“Pertsona eta planetaren jasangarritasuna erdigunean”

 

Leire Txakartegi, ELAko genero, berdintasun, immigrazio eta euskara arduraduna
Leire Txakartegi, ELAko genero, berdintasun, immigrazio eta euskara arduraduna

Igandean, Urriaren 11n, arratsaldeko 16:30tan, Leire Txakartegik, ELAko genero, berdintasun, immigrazio eta euskara arduradunak, parte hartuko du Alternatiba Garaziko «Mugimendu klimatikoa, COP21 ari buruz eta mobilizazio iraunkorrari buruz martxan» osoko hitzaldian. Elkarrizketa honetan aurkezten digu nola Urriaren 24an iraganen den Bilboko Alternatiba, klima aldaketaren aurkako borrokan beste geltoki bat izanen den non sistema kapitalista suntsitzailearen aurka borroka ezberdinak (sindikala, feminista, ekologista) batzearen beharra azpimarratuko den.

Baionan iragan den lehen Alternatiban, “10,100,1000 Alternatiba” egiteko deiak zer erantzun ukan du Hego Euskal Herrian?

Erantzun ona izan du. ELArentzat hasieratik izan zen erronka erakargarria Hego Euskal Herrian Alternatiba bultzatzearena, aldaketa klimatikoak eskatzen duen trantsizio ekologiko eta sozialean sindikatuok asko bait daukagu esateko eta egiteko. Sistema ekonomikoa, injustizia soziala eta klima aldaketaren arteko erlazioa erabatekoa da. Guretzat ezinbestekoa da egungo ereduaren aurrean alternatibak eskeintzea eta bestelako eredu bat posible dela erakustea, esparru sindikaletik hasita. Bilboko Alternatibaren deialdia eta antolakuntza Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartatik egin dugu, non ELAk beste hainbat eragile sindikal eta sozialekin parte hartzen baitu. Aipatutako Kartan pertsona eta planetaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duen eredu berri baten alde egin dugu eragile sindikal eta sozial anitzek. Alternatibarekin lotura zuzena du beraz: Karta Sozialean jasotzen diren eskubideak garatzeko sistema goitik behera aldatu behar da eta horrek alternatibetan sakontzera garamatza.

Zer izango da Bilboko Alternatiben Herria?

Urriak 24ko Alternatiban Karta Sozialaren edukiak hartuko dira abiapuntu gisa eta ardatz ezberdinak landuko dira. Bost auzotan banatuko dugu Bilboko erdigunea eta auzo bakoitzak eduki eta alternatiba ezberdinak landuko ditu. Labur labur aipatuko ditut: natura (energia, klima aldaketa, hondakinak…); ekonomia eredua (finantzak, txanpona, enplegua,…); demokrazia, parte hartzea eta burujabetza (partehartze prozesuak, eredu ekonomiko, soziala eta politikoak erabakitzeko eskubidea…); bizitza anitz eta duinak (jatorria eta sexu aniztasuna…); ondare komuna (euskal hizkuntza, hezkuntza eta kultura…).

Auzo bakoitzean hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak izango ditu. Kale animazioa, jan-edateko gunea, musika… ez dira faltako, jakina! Praktikan nola iragan da Bilboko Alternatiben Herria-ren antolaketa? Auzo bakoitzak bere dinamika izan du eta koordinazio gune ezberdinek ere funtzio garrantzitsua bete dute. Alternatiben Herriaren helburua ez da bakarrik egun hori arrakastatsua izatea.

Hortik sortuko den esperientzia eta eragile guztien artean sarea sortzea ere ezinbestekoa da. Dagoeneko 120 eragilerekin kontaktatu dugu, 65 ari dira buru-belarri lanean eta 100 esperientzia edo alternatiba konkretu identifikatu dira. Antolaketa prozesua bera esperientzia interesgarria izaten ari da, dudarik gabe.

Bilboko Alternatiba ere larrialdi klimatikoari aurre egiteko sistemaren aldatzeko premia azpimarratzeko parada berri  bat izanen da, mundu mailako mobilizazioan Hego Euskal Herritik bere aportazioa eginez, ezta?

Hala da, bai. Bilboko Alternatiba klima aldaketaren aurkako borrokan beste geltoki bat izango da eta sistema kapitalista suntsitzailearen aurka borroka ezberdinak batzearen beharra azpimarratuko du: borroka  sindikala, feminista, ekologista… Guztiok bat egingo dugu Alternatiban. Urriaren 24aren ostean baditugu hitzordu gehiago. Abenduko COP21aren inguruko Pariseko mobilizazioetan ere parte hartuko du ELAk eta Hego  Euskal Herrian mobilizazioa sustatzeko beste eragileekin ere lan egingo du, ahalik eta erantzunik zabalena lortzeko.

(*) Igandean, Urriaren 11n, arratsaldeko 16:30ta, Leire Txakartegik parte hartuko du Alternatiba Garaziko osoko hitzaldian «Mugimendu klimatikoa, COP21 ari buruz eta mobilizazio iraunkorrari buruz martxan»

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).