« Eskubideen arloan, denek elgarrekin eginen dugunaren araberakoa izanen da emaitza »

PrintFriendly and PDF
  • Etxerat_0019
  • Etxerat_0023
  • Etxerat_DSC1080
  • Etxerat_DSC1118
  • Etxerat_0086
  • Etxerat_0089
  • Etxerat_DSC1184

Baionan, larunbata honetan, otsailaren 15an, 800 pertsonek Etxerat, euskal preso politikoen senideen elkartearen deiari erantzuna ekarri diote. Mobilizazio honekin, egun horretan Baionan pasaian zen Christiane Taubira Justizia Ministroari « Eskubideen erresptua, noiz ? » dei berezia luzatu nahi izan dio Etxerat-ek. Baionako Unibertsitatean, Ministroaren inguruan antolatua izan den « Zer justizia biharko? » eztabaidan  Ministroari luzatuak izan zaizkion idatzizko galderetan, gomendatua izan zen bezala aintzinetik idatziak izan ziren forma guziak errespetatuz, euskal presoei buruzko galderarik ez da atxikia izan eztabaidan eta Ministro Andereak ez du gaia aipatu.

Manifestaldiaren bukaeran, Baionako Herriko Etxearen aintzinean preso politikoen senideek eta manifestalariek berriz ere interpelazio publiko bat egin dute Justizia Ministroari presoen  oinarrizko eskubideak errespetatuak izan ditezen, salbuespen neurriak geldi ditzaten eta familien eta presoen eskubideen urraketa errexten duen dispertsioari bukaera emana izan dadin. Larunbateko manifestaldian, Cadiz-eko Puerto de Santa Maria-ko zelda batean duela gutti hil den Arkaitz Bellon-en hiltzea gogo guzietan zen. Ibon Fernanez Iradi, eritasun larri handia pairatzen duen presoaren berehalako askatzea ere berriz galdatua izan da. Azkenik, Etxerat-eko bozeramaileek manifestaldia bururatu dute berriz azpimarratuz « eskubideen arloan, denek elgarrekin eginen dugunaren arabearkoa izanen da emaitza » .

Hara hemen manifestaldian irakurritako agiria euskaraz eta frantsesez:

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video