Eskozian eta Europan, zerbait aurreratzen ari

PrintFriendly and PDF
Jakes Lafitte
Jakes Lafitte
Ingérnieur
D'autres articles

Eskozia-KataluniaBi alderditik intrepreta daiteke joan den irailaren 18an Eskozian egin den independentziaren aldeko erreferendumaren emaitza. Herri honen independentzia nahi ez dutenek arazoa artxibatuta dagoela pentsa dezakete. Ezetzak garaitu du eta kitto! Independentziaren aldekoek aldiz, zerbait aurreratu dela aldarrika dezakete.

Bigarren interpretazio honekin ados nagoela baieztatzen dut naski. Hala ere, lehenago egin ziren sondaketek adierazten zigutena kontutan harturik, emaitza horrek harritu ez ninduela aitor dezadan. Askotan asmo sondaketek, ongi antolatuak eta inkestatuen banaketa era guztietako hauzo eta tokietan egiten diren heinean, errealitatea isladatzen digute. Ezetzak irabazirik, Salmonden demisioa ezkorki balora dezakete independentziaren aurkakoek; bainan nire ustez, jarrera baikor bat hartu du Salmond jaunak, bestela Eskoziaren independentzia bere asmo personala zela usteko zuen kontrako askok. Eskoziaren independentzia, munduko edozein naziorena bezalaxe, ez da pertsona bakar baten asmoa, baizik-eta gizaldi guztietan herriaren baitako subkonzientean dagoen sentimentu ezkutatu bat, denboraldi bakoitzeko egoera ekonomiko eta politikoari dagokiena, herri honetako politikari argi batzuek bere garaian plazaratzen dutena.

Joan den irailaren 18an Eskoziak bere independentzia lortu ez zuen arren, erreferendumak frogatu digun gauzarik baikorrena Eskoziak bere etorkizunari buruz erabakitzeko ahalmena izan da.

Hiru mende horietan beti naziotzat jo du Eskozia Londreseko gobernuak; 1969an abertzaleen eraginez, autonomia gehiago lortu zuten Eskoziarrek; aurten independentzia izan da eztabaidan. Bainan independentzia ez irabaztegatik, eskumen eta ahalmen gehiago ukanen ditu Eskoziak. Haien erdietsi ondoren, datozten urteetan eta geroago autonomi gehiagoren ondorio baikorrak nabarituko dituzte alde guztietako eskoziarrek, eta beranduago eginen den (beranduena, Salmond jaunak adiarazi zuen legez, datorren belaundian) independentziaren aldeko erreferendum bat baikorrago izanen da.

Aurten eta datorren urtean Londresek hitz eman dituen eskumenak jakinez gero, Eskoziak lerrotu duen hildo berean sartuko dira segurik Iparraldeko Irlanda eta Galeko Herria. Historiak frogatu digu beren independentziaren alde borrokatu duten herriek azkenik, berant ala goiz, huraxe lortu zutela.

Frantziako telebistetan oso gutxi mintzatu da Eskoziako erreferendumaren gainean, bozketaren aurreko astean salbu. Baita Europako Mendebaldean gertatzen ari diren tankera bereko arazoetaz apur bat mintzatu dira ere: Katalunia, Flandria eta Padania deitzen den Iparraldeko Italiaz. Bainan azken errebendikapena horrek, nire ustez ez du ezer ikusirik aipatutako besteekin. Eskoziak, Kataluniak eta Flandriak badute hizkuntza propio bat eta errebendikapenaren oinharrietan nortasun kulturazko arazo ba badago. Haatik, badirudi Eskoziako kasuan hizkuntza gaelikoaren egoera bigarren mailakoa dela, herriko iparraldean 100 000 pertsona baino gutxiago mintzatzen delakoan; bainan joan den astean ETB-1-ean ikusitako Eskoziari buruzko saio batean ikusi denez, lan asko egiten ari da Eskoziako gaelikoaren defendatu eta babesteko. Padaniaren adibidea aldiz, ez zen nire irudikoz eredugarri, herrialde horren berezitasuna hizkuntzari ez dagokiolako, baizik-eta , gauz guztien gainetik, egoera ekonomikoari. Frantziako telebistak egindakoak jendeen gogoetan nahasmendua ezarri nahi zuela berriz ere argi da, Frantziako gutxiengoetan, herrialdekatze berri bat eztabaidan dagoen garai haietan bereziki.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video