« Burujabetza, denon ongizaterako »

Miren Rubio Iturria, MRA Fundazioko argitalpen eta ikerlanak saileko arduraduna

Miren Rubio Iturria, MRA Fundazioko argitalpen eta ikerlanak saileko arduraduna, estrategia subiranistaz, burujabetzaren dimentsio anitzaz eta justizia sozialarekin duen loturaz mintzo da. Fundazioak Txalapartarekin argitaratu duen Euskal Errepublikarantz liburuaren ildotik egin diogun elkarrizketa honetan, herritarren eta gizarte zibilaren aktibazioa ezinbestekotzat jotzen du Euskal Errepublikarantz aitzinatzeko.

Enbata : « Burujabetzan aitzinera egiteaz » edo « estrategia subiranistaz » ari garelarik, zertaz ari gara?

Miren Rubio Iturria: Burujabetzan aitzinera egin daiteke hainbat esparrutatik, eragiletzatik zein erakundetatik, errate baterako. ELA egunero saiatzen da horretan, herritarron lan eta bizi baldintzak hemen borrokatzeko, erabakitzeko eta hobetzeko; hori ere bada burujabetza. Estrategia subiranistaz ari garenean, ordea, bide amankomun bat partekatzeaz ari gara, bizi baldintzak hobetzeko. Estrategia subiranistak balio behar du burujabetzan elkarrekin aitzinera egiteko, beti ere gutxieneko adostasun demokratiko eta sozial baten bueltan. Edukiekin.

« Estrategia subiranistak balio behar du burujabetzan elkarrekin aitzinera egiteko, beti ere gutxieneko adostasun demokratiko eta sozial baten bueltan. Edukiekin. »

Horregatik beharrezkoa da denon engaiatzea: erakundeena, gizarte zibilarena, eragileena… estrategia hori da, burujabetzan aitzinatzeko bide-orria.

Zein izan zen Euskal Errepublikarantz. Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak liburua idazteko abiapuntua?

Kezka batetik sortu zen liburua: alde batetik, sindikatuaren egunerokoan ikusten dugu herritarren lan eta bizi baldintzek okerrera egiten dutela, kapital handiek gero eta indar handiagoa metatzen dutelako, erakundeen politikek babestuta. Horrek zuzenean eragiten du gure burujabetzan eta erabakitzeko gaitasunean, eta ongieza hedatzen du gizartean; eskuin muturrak ederki baliatzen duena. Eta bertzetik, eta horri lotuta, Hego Euskal Herrian estatuaren zentralizazio prozesu etengabea gertatzen ari da, oraindik frantziar estatuaren parekoa ez izanagatik ere. Jendartea, ordea, aterabiderik gabeko egoeran dago auzi honetan, EAEn estatus berriaren eztabaida mugatu nahi delako alderdien arteko ezkutuko eztabaidetara, gizarte zibileko eragileekin kontatu gabe, eta bertze hainbertze Nafarroan, parlamentuan sortutako batzordearen ibilbidea ere instituzioetara mugatua delako.

« Ongiezari erantzuteko aukera da, eduki eta proposamen zehatzekin, eta demokratikoki konfrontatuz. »

Abiapuntua hori da, eta eztabaida pizteko premia dagoela sinetsita gaude, uste dugulako burujabetzaren eztabaida behar-beharrezkoa dela herritarron ongizatea eta parte hartzea bermatzeko. Ongiezari erantzuteko aukera da, eduki eta proposamen zehatzekin, eta demokratikoki konfrontatuz. Deus ez egitea ez delako aukera bat, are gutxiago hainbertze aldaketa gertatzen ari den mundu honetan, eta ez preseski herritarron eta langileon alde. Hori ere ikusi eta ikasi dugu Ipar Euskal Herrian: gizarte zibileko erakundeek hitza hartu eta eztabaidatzen denean, eraldaketan aitzinera egin daiteke, mugak muga. Eta bide horiek aztertu eta sustatu nahi izan ditugu liburuarekin. Bereziki herritarren aktibazioa eta gizarte zibilaren parte hartzea sustatu ahal izateko.

Unai Oñederra ELAko estrategia subiranistako arduraduna eta Manu Robles-Arangiz Fundazioko lehendakaria, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia eta Ane Eslava Serrano Txalapartako editorea.

Liburuak zazpi egile biltzen ditu Euskal Herriko lurralde, diziplina eta eremu sozial ezberdinetatik. Zer balio erantsi ematen dio aniztasun horrek lanari, eta zergatik uste duzue egungo burujabetzaren inguruko eztabaidaren mugak gainditzen laguntzen duela?

Hasteko, liburuak agerian uzten du burujabetza baino, burujabetzak daudela jokoan. Hau da, Euskal Herrian burujabe izan nahi badugu, ez da aski eskumen batzuk gureganatzea baldin eta gero ekonomian, zaintzan, elikagaietan, teknologian, energian, euskaran eta bertze hainbat esparrutan erabakitzeko eta hornitzeko gaitasunik ez badugu, erraterako. Bizitzari eusten dioten esparru guztietan jokatzen dugu gure burujabetza. Horregatik gonbidatu ditugu zazpi egile, zazpi hari-mutur desberdin direlako eztabaida hori mahaigaineratzeko eta bidea egiten hasteko.

Zehazki, alor sozialeko, akademiako eta sindikalismoko egileak gonbidatu ditugu feminismoaren, ekonomiaren, lan arloaren eta lurraldetasunaren ikuspegitik jarduteko, bertzeak bertze: Unai Apaolaza, Uzuri Aboitiz, Andrea de Vicente, Iñaki Lasagabaster, Roser Espelt, Ainize Butron eta Amaia Alvarez.

Liburuaren mezu nagusietako bat den hau: « Ez da askapen nazionalik justizia sozialik gabe, eta ez dago justizia sozialik erabakiak hartzeko tresna eta botere politiko propiorik gabe » nola esplikatu publiko zabalari?

Guretzat bereizezinak dira, nekez lortuko duzulako askapenik herritarren zati handi bat zapalduta badago desberdinkeria ekonomiko eta sozialengatik, adibidez. Eta zapalketa horiek nekez irauliko dituzu horretarako botere eta tresnarik gabe. Askapen nazionala askapen soziala da guretzat, eta kontrara. Herri honen uhalei heldu behar diegu ezkerreko bidetik abiarazteko, helmuga denon ongizatea izateko. Bertzela, bridak eskuan bai, baina norentzat izango da askapena? Batzuentzat? Auzi demokratikoa ere baita.

« Guretzat askapen nazionala eta justizia soziala bereizezinak dira, nekez lortuko duzulako askapenik herritarren zati handi bat zapalduta badago desberdinkeria ekonomiko eta sozialengatik, adibidez. »

Gehiengo sozialak behar ditugu herritarren bizitzak hobetzeko esparru guztietan, eta horretarako tresnak gure esku behar ditugu, justizia soziala bermatzeko.

Liburua ez da soilik hausnarketa teorikoa, aktibaziorako tresna dela diozue…

Aktibatzeko lehendabiziko egoeraren irakurketa partekatu behar da, eta hori ere eskaintzen du liburuak. Argazkia ez da ona: gure burujabetza gero eta higatuagoa dago, bai erakundeetan, bai bertzelako esparruetan. Hori horrela izanda, liburuak ere erakusten du burujabetza lantzen eta bereganatzen hasteko bide ugari daudela, eta horretarako herritarron hitza eta aktibazioa behar-beharrezkoak direla. Norbere esparrutik jardun behar dugu, eta aldi berean, elkarrekin, gizarte zibil gisa estrategia komunak eztabaidatzeko eta adosteko; demokrazia ez baita lau urtean behin botoa ematea eta gure etorkizuna alderdien esku uztea. Alternatibak eraiki eta landu behar ditugu, egon badaudelako. ELA sindikatuan eguneroko praktikan ikusten dugu hori, egiten, ALDA eta BIZI! ere badira horren adibide, eta bertze hainbat esparrutan jardun behar dugu alternatibak eraikitzen. Herritarrak eta eragileak dira horretarako gakoa, eta liburuak horren garrantzia uzten du begi bistan.

« Euskal Errepublikarantz » liburua.

Argitalpenetik landa, zein dira ondoko urratsak?

Gure egiteko garrantzitsuena da negoziazio kolektiboa. Sinpleki erranik: lan baldintzak negoziatzea eta hobetzea Euskal Herrian. Eta hori hemen borrokatu eta erabakitzeko, lanketa handia egiten dugu beste erakundeekin, bai estrategia sindikalari begira, bai bestelako esparruetan: izan fiskalitatean, izan zaintzan ala bestelako zerbitzu publikoetan, izan etxebizitzan… Langileen interesak jokoan dauden esparruetan, alegia. Eta esparru horietan guztietan, liburuak jasotzen dituen gakoak mahai gaineratzen ditugu burujabetzari begira, eduki zehatzekin.

Bada, eztabaida horixe bera sozializatu nahi dugu. Liburuaren inguruko solasaldiak antolatu ditugu. Adibidez, Baionan irailaren 10ean izanen da Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia, liburuaren inguruko edukiez aritzeko; eta irail amaieran Iruñean osatuko dugu bertze mahai inguru bat. Donostian egin genuen ekainean, eta ikusi jendea gogoz dela gai hauei buruz aritzeko. Ildo beretik, udazkenari begira ere estrategia subiranistaren inguruko proposamen zehatzak jasoko ditugu, dokumentu batean. Baditugu hamaika bide pixkanaka jorratzeko, eta horretan ari gara.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *