrez haratago, ekintzak behar ditugu eta berehala! Azken bi urtetan 7 Hezkuntza ministro izan dira. Frantziako egoera politiko ezegonkorra ikusirik, nork daki noiz arte iraunen duen gaur egungo Hezkuntza ministroak? Elisabeth Bornek ere aldaketak egiteko borondatea ba omen zuen joan den irailean, baina deus egiteko astirik izan gabe, lekutu zuten.

Ministroak eta errektoreak adierazi duten bezala, aitzinapausuak emateko borondate ona baldin badute, ekainean gutienez Matematikako azterketa berria euskaraz egin dadin posible egin behar dute. Matematikako azterketaren aginduak ez du azterketaren hizkuntza zein den zehazten, beraz ez da lege edo erreglamendu aldaketarik egin beharrik. Aski da zuzentzaileak elebidunak izan daitezen segurtatzea. Errektoreak eta EEPk, hiru sareetan lanean ari diren matematikako irakasle euskaldunen zerrenda badute. Brebetarendako egiten duten bezala, aski da zuzentzaile elebidunak konbokatzea.

Euskalzaleak, familiak, herritarrak eta hautetsiak heien desadostasuna adieraztera gomitatzen ditugu, heldu den larunbatean, urtarrilaren 24an.

Azken asteetan euskara eta euskal kulturaren kontrako erasoak etengabeak dira: EEPren aitzinkondua mugatzea, Euskal Kultur Erakundearen aitzinkondua murriztea, auzitegietan euskaraz mintzatzeko debekua, euskal hedabideen finantzamendu murrizketaren mehatxuak, prefetak Ipar Euskal Herriko hautetsiei bidali gutuna. Euskarari Trabarik Ez!

Badakigu manifestaldi bat 10 eguneko epean antolatzea arriskugarri dela. Baina euskarak aitzina egitea nahi badugu, halako hitzorduak ezin dira hutsegin, eta denen ahalegina ezinbestekoa da.

📣 Manifestaldia
🗓 Urtarrilaren 24an, larunbatez
🕒 Arratsaldeko 15:00etan
📍 Xaho Kaian, Baionan
Hitza hitz.
Baxoa euskaraz.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *