Bihar ere laborari, bihar ere laguntzaile!

Klika irudian, ikusteko « Zer da zuretzat Lurrama, hitz batez » galderari emanak izan diren erantzunak!

Lurramako ekipa uros da 20. edizio hau eder iragan baita zoriontsu publiko gero eta zabalago eta gogotsuagoa.

Lurramaren 20. edizio bikaina bizi izan dugu, « bihar ere laborari » lelopean ospatua !

Aurten Elena Aguerre gazamak eta Iñaki Intxausti gazaitak inauguratu dute, antolatzaileekin eta publiko zabalarekin batera, laborantza eskainitako berezituta diren hiru egunak hasteko.

Lurramako gazamak, Ipar Euskal Herrikoa dena, etorkizun baikor bat erakutsi du, laborantza herrikoia balioetan oinarritutako perspektibak azpimarratuz eta lurraldearen errealitateekin bat eginez aurrera egiteko garrantzia nabarmenduz.

Probintzien arabera antolatutako merkatuak arrakasta handia izan du, publiko zabala erakarriz Ipar eta Hego Euskal Herriko ekoizpenen aniztasuna eta aberastasuna ezagutzeko.

Formatu berri honek probintzien arteko harreman berriak sortu ditu, batasun eta partekatze espiritu ederrean.

Baserri bazkariek ere jende aintiz bildu dute, asteburu osoan 3.000 estalki inguru zerbitzatuz — benetako giro atsegina eta besta herrikoi ederra !

3 egunetan 25.000 bisitari baino gehiago izan dira, eta edizio honek benetako arrakasta lortu du, laborantza herrikoaren aldeko guztientzat hitzordu garrantzitsua izanik.

1.000 laguntzaileen lan eta engaiamenduari esker, publiko zabalak baldintza onetan parte hartu du!

Ostiralean 1500 haurrek tailer pedagogikoetan et 4000 haurrek bisita librean parte hartu dute aste buruan zehar.

15 elkarte hor ziren animazioak segurtatzeko. Laborantza lizeoen bisita izan dugu ere, Garaziko ostaler lizeoarekin aspalditik dugun partaidetzak segitu du, Chambre des Métiers 64 (CMA64)-rekin eta Donostiako eskolarekin lehen aldikotz.

20. edizio honetako hitzaldi eta trukaketen bitartez, Lurramak laborantza proiektu baten lortzeko, tresnak eta baldintzak aztertzeko aukera eman du: lurrak eskuratzea, transmizioa, etxalderik gabekoen integrazioa, kalitatearen baloratzea, tokiko elikadura etb…

Hori guziak, biharko laborariak elkagarrekin irudikatu eta eraikitzeko giltzak dira.

Asteburuaren gainerakoa biziki positiboa da: bazkari guziak bete dira, eta gauak giro bero eta alaian egin dira.

Edizio arrakastatsua, itxaropenez eta harrotasunez betea, laborantza herrikoiairen beste baikorra izan dela erran dezakegu.

Bestalde gasna eta ogi lehiaketak iragan dira, hona hemen emaitzak :

GASNA LEHIAKETA :
Bortukoan :
Lehen saria : Cacouteguy Peio, Cayolar Itola à Lacarre
Bigarren saria : Etchegoinberry Jean Michel, GAEC SEMPERE, Cayolar Astate, Saint-Michel
Hirugarren saria : Irigaray Laurent, Cayolar Jatsagune, à Arrossa

Etxekoan :
Lehen saria : MAINHAGUIET Mirentxu GAEC Arrokain, Arrokain, Muskildi
Bigarren saria : ARHANCET Thomas et Allande, GAEC ETXEBARNEA, Etxebarnea, Barkoxe
Hirugarren saria : CACHENAUT/LEGRAS Maryse & Stéphane GAEC URSUMU, Etxeberria, Itxassu

Esnetegian :
Lehen saria : Agour esnetegia, Heleta
Bigarren saria : Eiheralarreko esnetegia, Eiheralarre
Hirugarren saria : Etxaldia, Makea

HERRIKO OGIA : Ogi Bihia, Hazparne

EZTI LEHIAKETA :
Amaturrak eta profesionalak lehiatu dira Euskal Herriko gaztainondoko ezti hoberena izendatzeko.

Profesional sailean, irabazleak dira :
Lehen saria : CASTILLON Battit, EARL Erlekina à Gabat
Bigarren saria : HONDARRAGUE Benat, GAEC GAUELLA à Ascain
Hirugarren saria : GOROSTIAGUE/HOURTANE Sébastien & Fabien GAEC AMETZALDE, à Lasse

Amaturren sailean :
Lehen saria: DUPUY Gilbert à Luhuso
Bigarren saria : GARRA Jean Baptiste à Isturitze
Hirugarren saria: ETCHEVERRIA Christophe à Itxassu

Orokorki, asteburu huntan ikusi dugu badirela instalatzeko bideak eta laborarien beharra badela.

Lurramak bere 20 urteak ospatu ditu, eta orain laborantxa herrikoiaren geroa segurtatze horrek behar luke ondoko 20 urteetan gauzatu, denen eskuan da. Laborariak, herritarrak eta hautetsiak elkarrekin zaindu behar dute gure aberastasuna.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *