Memoria berreskuratzeaz gain, kudea dezagun ere!

Alemaniako presidentea Gernikako hilerrian makurtu zen lore eskaintza bat eginez Gernikako bonbardaketako biktimen oroimenez.


Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

“Bere historia ezagutzen ez duen herriak ez du bere oraina ulertzen, eta, beraz, oraina menperatzen ez duenez, beste batzuek egingo dute haren ordez”.

Duela hilabete bat, Alemaniako presidenteak onartu zien Gernikako bonbardaketaren biktimei bere herriak “erantzukizun historikoa” duela. Bizkaiko hiriaren hilerrian makurtu zen lore eskaintza bat eginez ; azpimarratu behar da ber unean, zenbait metro gibelean zen Espainiako erregea gelditu zela, xut xuta, keinurik egin gabe.

Urte baten buruan, bonbardaketaren 90. urteburua izanen baita, segur da ozen entzunen dela oraindik aldarrikapen zahar bat. Picasso margolariaren obrak Espainiako estatura itzultzea goaitatu zuen frankismoa bukatu eta demokrazia berriz agertu arte. Gernika Batzordea 1975ean sortu zen eta haren helburuetako bat “Guernica Gernikara” izan zen: Picassoren margolana Gernikan kokatzea. Aipatu behar da Palomak, Picassoren alabak, begi onez ikusten zuela aitaren obra Gernikara ekartzea.

1979an, Bizkaiko diputazioak mozio bat izenpetu zuen ber zentzuan, azpimarratuz obra euskal populuaren erresistentzia antifaxistaren sinboloa zela. Mementoan, euskal herritarrek ez dute sekula lortu aldarrikapena gauzatzea.
Guernica 1981ean Madrilera ekarri zutenean guardia zibilaren agente batzuen zaintzapean…, Gernikako auzapezak El País egunkarian iritzi artikulu bat plazaratu zuen. Zati hau idazten zuen: “Herrialde batean zentralismo politikoa mendeetan ezarrita egon delarik, bururik argienak eta demokratikoenak ere « erreflexu integratzaileetan » erortzen dira. Eta horiek ez dira besterik, ezarri diguten historiaren alde bakarreko bertsioak baino.”

Ipar Euskal Herrian, joan den urritik, Euskal Museoan altxor bat ikus dezakegu; Bernat Etxepare garaztarrak 1945ean argitaratu zuen Linguæ Vasconum primitiæ, euskaraz inprimatu den lehen liburua. Ez dugu batere zalantzan ematen holako liburuari harrera egitea Euskal Museoak bere mendeburua ospatzen duenean, baina interesgarria iduritzen zaigu testuingurua aipatzea. Liburua Frantziako Liburutegi nazionalean atxikia da eta Euskal Museoari 3 hilabetez prestatu diote, “oeuvres invitées” zikloan.

“Obra gomitatuak”, gure ondarearen altxor handienatariko bat gomitatua da… bere etxera! Ekimenak sortu dira liburuaren atxikitzea aldarrikatzeko, izan Peio Dufau diputatuaren ala EHE-ren ganik.

Mundu osoan, gogoetak eta ekintzak ere garatzen dira memoria eta kulturaren inguruan, indar kolonialek ebatsitako obren itzultzearen inguruan. Zergatik ez da posible Euskal Herrian?

Mundu osoan, gogoetak eta ekintzak ere garatzen dira
memoria eta kulturaren inguruan,
indar kolonialek ebatsitako obren itzultzearen inguruan.
Zergatik ez da posible Euskal Herrian?

Gure naziotasuna aldarrikatzeko eta gauzatzeko, baita euskal herritarrei errespetua eta “ordain historikoa” emateko ere, ez ote dagokie gure instituzio desberdinei lan amankomun bat bultzatzea egiazko toki bat plantan ezartzeko, gure memoria berreskuratzeko eta euskaldunek menperatzen edo bederen kudeatzen duten bertsio historiko bat eskaintzeko?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *