Jasone Salaberria euskararen ezaugarrien bila

Enbata: Zuen lanak euskararen egoeraren argazki bat ematen du, ala ez zen hori xe-dea? Jasone Salaberria: Bai holako zerbait zen, “egoera” aipatuz euskararen ezaugarri gramatikalak gogoan baditugu (eta ez gizarte egoera). Egiazki ez dugu argazki bat eskaintzen, anitz argazki ttipi, baizik. Alabaina, euskararen gramatikaren ehunka punturi doazkien datuak eskaintzen ditu Norantz-ek. Proiektua joan den abuztuan bururatu baikenuen, orain www.norantz.org helbidean nornahik aurki eta iker ditzake Iparraldeko belaunaldi desberdinetako euskaldun arrunten hizkeraren ezaugarriak. Zuzen zer ikertu nahi duen ja-kinez gero, Norantz baliatuz, gramatika puntu zehatz horren argazkia aise eta laster atzeman dezake.
Enb.: Zein izan duzue hastapeneko hipotesia?
J. S.: Denek dakigu azken hiruzpalau ha-markadetan, euskarak gizarte egoera guziz berria, guziz larria ere, bizi izana duela transmisioaren eta gizarteko erabilpenaren aldetik. Duda guti da, bestalde, ondoko ha-markadetan ere gauzak bide beretik joanen direla. Ez da argi, haatik, nolako ondorioak ekar ditzakeen ingurumen horrek euskal hiztunen gramatikan: ondorio batzuk, gutiago edo gehiago finkatuak, ager daitezkeela suma daiteke, baina ikerketa berezirik egin gabe, zail da deus zehatzik horretaz aitzinatzea. Hain zuzen, sumatzen diren, baina guziz ilunean gelditzen diren fenomeno horiek bildu nahi lituzke Norantz-ek.

Enb.: Nola eta zeren arabera hautatu dituzue hiztunak?
J. S.: Errazki ulertzen da egungo hiztunen gramatiketan ager daitezkeen fenomeno berrien berri jakiteko, soziolinguistikoki ez-augarri desberdinak dituzten hiztun motak kontuan hartu behar direla. Gure lanaren bideratzeko hiru ezaugarri kontuan hartu ditugu: hiztunen adina, hiztunen eskolabidean euskarak izan duen tokia, eta hiztunen bizitokiaren hizkuntz ingurumena.
Adinari dagokionaz hiru talde egin ditugu: gazteen taldea (-30 urtez petikakoak), adin gordinekoen taldea (40-60 urte artekoak), eta adindunen taldea (70 urtez goitikoak).
Bizitokiaren hizkuntz ingurumenari dagokionaz, Baiona-Angelu-Miarritze hirigunea eta gainerako lekuak bereizi ditugu. Gainerakoetan, baserrialdeko eta hiri ttipietako hiztunak aukeratu ditugu.
Eskolabideari doakionaz, murgiltze sistemako eskolabidea izan duten hiztunak eta etxeko transmisioa soilik izan dutenak be-reizi ditugu.
Gauzak gisa horretan antolatuz azkenean 59 hiztunen erantzunak biltzen ditu datu-baseak.

Enb.: Euskalkiak ez dituzue kontuan hartu?
J. S.: Hiztunen aukeratzeko irizpide finko bezala, ez. Ezen gure ikerketa ez da ohiko dialektologian oinarritzen, soziolektoetan baizik, uste baitugu euskararen aldaketen bideratzaileetan gizarte parametroak direla munta handienekoak, ez hainbeste, orain arte bezala, geografikoak. Horiek hola, indar bat egin dugu aipatu irizpideak errespetatuz, Iparraldeko euskalki nagusiak ordezkatuak izan daitezen hiztunen artean, bai zuberoera, eta berdin lapurtera edo baxenabarrera.
Bestalde azpimarratu behar dugu, euskararen aldaketak hobeki ikusteko, hiztun ar-runtak hartu ditugula, ez bereziki euskara ongi zekiten hiztunak edo bizibidea euskararekin egiten dutenak. Horrez gain, esperientzia eta ibilbide desberdineko jendeen aurkitzera entseatu gara: sortzetik beti euskal giro batean egon izan direnak eta euskaldun berriak, edo euskara luzaz kanpoan egon ondoan arroztua zutenak eta berritz eskuratu dutenak, etab.

Enb.: Nola moldatu dituzue zuen galderak?
J. S.: Holako lan batean, erantzunen parekatzeko, beharrezkoa da hiztun guziekin informazioa ateratzeko bide berak (“elizitabide” berak) erabiltzea. Gure lanean, euskal gramatikaren atal gehientsuak estaltzen dituzten galdera berak egin zaizkie hiztunei, ahoz, galdera guztiei bederazka ihardestea eskatuz, eta haien erantzunak grabatuz. Itzulpenez baliatu gara gure datu-basearen moldatzeko.

Enb.: Itzulpenez baliatzeak ez ote du ondoriorik holako lan batean?
J. S.: Gogoan izan behar da gu bila genbiltzan informazioa ez zegokiola espresatzeko ahalmenari edo moduari, gramatika soilari baizik (eta partez fonologiari ere). Gramatika gai gehienetan, itzulgaiak molde egokian eratuak badira, guziz datu baliagarriak biltzen dira. Eman dezagun, kasu ergatiboa singularreko mugatzailearekin, egungo euskaldunek erabiltzen dutenetz, eta nola, jakin nahi bada, erabilera hori da-karren frantsesezko perpausa eratzea erraz da (adibidez, “l’homme a apporté du poisson” bezalako perpaus bat). Holako perpausa hiztunei itzularazirik franko molde segur eta homogeneoan biltzen dira ergatibo singularrari dagozkion datuak.
Bistan dena, elizitabide horrek ez ditu alde onak bakarrik, eta datuak zer gisatan bilduak izan diren gogoan izan behar du ikertzaileak, itzulpena desegokia izan daitekeen gai batzuetan bereziki (erlatiboak adibidez).

Enb.: Zenbat galderaz osatua da galdetegia?
J. S.: Orotara 746 galdera dira, morfosintaxiari dagozkion 568 galdera, eta 178, fonologiari dagozkionak. Lehenbiziko sailean gramatika arrunteko gai nagusietako oinarrizko datuak biltzen dira, eta bigarrenean, berriz, euskarak ez dituen frantses fonemen (soinuen) trataerari buruzkoak (hi-tz maileguetan), baita, euskarak bai, baina frantsesak ez dituen zenbait fonema edo oposaketari buruzkoak ere (dardarkarietan adibidez).
Enb.: Erretxa dea datu-basearen erabiltzea? Nola egiten da?
J. S.: Bai, biziki erretxa da Norantz-eko da-tuen ikustea. Ez da deusetan informatikan bereziki ikasia izan behar. Nahiz datu-basea franko aberatsa den (45.000 datu baino gehiago eskaintzen baititu), erabiltzaileak izigarri manera sinplean eta biziki laster bistaratzen ditu erantzunak.
Bilagailu berezi bat bada, datuetara joateko bidea eskaintzen duena, edo gaika, edo hiztun moten arabera, edo bi irizpideak gu-rutzatuz. Gaika bilatzerakoan, irizpideak meta daitezke.
Erantzun bakoitzean bost informazio mota aurki daitezke: erantzunari dagozkion ezaugarri gramatikalak, emanikako erantzuna idatziz eta entzuteko gisan, batzuetan erantzunari dagokion oharra eta erantzun emailearen ezaugarri soziolinguistikoak.
Nahi izanez gero, erantzunak paperean eskura daitezke Excel edo PDF formatuetan.

Enb.: Nor izan dira egileak?
J. S.: Proiektua Iker laborategian obratua izan da, Akitaniak, departamenduak eta EEPk eman diru laguntza bati esker. Hiru hizkuntzalari bereziki ibili dira lan horretan: Irantzu Epelde, Beñat Oyharçabal eta Jasone Salaberria. Bestalde, Ametzagaiñako J. Landa eta A. Maritxalar informatikalariek du-te datu-basea moldatu. Gainera, Iker eko, EHUko, NUko eta beste unibertsitate batzuetako jende franko izan dira laguntzaile eta aholkulari.
Erran gabe doa, bestalde, egileen artean erantzunak eman dituzten hiztunak ere aipatu behar direla. Haien erantzunak anonimoki aurkeztuak dira, baina zinez eskertzekoa da haien laguntza. Nornahik ikus dezake ez dela erraza, hizkuntzalari batekin buruz-buruan egonik, oren bat et’erdiz edo bi orenez, bat-bateko itzulpenak, ez beti errazak, bat bestearen ondotik, egitea,
erantzuna biltzen duen grabagailu baten
aitzinean. Eta hola hiruzpalau haitadatan. Merezimendu handia dute egiazki Norantzeko hiztunek.

Enb.: Zer argitasun ekartzen du zuen lanak euskararen geroari dagokiola?
J. S.: Gure lana ez da euskararen iraupenari buruz egina. Alderdi horretarik ez dugu deus berri ekartzen. Gure helburua, euskarak irauten duen neurrian nola aldatuko den ikustea zen. Hizkuntza guziak beti aldatuz doaz, baina aldaketarako faktoreak are in-dartsuagoak izaten dira gaurkoa bezalako gizarteetan. Are gehiago, bistan da, euskarak bizi duen egoeran, hots, elebitasun guziz desorekatu batean egonik.

Enb.: Zer argitasun ekartzen du, beraz, zuen lanak euskararen bilakaerari?
J. S.: Ez dugu oraino astirik izan Norantzeko datuez ebaluatze orokorrik egiteko. Zenbait puntu, halere, ikusi ditugu. Har ditzagun euskararen berezitasun gisa ekarriak izan diren bi ezaugarri: ergatibotasun morfologikoa eta aditz jokadura pluripertsonala (Europako hizkuntzetan ez da ezaugarri horiek dituen beste hizkuntza bihirik, eta Kaukasiaraino joan behar da holakorik atzemateko). Norantzek puntu horietaz argitasun zerbait ematen digu. Ergatibotasunari dagokionaz, erran daiteke zenbait kasutan ahulezia guneak agerturik ere, oro har, franko azkar dagoela, gazte gehienen artean ere. Aditz jokadurari doakionaz, berriz, ustegabeko gauza agertu zaigu: ohartu gara, pentsa zitekeen bezala, hiztun askorentzat aditz paradigmak kordokan bezala direla, eta gosta zaiela gutitan baliatzen diren adizkeretan bereziki forma beteen ezpainetaratzea. Halere, komunztadura pluripertsonala bera indartsu gelditzen da oraino haien gramatikan, eta adizkeren ematerakoan joera nabarmena dute pertsona jokadura anizkunaren agerrarazteko. Aditz paradigmak aldaketa leku gisa argi eta garbi ageri dira, baina ez, iduriz, orainokoan bederen, komunztadura pluripertsonalaren kaltetan. Molde berean, euskara batuaren eta Hegoaldeko eredu indartsuenen eragina ere agerikoa da zenbait alderditan.

Enb.: Zer jarraipen emanen diozue zuen lanari?
J. S.: Hastapenetik gure ideia izan da euskararen bilakaeraren behatoki baten zimenduen finkatzea. Uste dugu frogaturik gelditu dela orain holako ikerbidea erabilirik guziz datu baliagarriak biltzen ahal direla. Esperantza dugu, beraz, geroan berritz galde
tegi bera, edo bertsua, baliaturik, holako inkesta egiten ahalko dela denboran gauzak nola aldatzen diren ikusteko. Ongi litzateke, gure ustez, holako inkestak 7 edo 10 urtetarik egitea. Anartean, sarean diren datuetan oinarriturik, ikerketa bereziak eginen ditugu, gramatika gai desberdinak aztertuz, hala nola egina baitugu jadanik aditz ko-munztaduraz.

Durant les dernières décennies, le basque a évolué dans un environnement sociolinguistique nouveau, avec en particulier une situation très inquiétante du point de vue de la transmission et de l’emploi dans la vie sociale d’Iparralde. Il y n’y a guère de doute, par ailleurs, que les perspectives d’évolution pour les décennies prochaines conserveront la même orientation, et que c’est dans ce contexte par conséquent qu’il convient d’envisager la continuité de la langue basque de ce côté-ci de la frontière. Mais quelles sont, et quelles seront, les con-séquences de cet état de choses sur la grammaire des locuteurs? Si on n’imagine guère que cela puisse être sans conséquences, il n’est pas aisé d’imaginer concrètement les effets d’un tel contexte sur la langue. C’est précisément, ces effets que le projet Norantz à l’ambition de rendre observables.
Le but du projet Norantz est de mettre en place un observatoire des évolutions des usages linguistiques des bascophones ac-tuels dans les Pyrénées-Atlantiques, et de développer, en ce qui concerne la langue basque, un outillage d’observation et d’analyse des phénomènes de changements linguistiques en situation de contacts de langues, plus précisément dans le contexte d’un environnement anciennement diglossique, où le basque est devenu, au cours du XXè siècle, une langue minoritaire sur la plus grande partie des territoires historiquement bascophones.
Il s’agit ainsi de créer une infrastructure d’expertise linguistique à l’intention des responsables de la politique d’aménagement linguistique, susceptible d’aider les acteurs de cette action à orienter leurs efforts.
L’observatoire se présente comme une base de données créée par des linguistes et des informaticiens et permettant de recueillir les informations relatives aux divers parlers, afin, d’une part, de réaliser des recherches linguistiques de nature théorique (dans le domaine notamment de la linguistique du contact des langues), d’autre part, d’éclairer les responsables de l’action linguistique en faveur du basque des évolutions en cours (notamment dans le domaine de l’enseignement). Ce type d’infrastructure est notamment utile dans une perspective dynamique, et le travail achevé fin 2011, devrait permettre de formuler des propositions en vue de pérenniser l’instrument sous une forme adé-quate, en fonction précisément des informations et des évaluations qui auront été recueillies et réalisées durant l’étude.
En ce sens, le travail mené depuis trois ans par Jasone Salaberria, Beñat Oyharzabal et Irantzu Epelde au sein de l’unité de re-cherche Iker, affiliée au CNRS, à l’université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 et à l’université de Pau et de l’Adour, sera précieux. Encore faut-il que les pouvoirs publics aient la volonté d’engager une politique de pérennisation de l’euskara en Iparralde.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).