Opinion
Independentzia eta Europa
Independentziaren erreferrenduma aintzineko egunetan Europako agintari askok Europatik kanpo gelditzeaz mehatxatu dute Eskozia. Suerte berdina iragartzen diote Kataluniari, burujabetzaren bidea hartzen badu. Altabada, mehatxu horiek ez dute oinarri juridikorik.
Europar testoen oinarriak iduriz aski ahulak eta mendreak izanez, batzuk diote barnatu eta ikertu behar direla nazioarteko dretxoak ahalbidetzen dituen posibilitateak.