Bectso saioa, Herri Urratsen alde

HaizuAfitxaUrtero bezala, Herri Urrats animazio taldeak, BECTSO SAIOA antolatzen du.  Aurten, Urtarrilaren 28an, arratsaldeko 6etan, iraganen da Baionako antzokian. Aurten Herri Urrats urtarrilaren 28an hasiko da. Izan ere, hirugarren urterako, BECen azken Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuten 8 finalistak hor izanen dira berriz ere, ez ohiko saio bat eskaintzeko. Parada goza beraz, azken aldirako, zortzi bertsolari horien fineziaz. 2017ko abenduan, berriz, jokatuko da Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketa nagusia, eta nork daki hurrengo finalistak nor izanen diren?

Aurten bederen argi da nor izanen den Herri Urrats sustengatzeko Baionako Antzokian: Sustrai Colina, Amets Arzalluz, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Igor Elortza.

Herri Urratsen aldeko Bectso saioaren antolatzaileek esker bereziak ematen dizkiete zortzi txapeldunei, gaualdi hori heien iniziatiba izan baita osoki, eta haiei esker, Herri Urrats eta ondorioz lizeoaren alde, lehen fruituak bilduko baitira. Baionako Herria ere eskertu dute Antzokia erabiltzeko baimena errextu dielako. Eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere, komunikazio soporte ezberdinen gastuetan ekartzen duen laguntzarentzat.

Antolaketari dagokionez, txartelak salgai dira ikastola guzietan, Elkar dendan eta Baionako antzokian. Seaskako web gunetik (www. seaska.eus) ere txartelak eros daitezke eta egunean bertan antzokian eskuratuko dira. Urtarrilaren 28an, arratsaldeko 5etan idekiko dugu txarteltegia, eta 6etan hasiko da saioa.

Herri Urrats, baitezpadakoa

Herri Urrats, baitezpadako eguna 1984 geroztik, maiatzeko bigarren igandean, Senpereko aintziraren bazterrak animatzen dira eta dantza, zein musika taldeek sutan ezartzen dute. Euskal Herri osotik milaka pertsona jiten dira pesta egitera. Bainan horrez gain, egun hori euskara eta euskal kulturaren egun paregabea da, eta ikastolen garapenarako egun behar-beharrezkoa. Egun berdingabe hori euskal artista guzien adierazgune izaten da, eta egun hortan jendeak euskal kulturarekin duen atxikimendua neurtzen ahal da ere.

Parte hartzaileek zer atxemanen duten hor badakite: kalitatezko ikusgarriak, argazki folklorizatuetatik urrun den egiazko euskal kultura.

Herri Urrats, bere hizkuntzari, herri baten amodiozko deklarazioa da ere. Parada guti da egun guzian osoki euskaraz bizitzeko, dantzatzeko, kantatzeko, jateko, partekatzeko. Beharrik, ikastoletan haizu da eta posible da. Urte guziz Nafarroa gunean ikusten den “Euskarak maite du ikastola » lekuko dugu ere.

Ez dezagun ahantz, ororen gainetik, Herri Urrats ikastolen pesta dela. Ikastolan, Euskara ikasten da, bai, bainan euskaraz bizitzea eta euskal herritar izatea ikasten da ere.

Gero ta familia gehiagok ikastolen hautua egiten dute, euskaldunak ala erdaldunak, euskararen transmisioa iraun dezan nahi dutelako.

Horregatik, familia hauek ostatuaren gibelean ikusiko dituzue, taloak saltzen edo haurren xokoa zaintzen. Aspaldian ulertu dute Ikastolen eta ondorioz euskararen gerorako ari direla. Herri Urratsek, Euskara eta euskal kulturaren topagunea izateaz gain, helburu zehatza du: eraikuntzetarako ahal bezain bat diru biltzea.

Gaurregun, 34 ikastolek Seaska osatzen dute. Horien artean, batzuk gune egokietan untsa instalatuak dira, beste batzuk leku hertsietan prefabrikatuetan edo batzuk sinpleki, heien arrakastaren biktimak dira.

Orain eraikitzen ari den Bernat Etxepare lizeo berriak 3 kolegioetatik ateratzen diren ikasleen harrera segurtatuko du. Sare profesionalaren idekitzeak Seaskaren esparrua zabaltzen du. Bi baxo pro proposatuak izanen dira : salmenta eta SPLV, eta horri esker, bihar euskal herritar gazte formatuak lan munduan sartuko dira.

Lizeo barneko hornidura finantzatzeko kanpainak segitzen du, eta ikasturte bukaera arte sagarrondoak erosten ahal dira. Horrez gain, lizeoko burasoek kanpaina berri bat abiatu dute : oraindik goiti, lizeoak sare profesionala ideki duelako, aprendizgo tasa eskuratzen ahalko du. Otsailaren 28rako, Iparraldeko enpresa guziek erabaki behar dute tasa hori nori eman. Enpresentzat ez da kostu gehigarria, derrigorrez ordaintzen dute. Esku kolpe izigarria izaten ahal da lizeoaren proiektu pedagogikoak eta materialaren finantzatzeko. Lizeoko gaur egungo egoitza libratuko da eta datorren ikasturtean, gune honetan berean, kolegio berri bat kokatuko dugu. Azken urteetan lehen mailan izan den garapenak, orain, bigarren mailan du eragina. Duela 4 urte Xalbador handitu genuen bainan halere gainezka da. Datorren urtean, Xiberoko eta Baxe Nafarroko ikasleak errezibitzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioan, obrak egin beharko dira ikasle gehiago hartzeko. Ondorioz, Baionako laugarren kolegio horrek hats berri bat emanen digu. Herri Urrats 2016 lizeoaren alde zen, 2017koa ere hala izanen da. Egun hori gero ta arrakastatsuago izan, gero ta gutiago mailegatu beharko dugu.

Maiatzaren 14ko etekinak Bernat Etxepare lizeoaren alde izanen dira, eta urtero bezala, Euskal Herriko biztanleen laguntzari esker, gure proiektuak beteko ditugu.

Bernat Etxepare lizeoa

Lanak 2016ko uztailean hasi ziren eta erran behar da uztailetik orain arte laborariek ur eskasaz sufritu baldin badute, eraikuntza lanetan ari ziren langileek, ordea, baliatu dutela obren ongi aintzinatzeko. Gaurregun epeetan gira eta dagoeneko eraikin nagusia, barnategia eta jangela xutik dira. Barneko antolaketan ari dira orain langileak : iturgintza, elektrika… Egun hauetan hasten dira azken eraikinako lanak : kiroldegia. 2017ko udan, dei zabala eginen diegu burasoei baita ere lagundu nahi duten guziei gelak horniduretaz betetzeko.

HERRI URRATS 2017, (h)aizu !

Leloa

Aurtengo edizioaren leloari adiera frango lotzen zaizkio. Lehenik zuzenki lizeoko ikasleekin lotua da. Aspaldidanik bertako ikasleek baxoa haien hizkuntzan pasatzeko borrokan ari dira, baina azterketa hori euskaraz egitea ez da oraino haizu. Horregatik, aurten Herri Urratsek lizeoko ikasleen aldarrikapena berea egiten du, baxoa euskaraz pasatzea haizu izan dadin, eta euskararen ofizialtasuna behingoz izan dadin HAIZU!

Bigarrenik, ofizialtasuna aldarrikatzen dugu, euskaraz bizitzea, zerbitzu publikoak euskaraz izatea, lan munduan euskaraz aritzea Haizu izan dadin. Bistan dena lege batek errextuko lukeela, baina hemengo hautetsiei Aizu ! erran nahi diegu era berean, ez daitezen Pariseren zai egon. Mugi daitezen, Euskal Elkargoak dituen eskumenetan anitz egin baitezake euskararen alde, borondatea politikoa izanez gero. Erabakia heien eskuetan dago, eta ez dira gehiago Paue, Bordale edo Pariseri begira egoten ahal.

Gisa berean ohartarazi behar dugu Herri Urratsek hamarnaka milaka jende biltzen baditu ere, gure beharrak anitz handitu direla eta Herri Urrats baino gehiago behar dugula. Beraz Euskal Elkargoari deia, ikastolen eraikuntzen gaia eskutan har dezan.

Azken urteetan hainbat herriko etxe eta herri elkargok lagundu gaituzte ikastolak eraikitzen : azken urtean Donibane Lohizune, Aloze eta Hiriburun bezala. Beraz Euskal Elkargoaren sorrera ezin da aitzakia bat izan gibelerat egiteko.

Alderantziz, Euskal Elkargoak 158 herrien indarra eta 300 000 biztanleren oldarra ukanen du, Parisetik ezarri nahi dizkiguten oztopoak saihesteko. Era berean, lelo honen bidez deia egin nahi dugu, Euskal Herriko hiritar guztiei, euskara Seaskaren aldarrikapen hau sostenga dezaten, dezazuen.

Horra zuei guztioi, zuri preseski egiten dizugun deia: AIZU! HERRI URRATS 2017, (H)AIZU !

Logoa

Aurtengo logoa Bruno Aguerre Euskal artistak proposatzen digu. Sortzez miarriztarra eta adopzioz hendaiarra, Bruno Aguerre performantzien bitartez arte adierazpen desberdinak pinturaren bitartez elkartzeko gaitasuna duen artista plastiko bat dugu. Lizeo berria auzo popular eta multikultural batean kokatuko denez, Seaskak pentsatu du lizeoko pareta batean aniztasun hori erakutsiko duen fresko handi baten egitea. Ikasleak proiektu horretan integratzea garrantzitsua iduritu baitzaio, eta Bruno Aguerre ezaguna baita performantzia ederrak egiten dituelako, elkarrekin gauzatzea imajinatu du. Helburua da ere auzoko artisten gana joatea, denek elkarrekin auzoan integratuko den marrazki baten egiteko, egunero hortan bizi edo lan egiten dutenen irudikoa izan dadin. Udaberrian, hasiko dira performantziak. Seaskako proiektu orokorrari koherentzia emateko, eta bere ekintza guzien artean lotura egiteko, berez, Bruno Aguerreri Herri Urratseko logoa eginaraztea pentsatu da. Emaitza hor duzue: kolore anitzeko esku bat, haizu ez denaren sinbolo eta era berean aniztasunaren eta elkartasunaren ikonoa, denen esku kolpe bat beharrezko izanen baita euskararen egoera zaila Ipar Euskal Herria itzulika dadin.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).