Herritar eskubideak, herritar aktiboak

Ekainak 21. Hautetsontzi erraldoiak

Gure esku dago (GED) herritarren dinamika bat da, nahi duen guziari idekia. Ez da ideologia edo proiektu politiko konkretu bat, jarrera bat baizik. GEDk herritarren parte hartzea bultzatu nahi du, alderdi, erakunde, egituretatik haratago/urrunago. Gutariko bakoitza parte hartzera  eta erabakitzeko eskubidearen inguruan gogoetatzera gomitatzen duen dinamika da.  Ipar Euskal Herrian, ere dinamika martxan da.  Euskal herritarrek haien etorkizuna hautatzera  lortu dezaten.  Horrek adibide anitz ditu gure egunerokotasunean: zein lurralde antolaketa nahi dugun, zein garraio eredu nahi dugun, laborantza eredu, zein hizkuntza sistema nahi dugun etab. Horretan herritarrok pizu gehiago ukaitea aldarrikatzen dugu.  Hitz-ordu ezberdinak antolatzen ari dira herriz herri eta hitz ordu nagusi bat ere finkatua da Ekainaren 21an Baionan.

Gure esku dago (GED) herritarren dinamika bat da, nahi duen guziari idekia. Ez da ideologia edo proiektu politiko konkretu bat, jarrera bat baizik. GEDk herritarren parte hartzea bultzatu nahi du, alderdi, erakunde, egituretatik haratago/urrunago. Gutariko bakoitza parte hartzera gomitatzen duen dinamika da. Erabakitzeko eskubidearen inguruan gogoetatzera bildu nahi ditu jendeak, denen iritziak kondutan hartuz eta errespetatuz. Funtzionamendu orizontalean oinarritzen da: herrian herriko batzordeak osatu dira, eta denei idekiak dira.

2014. urtean zehar Gure esku dago dinamika hasi zen, eta ekainaren 8an giza kate erraldoia gauzatu zen Durangotik Iruñara, 150.000 pertsonen parte hartzearekin. Eguna aitzin, Hego Euskal Herriko probintziatan sekulako ilusioa piztu zuen dinamikak eta Iparraldean lagun talde bat bildu ginen, giza katearen inguruan, hemengo 3 probintziatan ere gaia dinamizatzeko beharra senditzen genuelako. Horrela, maiatzaren 31an giza kateak antolatu ziren Larrañen, Izpegin, Dantxarian, Saran eta Hendaian. 500 lagun inguru bildu ginen orotara. Ondotik, mugimendua pixka bat lokartu zen, eta aurtengo apirila hastapenean Ziburun egin zen bilkura publiko baten ondotik berriz ere dinamizatu da.

Mementu honetan, iparraldeko herri ezberdinetan taldeak sortzen ari dira, eta pentsatzen dugu gehiago ere sortuko direla denborarekin, Gure esku dagok herritar guziak gomitatzen baititu parte hartzera: Hendaia, Sara, Urruña, Baiona, Amikuze, Itsasu, Aiherra/Hazparne, Baigorri, Errobi ingurua… dinamika baten pizten eta lantzen ari gara.

Helburu hurbila, gure esku dago dinamika ezagutaraztea eta erabakitzeko eskubideaz gogoetatzea da. Helburu orokorragoa, azken batean, herritarrok dugun arduraz eta eskubideetan ohartzea, kontziente izatea. Eta noski, euskal herritarrak haien etorkizuna hautatzera iristea. Horrek adibide anitz ditu gure egunerokotasunean: zein lurralde antolaketa nahi dugun, zein garraio eredu nahi dugun, laborantza eredu, zein hizkuntza sistema nahi dugun etab. Horretan herritarrok pizu gehiago ukaitea aldarrikatzen dugu.

Gure esku dago dinamika jendarteratzeko, sare sozialetan ere bagabiltza, eta Baigorrin, Senperen eta beste besta handi batzuetan hor izanen gara, informazioa, tshirtak zabaltzen eta jendearekin ideiak partekatzen.

Hitz-ordu ezberdinak antolatzen ari dira herriz herri eta hitz ordu nagusi bat ere bada:

*Mugimendua ezagutarazteko, eta jendarteratzeko, herri ezberdinetan “Jostunak gaualdiak” antolatuak izan dira, iazko giza katea eta gure esku dagoren baloreak oinarri dituen dokumentala: Hendaian, Urruñan, Saran, Azkainen, Baionan, Donapaleun, Uztaritzen, Hazparnen etab. Proiektatuko da.

* Bestalde, herri edo eskualdeka, Gure esku dago egunak antolatzen ari dira, ekainaren 5-6-7ko asteburuan gehienak: besteak beste oihal margoketak, eta ekimen ikusgarriak.
* Ekainaren 21ean Euskal Herriko hiri nagusienetan ekimenak izanen dira, giza kateak eta irudi erraldoiak marraztuko dira herritarren artean, eta Baionan ekimen hori goizez izanen da.

Ekainaren 21etik landa, erabakitzeko eskubidearen gaia jendarteratzen jarraitzea da helburua, ekainaren 21a ez baita helburu edo helmuga bat bere baitan, baiziki eta pundu azkar bat. Ekainaren 21etik goiti gaia jendarteratzen jarraitzeko moldeak jorratuko ditugu, mahai-inguru eta eztabaiden bitartez adibidez, edota beste ekimen sinboliko batzuk antolatzen. Herrika dinamika atxikiz.

Xehetasun guziak hemen: https://gureeskudago.eus  

Agenda gure esku dago

jostunak Baionan1Baionan , maiatzaren 22an “ Jostunak” filma
Euskal erakustokian, arratsaldeko 19:30etan

Behar bada prentsan edo irratian edo entzuna duzu Ekainaren 21ean Gure Esku ekimenak ekitaldi ezberdinak prestatu dituela lurraldeka.
Iaz giza-katea, eta aurten « hiri handiak« . Helburua urtez urte maila hurbilagora jaustea izanki.
Aurtengoan beraz, ekitaldiak, Baiona, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñan izanen dira (Bai euskararekin egin zen estadio handien betetzearen moduko zerbait).

Antolatzaileak, parte hartu nahi dugun herritarrak gara, ni naiz, hi haiz, zu zara , GU GARA.

Baionan maiatzaren 22an “Jostunak” filma proiektatuko dugu Euskal erakustokian arratsaldeko 19:30etan
Bertan, filmaren ondotik, Baionan  burutzen ahal diren ekimenez gogoetatuko dugu.

Guk denok herritar eskubideak ditugu
Gu denok herritar aktiboak gara
GURE ESKU DAGO
GAUR HAUTETSONTZIA BIHAR ERABAKIA

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).