Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko

BIDEOA

Duela 50 urte fusilatu zituzten Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi. Frankismoaren azken fusilatuak izan ziren. BERRIAk haien senideekin eta gertukoekin hitz egin du, eta, horrez gain, fusilatu zituzten lekuetara bidaiatu eta dokumental bat egin du garai ilun hartako pasarte nabarmenenetako baten kontakizuna osatzeko.

1975eko irailaren 27a zen. Juan Paredes Txiki Cerdanyola del Vallesen fusilatu zuten, Herrialde Katalanetan. Angel Otaegi, berriz, Burgosen, Espainian. Frankismoaren azken hilabeteetan izan ziren fusilamenduak, handik bi hilabetera hil baitzen Franco —azaroaren 20an—. Aurretik, baina, diktadoreak haiek hiltzeko agindua eman zuen.

«Poliziak bidea libre zuen nahi zuena egiteko: Euskal Herrian salbuespen egoera ezarri zuten apiriletik ekainera, eta 4.000 lagun baino gehiago atxilotu zituzten». Gurutze Izagirre BERRIAko kazetariak testuingurua azaldu du. ETAko kideak izatea egotzita fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi. Otaegi lekukorik gabe fusilatu zuten. Guardia zibil baten hilketan parte hartu izana leporatu zioten. Txikiri, berriz, polizia bat hiltzea egotzi zioten.

Kazetariaren hitzetan, transmisioak «izugarrizko garrantzia» du: «Gertatutakoa nola izan zen ulertzea inportantea dela iruditzen zaigu, ondorengoek ere jakin dezaten nondik gatozen». Hortik dokumentalaren izenburua: Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko.

«Gertatutakoa nola izan zen ulertzea inportantea dela iruditzen zaigu, ondorengoek ere jakin dezaten nondik gatozen»

Gurutze Izagirre

Lara Madinabeitia eta Garazi Karrera BERRIAko ikus-entzunezkoen ataleko lankideekin batera egin du dokumentala Izagirrek. Hiruren ustez, barrenak asko mugitzen dituen dokumental bat da». Txiki eta Otaegiren senideekin eta lagunekin elkartu eta haiek fusilatuak izan ziren lekuetara bidaiatu zuten. «Pentsatu genuen leku horietan egoteak indarra emango ziola dokumentalari, eta hobeto ulertuko genuela haiek nola bizi izan zuten orain dela 50 urteko istorio hori», adierazi du Karrerak.
Burgosera eta Bartzelonara

Uztailean abiatu ziren Burgosera Xexilio Alegriarekin eta Luis Mari Gurrutxagarekin batera —Otaegiren lagunak biak—. 1975eko irailaren 26an, Alegriak Otaegiren ama Burgosera eraman zuen, semearekin azken gaua pasatu zezan. Kontakizuna nola osatu zuten zehaztu du Izagirrek: «Xexiliok kontatu zigun nola pasatu zuten azken gau hura, eta Luis Marik, bitartean Euskal Herrian zer gertatzen ari zen. Otaegiren lehengusu Mertxe Urtuzagak lagundu digu kontakizun guztia osatzen: Angel nor zen, etxekoek nola bizi izan zuten...».

Abuztuan, berriz, Bartzelonara bidaiatu zuten Mikel Paredesekin —Txikiren anaia— eta Anie Paredesekin —Txikiren iloba—. Txikiri heriotza zigorra ezarri ziotela jakin zuenean, irailaren 26an, Mikel Paredes Bartzelonara joan zen. Dokumentalean, han bizi izandakoa kontatu du. «Francoren gobernu kontseiluak eman behar zuen azkeneko epaia, baina berrespen hori falta zen biharamunean. Azken ordura arte itxaropena zuten; abokatuak mugitzen ari ziren, nazioartean izugarrizko mugimendua zegoen…».

Anaia fusilatu zuten unearen lekuko izan zen Mikel Paredes. Dokumentalaren une hunkigarrienetako batean kontatzen du nola hil aurretik Eusko gudariak kantatzeari ekin zion Txikik: «Bigarren estrofan erori zen, eta hiltzeko tiroa jo zioten».
22 bala eta tiroa

Magda Oranich abokatuaren testigantza ere jaso dute dokumentalean. Txikiren abokatuak salatu du epaiketa bermerik gabe egin zela: «Epaiketa sumarisimoa izan zen; di-da eta zapla izan zen. Astakeria hutsa zen zibil bat gerra kontseilu batean epaitzea». Oranich bera fusilamenduaren momentuan han izan zen, eta bertan jaso zituen 22 balak: «Nik bala zorroak jaso nituen, baina inoiz ez nintzen ohartu zer bildu nuen. Txikiren amari balak ematean, ontzian gauza txiki bat atera zen, iltze txiki baten modukoa; tiroa zen».

Dokumentalak 30 minutu irauten du, eta ezinbesteko lana da garai ilun hartako pasarte nabarmenenetako baten kontakizuna osatzeko; izan ere, mende erdi baten ostean orbainak zabalik daude oraindik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *