Marienian landatze eguna

ELB – Lurzaindia – Ostia

2014az geroztik, Kanboko herri sartzean eraiki nahi den etxe-multzo batek bazterrak harrotzen ditu. Auzapezaren taldeak bultzatu Marieneko lurren artifizializazio saiakerak ondasun horren babesteko mobilizazio zabala kausitzen du bekoz beko. Elkartze, aldarrikpaen eta besta momentu garrantzitsua antolatua da maiatzaren 17an,  Marieniako landatze egunaren karietara.

Hazlurraren desagerpenak, aldaketa klimatikoak, laborarien biziraupenak lehentasunen berrikustea galdegiten daukute, nahiz politikari, enpresaburu eta diruz gose diren jabe batzuek beren zereginetan tematu. Botere eta etekinen salbatzeko, etxebizitza eskasia eta bizitegi beharra aipatzen dituzte, Kanboko erdigunean bizitegien eraikitzeko beste aterabide konkretuak badirelarik.

Ez dugu Marienia betoiaz estaltzen utziko, Bouygues Immobilier multinazionalak bururatu nahi lukeen proiektu hori behin betikoz bertan behera utzi arte. Polizien atxiloketek, auziperatzeek eta isunek ez dute helburu hori geldituko.

Marienia laborantza lurra da, bere belardiak betidanik landuak izan dira. Barazkiak ere landatu daitezkeela erakutsi nahi dugu. Lekuko eta kalitatezko mozkinen biltzeko ahala emanen du, ingurugiroa errespetatuz eta kontsumitzaileekin harremanetan. ELB, Lurzaindia eta Ostiak abiatu duten laborantza ekimen hori talde anitzek sostengatzen dute, baita lurralde honetako biztanle gehienek.

Ingurugiro sano eta bidezkoan bizi nahi badugu, jendarte eta politika norabide aldaketak beharrezkoak dira. Lekuko hautetsiek har ditzaten beren ardurak, biztanleria lurra eta etxebizitzaren aldeko dinamiketara lot dadila. Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da.

Lagun, familia, elkarte, zatozte kopuru handian Marieneko lehen landatze egunera, heldu den maiatzaren 17an. Elkartze, aldarrikapen eta festa momentu garrantzitsua izanen da (ekar zuen bazkaria, besteekin partekatzeko). Zatozte makila eskuan: hesiaren luzaran jarria izanen da, lurrean zin kolektiboa zigila dezagun, gure determinazioaren lekukotasun gisa, maite dugun hazlur hau babesteko.

Maiatzaren 17ko egitaraua :
11etan: IBILALDIAK MARIENERA abiatzeak Kanboko eta Itsasuko herriko etxeetatik
12etan: MAKILEN ZINA ETA EKITALDIA ondotik bazkari partekatua
Arratsaldeko 2etatik goiti: LANDAKETA HERRIKOIAK (lursagarrak, biper eztiak, kuiak)

Elkarteei dei berezia

Marienia behin betiko hazlurra izan dadin, denen inplikazioa da beharrezkoa. Kasu enblematiko honek agerian uzten ditu lurren kudeatzeko eraman behar diren eta ez diren politikak.Elkarte, sindikatu, Marieneko adierazpenaren sinatzaile, batu zaitezte maiatzaren 17ko deira eta zuen kideak gomita itzazue. Denen artean lortuko dugu irabaztea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).