Fini besta!

PrintFriendly and PDF

KlixkaSartzea hor dela eta, gehienek laneko edota eskola bidea hartu dute, zenbaitzuk tripako minekin, beste batzuk pozik.

Egia erran lanak denbora asko hartzen du gure bizietan, ez bakarrik ordu aldetik, baizik eta ere buru-hartzeak eta kezkak ezin nehurtuak direlarik. Lanak sortzen dituen min horiengatik ondorio batzuk jasaiten dituzte zenbat langileek, eritasunak, familiako arazoak edota erretretara heltzean akidura edota higaduraren ondorioak pairatzen dituztelarik.

Duela zenbait urte, entzuten gintuen “hau ze langilea!”, iduri eta langile izaiteak balio bat gehiago bazuen beste pertsona baten aurrean. Horrek zer erran nahi zuen ? Isil-isila lanean ari zena, nagusiari inoiz oldartu gabe, orenak kontatu gabe… langile ona zela! Izpiritu horren ondorioak oraino senti dira, bereziki baserri munduan, oldartzearen kultura ez delarik oraino sartua eremu guzietara. Alta, ondoko aste, hilabete eta urteetan langile munduak jakin beharko du oldartzen nagusiaren eta agintari politikoen aitzinean, ez badu bere burua izorratu nahi!
Baina nola kontzientziak jazarrarazi? Egia, gaur-egun, sindikatu batzuk emaiten duten itxura ez dela oldartzeari buruzkoa, baina bai negoziaketa batzuetan amore emaitea. Beharrik, beste batzuk hor dira beste mezu batekin, salaketak eta beste proposamen batzuk egiten dituztela. Horietarik bat irailaren 10eko mobilizazio eguna, hitzordu garrantzitsua izanen dena, egun horretan zenbat langile izanen den karriketan kontatuak izanen baitira.

Badakit, zenbaitzuk etsituak direla, jadanik aitzineko erretreten erreforma kari manifa eta mobilizazio asko izan zirela, deus irabazia izan zelarik. Baina zer, lantegian segituz deus ez balitz bezala hobe ote da?

Langileriaz mintzo naizenean, gogoan daukat maleruski beste arlo bat daukagula, lan-gabezian direnak. Kategoria hau ez da ttipituz joanen, hauen inguruan ere sortzen ahal litzateke hauen defentsarako manifestazio eta mobilizazio azkarrak.

Sartzea hor dugula eta, ondoko egunetan izanen da zer egin.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video