Langue basque une politique à la croisée des chemins
Euskararen aldeko politikak aldaketa baikorrak ezagutu ditu Ipar Euskal Herrian azken 10 urte hauetan. Halere, oraingo hats-galtzea, hondartzea gainditzeko, hautu garrantzitsuak hartzeko dira. Ildo honetan, Garapen Kontseiluko 4. lan-batzordeak txosten zinez interesgarria egin du duela guti. Egoera gainditzeko bi proposamen egiten ditu: irakaspenaren eskaintza orokortura joatea eta bizi sozialean euskara «normalizatzeko» Ipar Euskal Herria
esperimentazio lurralde gisa hartzea.