Gara, gare, gira, ge, ga…

Hainbat abertzale talde, Herriko Bozen karietara mobilizatuak.

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Han hemenka, nazioarte ala Frantzia mailan, baina berrikiago Ipar Euskal Herrian bertan entzun eta irakurri diren diskurtsoak ikusirik, garai ilun batean murgilduak gaudela gero eta ideia hurbilagoa eta agerikoagoa zaigu. Garai ilunak non demagogia, populismoa nagusitzen diren, eskuin eta eskuin muturreko ideologia jakin bati men egin nahian. Ipar Euskal Herrian, azken asteotan, herriko hauteskundeen giroan izandako zenbait gertakarik testuinguru orokor horretan kokatzea mereziko lukete. Frantzia mailan, ezker muturra irain eta persona non grata sailean kokatzen saiatzen diren une honetan, ageri zaigu gure lurraldeko agintari eta politikari zenbaitek debekuen sailean kokatu nahiko lituzketela plaza publikoan ekimen herrikoi batean politikariak kritikatzea, botere publikoen ekintza eza eta gabeziak ekintzen bidez salatzea, edota Euskal Herritar gisa gure lurraldearen alde agertzea ere.

Alda “Errepublikaren arauen araberakoa” emanen den heinean errezibituko dituela jakinarazi du berriki Max Brisson Errepublikarrak alderdiko senatariak elkarteak eskatu hitzorduari muzin egiteko. Baionako Prokuradoreak otsail hasieran inkesta bat zabaldu zuen “autoritate publikoaren zaintzailea den pertsona bat iraintzeagatik”, Hazparneko ihauterietan frantziako eskuin muturreko buruzagiaren irudia zeraman Zan Pantzarra auziperatu ondotik erretzea ausartu baitziren. Eta, berrikiago, berriz ere Biarritzeko senatariak EHBairen aurka jotzen zuen alderdi abertzalea kriminalizatu nahian, ez zuelakoan errepublikaren baloreekin bat egiten. Eta « ezker muturreko » sailkapen iraingarrian sartu beharko zela esan zuen.

Gertakari horiek helburu elektoralista hutsari erantzuten dioten ala herri hauteskundeen ondotik iraupen bat izango duten, ondoko asteetan argitua izango dugu. Hauteskundeak bukatu ondoren erasoak luzatzen badira, pentsatu beharko da « gara, gera, gira, ge edo ga » IZAN aditz laguntzailearen aldaera guztiak baturik erantzun bat kolektiboki asmatzea.

Polemika eta erasoak bazterrera utzi eta proposamen eraikitzaileei begira jarri beharko gara datorren martxoaren 15eko herri hauteskundeen lehen itzulian.

Anartean, polemika horiek eztabaida lurraldeak bere geroari begira beharrezkoak dituen proposamen zehatzetatik desbideratzea helburua izan dezakete ere. Laborantza, etxebizitza, euskara, irakaskuntza edota egunerokoan hainbat arlotan elkarteek eta mugimenduek urte osoan zehar daramaten lana ikusirik, argi da anitzak direla lurralde honen beharrak. Eta, anitzak direla ere aurrera eraman beharreko ekintzak herritarren egunerokoa hobetzeko. Polemika eta erasoak bazterrera utzi eta proposamen eraikitzaileei begira jarri beharko gara datorren martxoaren 15eko herri hauteskundeen lehen itzulian. Berriki, Baionako hauteskundeetarako aurkezten den LFIko hautagaiak, hauteskundeen jokoan, lehen itzulian, herritarrek « hautatzen » dutela eta bigarren itzulian nahi ez zen hautagaia « kanporatzen » dela erran du.

Baina, kanporaketa/hautaketa joko horretan sartu baino, lurralde honentzat onuragarriak diren proposamen zehatzak eta eraikitzaileak egiten dituzten zerrenda eta hautagaien alde egitea da bide egokiena.

Baina, kanporaketa/hautaketa joko horretan sartu baino, lurralde honentzat onuragarriak diren proposamen zehatzak eta eraikitzaileak egiten dituzten zerrenda eta hautagaien alde egitea da bide egokiena.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *