Denak batera…. noiz ?

PrintFriendly and PDF

« OLDARTU-Lutter Ensemble » kolektiboaren agiria

Hollande-Ayrault erretreten kontra-erreforma eskuineko gobernamenduek eginiko erreformen ildo beretik doa nahiz eta, garaian, Alderdi sozialista aurkako jarrera adierazi zuen. Diputatu Biltzarrean bigarren aldikoz aurkeztuko da azaroaren 26an. Ondotik Senatuan berriz eta azkenik Diputatu Biltzarrera itzuliko da abenduaren 18an.

« OLDARTU-Lutter Ensemble » kolektiboak erreforma honen aurkako kanpaina bat burutu du maiatzaz geroztik eta kolektiboak egindako deialdi-petizioneak mila sinadura baino gehiago bildu ditu : « …Proiektu hau ez dugu onartzen eta honen kentzea fermuki eskatzen dugu. Nahi duguna : 37,5 urteetara itzultzea denentzat, erretreta osoa 60 urterekin eta 55 urterekin lan gogorrentzat… Ongi badakigu ez dugula mobilizazio egun sakabanatuen bidez irabaziko. Erantzun bateratu eta orokor bat dugu antolatu behar…Dei hau erantzun honen prestatzeko ardura duten zuzendaritza sindikalei zabaltzen diegu ere. ».

 

Ondorioz,  Ipar Euskal Herriko sindikatuen zuzendaritzekin  biltzea eskatu ondoren. Kolektiboaren ordezkaritza bat errezibitua izan da Baionako lan burtsan. CFDT, CGT eta FO-ko tokiko batasunek beraien konfederazio zuzendaritzen posturak azaldu dituzte, erreformaren aurkako kanpainan azaldu zituzten postura berberak.

CFDT, CGC poloak erreforma argiki sustengatzen du. CGT, FO poloak aurkako jarrera aldarrikatzen du, erreforma kentzea eskatu gabe. Delako « dialogo soziala » onartu dute, emaitzak ekartzen ahalko zituelakoan. Mobilizazio egunak mugatu eta sakabanatu dituzte : irailaren 10ean, urriaren 15ean eta iragarri duten azaroaren 26a, « manifestazio egun nazionala » bezala iragarria baina itxurazkoa dirudiena. Horrela, erasoaren araberako erantzuna eraiki ordez, sindikatu horien zuzendaritzek langileak eta beraien militanteak desmobilizatu dituzte.

Alta erresistentzia sozialek jarraitzen dute. Baionako eta Hendaiako trenbide langileenak adibidez, pletaren suntsitzea eta ondorioztatzen dituen postu galtzeak  salatzen dituztenak ; hexagono mailan, Gad, Doux, Tilly Sabco, Marine Harvest, La Redoute, Fagor… enpresetako langileenak, lizentziamendu eta enpresen hesteen aurka…

Borroken  koordinazioa eta elkartzea beharrezkoak dira, zentralak diren enplegu eta lan sarien gaiei begira nagusiak eta gobernamendua gibelarazteko. Mobilizazio mugimendu zabal horren helburua eskuinak eta ezkerrak bideratu dituzten lege anti-sozialak baliogabetzea izan beharko da. Borrokak segitzen du eta OLDARTU  kolektiboak bere leku osoa hartuko du bertan.

 

Oldartu-Lutter Ensemble* : Action Consommation Pays Basque, Collectif Féministe contre les violences sexistes, ELB, CNT, LAB, Solidaires, AB, Indar Beltza-Energie Noire, NPA, Sortu.

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video