Domingo Garat (2)

DomingoGarat
Bi anaien hilobia, monumentu txiki batek babestua, Uztaritzeko hilerri punta batean dago, dirudienez franko utzia.

1790 urteko urtarrilan Frantziako Legebiltzar Konstituziogileak erresumako eremua 83 departamendutan banatzea erabaki zuen. Iparraldeko hamabi diputatuak beren artean ados jarri ziren euskal departamendu baten eskatzeko, Uztaritzeko Garat bi anaiak bozeremaletzat harturik. Baina Bearnoko hamar diputatuek berena eskatu zuten, aski handia, Bigorra, Bearno, Zuberoa, Baxenabarre baita Landetako Chalosse eskualde txikia juntatuz. Bigorrak eta Chalosse delakoak ihes egin zioten. Ordainez Lapurdi beretu zuten. Departamendua Bearno deitu zen, hiriburua Paue, eta ez Po Euskal Telebistatik entzuten dudan bezala.

Ez dago diputatu bearnesen gaizkitzerik, haiek beren lana egin baitzuten, euskaldunek ordea ez. Nafarrak ez ziren Frantziako Legebiltzarrera agertu ere, zuberotarrak oso guti, salbu Jean-Pierre d’Arraing Mauleko auzapez ohia, lapurtarrak ez gehiegi, salbu Garat anaiak : biek ahal zutena egin zuten bururaino, d’Arraing zuberotarraren sostenguarekin, alferrik. Egia da bitartean Zuberoako apezeriak bere ordezkari hautatua zuen Oloroneko apezpikuak euskaldunei bizkarra itzuli ziotela, bearnesek nahi zuten departamendu handiaren alde jarriz.

Hastapenera itzuliz, Legebiltzarreko “Comité” delako Batzordeak Bearnoko departamendu xedea biltzar osoari proposatu zion, Iparraldeko hiru lurralde historikoak barne. Domingo Garat gehiena (1735-1799) diputatuei honela mintzatu zitzaien : “Hizkuntzen arteko diferentzia ezin baztertuzko oztopoa da. Proposatua zaizuen bilketa ezinezkoa da fisikoki eta moralki. Bilzkitzue bi hizkuntza ezberdinetan mintzo direnak, zer nahi duzue elkarri erran dezaten ? Azkenean zatituko dira Babel dorreko gizonak bezala…” Garat gazteenak (1749-1833) hizkuntza ezberdinen arazoaz anaia gehienak errana bere gisan errepikatu zuen, eta ekonomiazkoa gehitu zion : “Euskaldunek ez dute etxetiarrik ; lurra berek lantzen dute…eskualde horietan doi-doia edireten dira Asanblada Nazionalerako hautetsigaien emateko ondasun aski baduten familiak. Juntatze horrez Bearnok ordezkari guztiak izendatuko ditu, Euskal Herriak ez du bakar bat ere ukanen…” Baina Legebiltzarrak “Comité” delako Batzordearen proposamena beretu zuen eta, 1790 urteko otsailaren zortzian “département du Béarn” delakoa sortu, Iparraldeko hiru euskal lurraldeak Bearnori gehituz.

Laster oharturik “Bearno” izen horrek euskaldunen anexioa garbikiegi adierazten zuela, “département des Basses-Pyrénées” deitu zuten. 1969 urtean “Pyrénées Atlantiques” izena emanen diote. Garat gazteenak anexioa Asanbladan salatua zuen hitz hauez: “Nire probintziak aho batez protestatzen du !” Diputatuek marmarikaz isilarazi zuten. Uhart Zuberoako jaunek hautatu diputatuak ere ezadostasun bat adierazi zuen, debaldetan. Ondotik Garat gazteena justiziako ministro izan zen Konbentzioko gobernuan, eta senadore 1. Inperio denboran. 1809 urtean Napoleoni plan bat proposatu zion Euskal Herri osoaren alde, zazpi lurralde historikoak bizpahiru departamendutan bil zitzan Frantses Inperioaren baitan. Enperadoreak beste lanik bazuen Espainiako gerlaren haste horretan, eta Garaten xedea geroko utzi zuen, hots betiko.

Garat gazteen hori franko nasaiki aipatu nuen 1993ko udan, Gotaine-Irabarne herriak antzezturiko “Euskaldunak Iraultzan” delako pastoral / trajerian. Anaia zaharrena ordea ahantzirik egon da. Aurten Pagola herriak ospatzen du Domingo Garat pastoralaz, Frantxua Caset herritarraren lumatik. Bi anaien hilobia, monumentu txiki batek babestua, Uztaritzeko hilerri punta batean dago, dirudienez franko utzia.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).