Gorputza eta bihotza (2/2)

Tamborrada

ENBATAk 60 urte

Gillom Irigoyen kazetari ohi eta kultur eragilea

2018ko maiatzaren 4ean Seaskako 3700 ikasle, haien erakasle eta burasoek danborrada bat aste batez muntatua Baionan desfila arazten dute, haur bakotxa metalezko ontzi batekin danbor gisa, klaseko bat danbor maior gisa, eta eskola bakotx aldarrikapen banderola batekin: ez ahantzi manifestaldi bat zela! 2015eko uztailaren 7an, Ortzaizeko atxiloketa mementoan, gomazko pilota eta lakrimoen artetik 500 presuna kantuz, dantzan, gitarra eta trikititxa baten soinuak lauzkaturik hasten dira, elkartasun mezuak hel araziz atxilotueri, Grégoire apezaren dizipulu diren RAIDeko robokopak, Voltairen erranaren(*) frogatzaile zuzenak izaiterat kondenatuz.

Gorputza eta bihotza (1/2) jarraipena eta bukaera.

Euskaratik eta euskaraz

Anartean Ikastolak hazi dira, euskararen erakaspena zabalduz eta Iparraldeko gizartea ez bada ber euskaratu eta urrundik ere ez, euskaldun belaunaldi berriak ateratzen eta emendatzen hasi dira, ekarriz plazarat gazteria formatu eta nahikor bat. EHZ izan delarik horren arragoa besteak beste. Gazten (eta beste belaunaldien) baitan, Euskara ezin besteko bilakatzeko eskoletan indartsuena ere, bertsu eskola, sartu da gure lurraldean, Maialen Lujanbioren funts haundiko bertsuak dion bezala, “Euskaratik eta Euskaraz(**), eragin araziz ikaslea eta bere aditzailea, hizkuntzaz arnastuz gure herria. Lehenik txapelketen bidez, bainan ere berrikitan biderkatu diren Kabalkada edo Libertimenduen zurkaitz. Hau dugu plaza berri bat Euskal kultura herrikoiak inarrosten duena. Kabalkada batek 140 bat presuna elkar arazten ditu, ainitzetan zerotik dantzariak errunez eta antzerkilariak deskubri araziz, elgar ikusteko denborarik ez zutenak zonbait hilabetez elkartuz euskararen dupinan. Badea molde hobeagorik Euskaraldiak nahi lukena lortzeko herri batean? Eta BFMTVren begiratzearen bortxaz, zozotzetik jendearen salbatzeko?

Libertimenduak (zonbat aurten? bost? sei?) gauza bera eragiten du gazteendako, eskainiz Maskaradak egiten duen bezala, gazteriari jendartearen aintzinean espresatzeko ahala, bere kreatibitate osoz, nihungo mugarik gabe, hots eragile leku bat emanez herrian, haren beharrretan den adin batean. Frantses kulturak horrelakorik eskaintzen dia errepublikako gazteriari?

Abertzaletasuna gorputza, Euskal kultura herrikoia bihotza

Nere solasean ez ditut aipatu Euskal kultura herrikoiaren beste hainbat ekimen, asko direlako eta denak ez dituztalakotz ezagutzen alde batetik. Eta denak ber kaldak animatzen dituelakotz bestetik, pottokaren pare, eder begirat, libre, kontrola ezina, zaintzu, larrean hazten dena – ez saloinetan – uste gabekoa hurbiltzean eta horregatik ederragoa.

Ez ditut ere aipatu euskal kulturak profesional egin dituen kantari, soinulari, antzerkilari, zine egile, hitz batez artista deklaratuak… eta azken hamarkadetan ekarri dituzten hainbat obra nagusi. Ez da dudarik abertzaletasunaren gorpuzten eragin eta eragiten dutela. Ni baino hobekiago hori erakuts lezaketenak ez dira eskas.

Askotan radarretatik kanpo geratzen den kultura herrikoiaz, nahiago izan dut hitzegin. Hau baitzaut Euskal kulturaren istorioaren muina, berezitasuna eta indar ikaragarria, nagusiena nere ustez. Frantses kultura herrikoirik, euskaldunaren heinekorik ez da! Xekatzea libro da hortan denbora galdu nahi bada bederen.

Oraino beharrietan daukat Frantses kultur administralari batek ainitz aldiz errepikatu duena, bere egitarauetan euskal artista hain gutiren izaitea xuritzeko «Maila onik duen artistarik ez da euskal kulturan». Elitismoa, mespretxua, trufa, musika baino azkarrago. Bego bere uliekin! Ez du, bere ustez defendiatzen duena lagundu horrela obratuz. Eta ez da kultura bat, beste kultura baten metrikarekin neurtzen, gainerat bestea haren menperatzailea delarik.

Euskal kultura herrikoiak, bestalde eta oroz gainetik, erantzuten du kulturaren esentziari, A…., Hiriburuko pastoraleko haur aktürrak erran zuen bezala: «Pastorala bizitzen da»; Kulturaren esentzia haren bizitzea da eta nor nahik behar luke ukan posibiltate hori. Euskal kultura herrikoiak hori eskaintzen die guzieri. Horrek harritzen ditu, begiak idekirik begiratzen gaituztenak, eta guk euskaldunek hortaz konziente izan behar ginuke eta zendako ez harro, bost segundaz baizik ez bada ere.  Gehiegitan gure kultura, menperatzailearen azpi kultura bezala kontsideratzen dugu, konparatuz ezin konparatuzkoak, ezagutza eta segurtasun faltaz. Hortarik ateratzeko ordua da hengoitik.

Transisio ekologikoarentzat bezala, euskal kultura herrikoiaren tresnak ezagunak dira. Eta tresna berriak asmatzeko ahala ere emaiten daukute. Badakigu haien erabiltzeak euskara bizi araziko dutela, gure baitan eta jendartean, eta badakigu Iparraldea Euskal Herrian eraikitzen lagunduko dutela, betez abertzalatasunak duen asmoa.

(*) “Le fanatisme parle basque” – Grégoire apeza ; “Ce petit peuple qui chante et qui danse aux pieds des Pyrénées” – Voltaire

(**) Bertsuaren azken lerroa: «….Herri hau sortzen segi dezagun Euskaratik ta Euskaraz»

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).