PNAT terrorismoaren kontrako prokuradorearen dei egite berria

PrintFriendly and PDF

OrainPresoak

Bakebidea

Asteartean, martxoaren lehenean, Kondenen Aplikaziorako Parisko epaitegiak Lesaka Argelles anderearen askatasun eskaera onartu du. Gaur egun, Réau-ko presondegian kartzelatua da. TAP edo Kondenen Aplikaziorako Parisko epaitegiak, Euskal Herriko testuinguru politikoaren aldaketa berretsi du eta “bake prozesua zalantzan ezartzeak ez duela zentzurik” adierazi du.

Baina Euskal Herriak bizi duen errealitate berria eta bake prozesuari muzin eginik, PNAT terrorismoaren kontrako prokuradoreak segidan dei egin du, Lesaka anderearen baldintzapeko askatasuna bertan behera utziz.

2021ean Kondenen Aplikaziorako Parisko epaitegiak onartu zuen Ekaitz Sirvent-en baldintzapeko askatasun eskaera eta 2021eko uztailaren 29an PNAT-ak dei egin zuen. Ekaitz Mont de Marsan-eko presondegian kartzelatua da eta bere kondena bukatzen ari da.

Bake Artisauek eta Bake Bideak gogorki salatzen dugu PNAT-aren erabakia. Beste behin ere argi eta garbi erakusten du zein den ministerio publikoaren jarrera politikoa.

Dei honek bestalde, korsikar presoek bizi duten egoera oroitaratzen digu, Ferrandi jaunaren egoera bereziki, baldintzapeko askatasuna onartu bait zioten baina segidan deuseztatu, PNATaren deiaren ondorioz. Colonna jaunaren erasoa ere azpimarratu nahi dugu, eraso bortitz baten ondotik egoera biziki larrian dena gaur egun. Erasoa ekidin zitekeen, bere eskubideak errespetatuak izan balira. DPS edo bereziki zainduriko presoen estatutua argudiatuz, hurbilekoengandik kartzelatua izateko eskubidea ukatua izan zaio behin baino gehiagotan.

Ezin zaio presoen egoerari konponbiderik atxeman, salbuespen neurriak mantentzen diren bitartean!

Gure deliberamendua berresten dugu, eta berriz ere oroitarazten dugu ekimen bat burutuko dugula apirilaren 1 eta 2an, Jon Parot, Jakes Esnal eta Unai Parot-ek 32 urteko kartzela kondena betetzeko egunaren bezperan.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video