Nola erraiten ahal da giza klaserik ez dela?

Manif pour less emplois climatiques à Bayonne
Bizi!ren desfilea 2015eko Maiatzaren Lehenean, 10 000 enplegu klimatikoen alde

1884-garren urtetik  lanaren edo langilearen eguna ospatzen ohi da maiatzeko lehen egunean. Garai haietan Ameriketako Estatu Batuetako langileek zortzi orduko lan eguna errebindikatu zutelakoan datza ospakizun horren jatorria. Hala ere, beste herri askotan data desberdinetan ospatzen da: Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan irailan; Australian udazkenean, ala udaberrian. Gauzak hala izanik ere, maiatzeko lehena nazioarteko langileen eguntzat mundu guzian jotzen dugu.

Frantziako Estatuan, gero eta gehiago langileen eguna eta Jeanne d’Arc-en omenaldia egun berean ospatzeko tendentzia nabarmen dezakegu; aurten bereziki. Lorrenako emazte borrokalari erdi mitikoak askatu zuen Orleans hiritik dator maiatzen ospakizuna egiteko ohitura hori, baina haren data hiri honetan ez zen oso zehatza. Frantziako egutegi ofiziala begiratzen badugu, maiatzaren hamargarren eguna finkatu da besta horrentzat. Frantziako telebistek egun hauetan adierazi digutenez, santu laikoa eta langileen errebindikapenak egun berean ospatuko ziren, FN-eko militante batzuk Jeanne d’Arc-en estatuaren aurrean egin duten ikuskizun erdi histerikoa lekukotasuntzat jotzen badugun neurrian. Hemen dakusagu Frantzia estatu laikoaren jazargo handi bat: klase borrokan jatorria duen gertaera bat eta nazionalismo atzerakoi eta erlijioan fundamentua duen beste baten uztartzen saiatzea.

Joan den asteko zundaketa batzuen aditu ondoren, Frantziako herritarren erdiak bost axola dio sindikatuen izateari; haien ustez ez dute eraginik langileen bizitzan eta bilakaeran; baina patronatuen existentziari buruz inkesta berdina egin balitz, nork daki zer izanen ote zen emaitza? Askoren ustez biak beharrezkoak dira klaseen arteko oreka baten edukitzeko, bestela baten edo bestearen diktadurapean eror gaitezke. Klase borroka iragan aldietako mamu zaharra delakoa ere hedatzen digute han eta hemen, hori Reagan eta Thatcher denboretako ondorio ezezkor bat delarik. Itxura desberdinaz agertzen bada ere, hor daude presente eguneroko bizitzan langilegoaren aurkako erasoak: langileen kopuruak murrizten dituzten enpresen bilketak edo saltzeak; egoera larrian omen diren enpresen bestelekuratzea; enpresa batek « zailtasunak » dituelarik hartzaile on bat atzeman beharra; baina azken kasu horretan ez ote litzateke barneko kudeaketa arazo bat izatea enpresaren behin behineko zailtasun hori? Orduan barnetik konpon ezin omen dena, zergatik beste batek horren egiteko gai litzateke? Hori da langileen bizkarren gainean mozkinik ez, baina probetxu gehiago egiteko bide ezkutatu bat. Helburu ekonomiko desberdinak dituzten giza taldeak dira klaseak; baina gaur egun ikusirik euren burtsa balioa emendatu nahi duten enpresen ugazabak eta eguneroko bizitzak eskatzen digun bizimodurik dezenteena eramateko beharra duten herritarrak badaudela, nola esan daiteke giza klaserik ez dagoela? Gezur galantak horiek guztiak.

Maiatzeko lehena iragan ondoren arrakastatsua izan ez dela esan ziguten Frantziako telebistatik: jende gutxi omen zegoen eta sindikatu bakoitzak berea egin omen zuen. Baina Baionakoa ikusita, gauza oso desberdina eta aparteko izan dela esan dezakegu. Mila bat pertsonak parte hartu zuen; sindikatu guztiak ordezkaturik izan ziren, baita ezkerraldeko alderdiak ere; eskuin muturreko Front National alderdia ez zen kalean, Frantziako leku askotan ohartu denari aitzi. Denetarik nabarmena BIZI-k prestaturiko karroza parea izan da. Abertzaletasuna, ingurumenaren babesa, ekoizpena eta langilegoaren nahia uztar daitezkeela erakutsi digute.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).