Hizkuntza politika 2.0

HizkuntzaPolitika

Euskararen biziberritzeari begira positiboki eragitea posible da. Bainan Iparraldean orain arte bezala segituz huts eginen dugu. Hara  euskaldun, euskaltzale, eragile politiko eta hautetsi guziek barneratu behar dituzten bi ideia.

Hizkuntza politika publikoa 2005etik antolatzen, definitzen eta gauzatzen hasi zen Iparraldean, aurreko 40 urteetan euskalgintzako herri mugimenduek arloz arlo hizkuntza suspertzeko tresnak sortu eta garatu ondoren. Hamar urte berantago herri eragile, EEP, Garapen eta Hautetsien kontseiluak ados dira Lurralde Kontratuaren prestatzerakoan egindako diagnosiarekin: alde batetik politika boluntarista horrek fruituak ekartzen ditu. Posible da hiztun kopurua emendatzea, hots ez da fatalitaterik. Bainan bestalde, gaurko erritmo eta baliabideekin segituz gero, euskaldunen adin piramidea eta kanpoko jendearen etorrera direla kausa, beherantzako joera ez da geldituko.

2026an %17ra jautsiko da hiztun kopura eta 2041ean %15era. Bi konstatazio horiek funtsezkoak dira, saihestezinak. Lehena, 1991etik Euskal Herri osoan 5 urtero egiten diren inkesta soziolinguistikoek baieztatzen dute. Bigarrena, prospekzio ikerketa lan zehatz bezain serios baten konklusioa da. Lehenbailehen ama eskolan sartzen diren haurren %75ari euskara ikasteko aukera eskaini behar zaio bai eta eskolako ikas-prozesu osoa klase elebidunetan bederen segitzea ere. Paraleloki helduen formakuntza dispositibo baten bitartez urtero 400 hiztun berri segurtatu beharko lirateke. Baldintza horiekin, 2026an hiztun kopuruaren beherapena gelditua izanen da gaurko mailan (%22a) eta hamabost urte berantago, 2041ean, Iparraldeko biztanleen %30a euskaraduna izanen da, hots adituen araberan hizkuntza bat bizi irauteko heina lortua.

Oldar berri baten beharra

Horretarako Lurralde Kontratu berriaren 6garren ardatzak “hizkuntza politikari oldar berri bat eman” izena du. Garapen Kontseiluko proposamenak segituz, Hautetsien kontseiluak lau helburu estrategiko finkatu ditu:

• hizkuntzaren transmisioa azkarki hedatu, irakaskuntza eskaintza politika orokortuz ;
• hizkuntzaren erabilpena bultzatu bizitza soziala, ekonomikoa eta administratiboan;
• hizkuntza politikaren baliabideak eta baldintzak eskuratu eta mobilizatu ;
• Ipar Euskal Herria hizkuntza biziberritzeko esperimentazio lurraldea bilakatu.

Ondorioz, Hautetsien kontseiluak instituzioa guztiei euskararen aldeko paktu bat adostea proposatu die elkarrekin jokatzeko ondoko hiru lehentasun lortzeari begira:

• frantses hezkunde nazionalarekin negoziaketa bat burutu, irakaskuntza eskaintza garatzeko ;
• helduen formakuntza profesionala diruztatzeko fondo komuna sortu ; • EEP-ren urteko buxeta bikoiztu.

Negoziaketa hasi baino lehen,
Estatuak jarrera hertsia agertu du
prefetaren ahotik.
Hautetsien kontseiluko presidenteari
igorritako gutun batean,
euskararen aldeko paktuak
Lurralde Kontratuan
lekurik ez duela dio.

Bainan negoziaketa hasi baino lehen, Estatuak jarrera hertsia agertu du prefetaren ahotik. Hautetsien kontseiluko presidenteari igorritako gutun batean, euskararen aldeko paktuak Lurralde Kontratuan lekurik ez duela dio. Are okerrago, hizkuntza politika haurren munduan mugatzea proposatzen du eta EEPren aurrekontuan Estatuaren partea 6 urtez gaurko heinean atxikitzea soilik proposatzen du. Pilota tokiko kolektibitateen  teilatura botatzen du, haien inplikazio ekonomikoa emendatu behar dela erranez. Azken elementu hau beharrezkoa izanik ere, ez luke Estatuaren erantzukizuna gordetu behar eta doi bat hipokrita da, tokiko instituzio guztiei Estatuaren diru transferentziak murrizten diren garaian.

Hasieran aipaturikoa gogoan izanik, mehatxua larria da. Onartezina da kontratuaren negoziaketa hasi baino lehen Estatuak muga zorrotzak jartzea. Nehork ez du ahantzi 2013ko Ayrault lehen ministroaren gutuna nun eta Lurralde Kontatu berezi berri bat eginen zela baieztatzen baitzuen. Zertan berezia ote ez bada hizkuntza laguntzeko ? Beharrezkoa da Iparraldeko hautetsi guziek Hautetsien Kontseiluko proiektua defendi dezaten.

Halaber, ezinbestekoa da Departamenduko hautetsi berriek eta bereziki presidentzia har lezaketen Aragon edo Lasserrek Estatuari eskaturikoa horiek ere bete dezaten, hots EEP-ren buxeta doblatzea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).