Ez adiorik Kristian

PrintFriendly and PDF

“Kristiani zordun gira”

Ez ginduen arratsalde huntako egitaraua hola programatua. Hemen gira, denak, Kristian-en inguruan.
Azken agurra egiteko. Eskerrak bihurtzeko.
Pena partekatzeko. Galtzen dugunetik in-darra hartzeko.
ELB-ko lagunen izenean, bainan, segur naiz, laborari guzien izenean, gure lehen go-goetak familiari doatzi. Kristianek besteri hoinbeste eman duen denbora, atenzioa, energia, gau eta egun, familiari kendu ditu. Kristiani buruz zordun gira, bainan ere familia guziari buruz zordun gira. Kristianen engeiamendua, familia guziaren engeiamendua zen.
Hori gogoan, eta horren gatik gira honat etorriak, Euskal Herri osotik eta Akitania guzitik Kristian eta familiari: Maite, Peio, Xabi eta Joani, gure adixkidetasuna erakus-teko, eta esker beroenak emaiteko. Segur izan zaizte, eman duzuen guziak, zuekilako lotura sekulakotz finkatu duela.
Hemen gira, trixte eta durduzatuak, militante sutsu bat galdu baitugu: ainitz ekarri dako Kristianek sindikatari, laborantzari, Euskal Herriari.
Zerbait gehiago egin behar zen aldi guziez hor zen: ez naiz orroit, aldi bat ere, “ez” erran duenik. Gaitasuna bazuen gauzen ikusteko eta ikertzeko, idazteko eta mintzazeko ere, nahiz pondu hontan, bere bu-ruarekin ainitz borrokatu den (berak erranik aldibat baino gehiago!). Bere mezua argia zen: laborariak defendiatu, ahulenak eta gehienik mehatxatuak lehenik; bainan ere, beste laborantza bat bultzatu, etxaldeak nonbre haundian biziarazteko gai den laborantza bat; elkartasuna eta elkar bizitza, zoin gehiagoka baino lehen ezartzen duen laborantza.
Pertsona bezala ere, ez zen nola nahikoa Kristian. Guzien ganik errespetatua, guziak errespetatzen zituen, borroka guzien gainetik!
Eta nola ez aipa berekilako harreman go-xoa: lagungarria zen, konpainiako gizona. Nor enoatu edo hasarretu da Kristianekin?
Hutsunea haundia da. Atzo, berari azken bisita egin eta, han ginen lagun andana bat, puxka bat galduak: hutsune hori nola bete? Eta, gindion, Kristianek emaiten zuen hori guzia, behar ginduela gure ganatu, gure gogoan eta gorputzean sartu, taldearen indarrean xertatu, bidea segitzeko, beti ta gehiago ibiltariekin.

Si nous sommes si nombreux, venus d’horizons très différents, c’est pour saluer Kristian: l’homme, le militant infatigable et l’ami fidèle. Pour dire merci, et merci encore. Pour apporter, si c’est possible, un peu de réconfort, toute notre amitié et notre reconnaissance à la famille: à Maite, Peio, Xabi et Joan.
Le dernier numéro du journal Laborari est arrivé cette fin de semaine dans nos boîtes à lettres, alors que nous venions d’appren-dre le décès de Kristian. Nous pouvons y lire un article de Kristian annonçant une opération de collecte de foin au Pays Bas-que pour les éleveurs victimes de sécheresse dans le nord de l’Aquitaine. C’était le dernier article de Kristian, le dernier message avec un titre qui résume toute notre ligne d’horizon: “La solidarité oui, la ré-flexion pour une autre agriculture aussi!” Il y a là les deux dimensions syndicales auxquelles Kristian était attaché: l’immédiat pour sauver les paysans, et l’absolue nécessité d’une autre orientation agricole, plus économe, plus juste dans la répartition des aides, des droits à produire, du foncier, plus respectueuse du droit à la souveraineté alimentaire des peuples du monde; en un mot, une agriculture plus paysanne!
Merci Kristian, dans un contexte toujours plus effréné de compétition, de cannibalisme et de spéculation, de rappeler l’essentiel, ce qui fait la valeur et le sens d’une vie.

Mixel Berhocoirigoin

Adixkide minari

Denentzat Kristian lagun azkar, sano eta leiala, bai bere hitzetan bai obretan. Guretzat Kiki, adixkide mina.
Nola egon aipatu gabe Kikirekin pasatu oren goxoak irriz eta kantuz, beti omore onean lagunen artean.
Nola ez aipa Kikirekin «Biper Beltx» antzerki taldean eman gintuen «Matalas», «Mee, mee, ardikaka mehe» eta «Egarriak» antzerkiak.
Nola ahantz Behorlegiko gaztena jatea Kiki, Mañex eta beren Hergaraiko lagunek antolatzen zaukutena urte guziez eta hori 25 urtez bederen, helburu bakarra zutelarik lagunekin elgarretaratzea eta heier plazer egitea.
Kikik bazakien bazkari on bati ohore egiten. Ez zuen hastio ostatu xoko batean lagunekin kantu xaramelaz artzea. Denak oroit gira goratik emaiten zuelarik “Garaztarra naizela” kantua.
Bere engaiamendu guzien gainetik, hori zen ere Kiki.
Egiten zuen guzia osoki egiten zuen. Bere helburuetarik bat zen mendi eskualdea bizirik atxikitzea. Beretzat herri baten indarra ez zuten etxaldeen eremu eta ontasunek egiten bainan bai jendearen nahikeriak. “Trois petites fermes valent mieux qu’une grande” ez zitzaion slogan bat bakarrik. Bazakien Eskual Herriko laborantzaren geroa hor zela eta ondorioz gure herrietako bizia.
Kikik bere bizi parte bat handia besten zerbitzuko pasatu du, ainitzetan etxeko lana utziz biharamunerat, ordaindua izan gabe. Ezin pentsatuzko eginmoldea oraiko mendean…
Kikirentzat aldiz, normal zen.
Maite, Peio, Xabi eta Joani hitz bat bakarrik: atxik.

Xalbat Falxa

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video