Archives de l’auteur : Jakes Lafitte


Ekotasaz

Hainbeste istilu gertatuz gero behin behineko baztertu du oraingo gobernu sozialistak, aurrekoak pentsatu zuen ekotasa. Bainan ekotasa betirako baztertuko dutela susmorik badagoke. Kontutan hartu behar da, ekotasaren karira, kamioak neurtu eta kontatzeko tresna garestiak eraiki dituztela, eta egindako inbestimentua ezertarako egin izana gaitzets dezakeela Frantziako Kontuen Korteak.

Jadanik ekotasaren kudeaketa eginen zuen empresa pribatu batek kontuak eskatzen dizkio Frantziako gobernuari.


PPk EH Bilduri ezarritako kerellaren haritik

EH BILDU -koak eseriak dauden tokitik faxista hitza Gasteizko hemizikloan Senpere Borja PP-kideak ustez entzun zuela, kerella bat aurkeztu du PPak Ezker Abertzalearen aurka, bera eta alderdia iraindu dituelakoan.

Demokrazian irain politikoak ahozkatu edo idatzi behar ez direla ados izan arren, kerella bat aurkeztu baino lehenago bi gauza egiaztatu izan beharko lirateke: lehenik faxista hitza benetako irain politiko bat denik jakitea; bigarrenik hitz hori xurxulatu dutela frogatzea.


Español Estatuaren agonia aitzakien bidez gordetzen

Diktaturan ala demokrazian etsenplu txarra ematen ari zen Euskal Herria, bereziki ETA –ren borroka armatuarekin.

Orain ETA-k armak utzi arren, ETA-k armen bidez defendatzen zuena idazkien bitartez edo manifestazio baketsuez aldeztea leporatzen diote Euskal gizarteari.


Ijitoak, Frantzia eta Europa

Errumania eta Bulgaria Europako Batasunean sartuz geroztik, etengabe eztabaidetan ari dira handik etorritako Ijitoen arazoak direla eta. Arrazoi osoa dute nomadek Europako Batasunak jendeen imigratzea onhartzen duelakoan oinharrituz, Europako Mendebaldera bizimodu hobe baten bila joaiten badira.

Frantziako legeak dionez, nomadentzako guneak prestatu behar dituzte udaletxeek, leku hoietan oinharrizko garbitasunari dagozkien baldintzak – ura, argi indarra, zabor bilketa – izan behar direla. Kanpamentuak suntsitu baino, beraz, zuzenago litzateke legea erabili eta errespeta araztea.


Kateak

Esanahi asko dituzte kateek gizakiaren gogoan: preso hartzen gaituztenek eta askapenarantz garamatzatenak. “Kateak hausten dabilenari ez kendu mailua eskuetatik” abesten zuen Maite Idirinek; “Apur dezagun katea” kantatzen zuen Mikel Laboak.

Joan den astean, aldiz, Katalunian osatu zuten katea apurtu behar ez ditugunetako bat da, bere kulturari atxikia geratu nahi duen herri baten borondatea eta, determinazioaren lekukotasuna frogatzen digulako.


Gerlarik ez

Patrick Dallennes prefetaren esanetan bakearen arazoa Espainiako Estatuan daiteke bakarrik...Altabada, Euskal Herritarren kontrako erasoak era askotakoak izan dira Frantses Estatuan azken berrehun urteetan.

Gezurretan eta hipokrisia hutsean ari zaiku Baionako suprefeta aldarrikatzen duelarik gerlan ez dela Frantzia sekulan Euskal Herriaren aurka ibili. Frantziako Estatuan ehun euskal preso politikarik badaudela ahantzi duke ere.


Frantzia eta arraza

Duela denbora gutxi «arraza» hitza Frantziako Errepublikako Konstituzioaren testutik kendu dute Lege Biltzarrean izandako bozketa baten ondotik, hitz madarikatu horrek ukatu ezinezko sarraskiak eta makurrak munduari ekarri zizkiolakoan.

Gaur hitz madarikatua oso osorik ezabatu nahi izateak ez ote da iraganaldietan ukan zuten edo oraindik bizirik dagoen pentsakera bat haizatzeko? Ez gaude urrun, Frantziako gizartean bizi bizirik baitago arrazismoa, ukatzen duten arren.


Armen itzultzeaz

"Nikaraguako Managuaren erdigunenan monumento harrigarri eta ohargarri bat ikusten da, zeinean armak betonezko horma batean finkaturik baitaude. Sandinista eta anti sandinisten arteko egindako bakea ikurtzen du pareta horrek, hamar urteko gerla zibil baten ondotik. "

(...) Parisek eta Madrilek armak finkaturik dauden paretarik ez dute oraindik nahi.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video