BIDEOA
BERRIA Taldeko administrazio kontseiluan ardura handiak harturik arizan dira Beatriz Zabalondo eta Iban Arregi 2013tik geroz. Joan den maiatzean, Administrazio kontseiluko aldaketaren karietara elkarrizketa labur hau eman dute, euskarazko kazetaritzaren etorkizunaz (zailtasunetaz eta aukeretaz), adimen artifizialaren erabilpenaz, euskal ekosistemaren tresna de BERRIAz, ez bakarrik informazio tresnaz, baina heziketa tresnaz, Euskal Herri osoa kontuan hartzen duen tresnaz, erakunde publiko ezberdinekilako harremanetaz, kontrako haizeen etorrerataz (aldaketa demografiko, sozio-kultural, digitalaz, etab.), euskararen eta euskalgintzaren tresna kohesionatzaile eta trinkotzaileaz, jendarte militantearen aldaketaz, etorkinak euskarara erakartzeaz, gazteekiko transmisioaz (gazteak entzunez eta ulertuz), engaiamenduen intentsitatearen egokitzeaz,… Herria denok gara, Berria, denok gara!