«Et alors les abertzale de gauche, ils se maintiennent ou ils s’allient au PS ?»

PrintFriendly and PDF
ZiburuBizi!

Liste ZIBURU BIZI

Nous sommes abertzale, profondément attachés à notre patrie et à son identité, que nous y soyons nés ou l’ayons choisie. Nous ne renonçons jamais, portés par la volonté de construire les outils (coopératives, syndicats, écoles, associations, radios…) qui assureront un avenir à notre passé.Nous sommes de gauche, habités par un immense respect pour les femmes et les hommes qui ont façonné cette terre, développé ce port, permis à des générations originaires d’ici ou d’ailleurs d’y vivre de leur travail et de nous transmettre cet héritage à leur tour.

Pas question de le dilapider pour devenir une cité à deux vitesses qui ne gardera que 30 % de ziburutar, sous-payés, au service d’une population aisée. Notre dignité n’est pas à vendre.Il y a urgence à changer de municipalité tant la politique menée par Guy Poulou est néfaste : elle conduit à la mort de notre ville, privée de son identité et transformée en résidence secondaire.

Attendre encore 6 ans ? Un luxe impossible.
Faire liste commune avec le PS ?
Sacré dilemme, on ne vous le cache pas.

S’il existait une possibilité d’arrêter entre autres le bétonnage (Ste Thérèse), de revoir le PLU en y associant les ziburutar et en le soumettant à référendum, de taxer les résidences secondaires, démocratiser le fonctionnement de la mairie, dynamiser le centre ville et redonner à notre langue et notre culture leur place notamment grâce à l’ikastola, alors nous nous devions de saisir cette opportunité car c’est pour ce Ciboure-là que vous nous avez soutenus, ce dont nous tenons d’ailleurs à vous remercier chaleureusement.

Cela ne signifie pas pour autant que nous sommes prêts à nous vendre pour quelques postes et à oublier ni la responsabilité du PS dans la situation du Pays Basque ni sa gestion de la crise. Pas de chèque en blanc (même si nous ne doutons pas de la sincérité de certains militants). Vos votes, ces 21 %, nous ont permis de traiter d’égal à égal avec le PS et d’obtenir les deux conditions que nous nous étions fixées comme préalables indispensables à une liste commune :

  • un accord de programme,
  • un nombre suffisant d’élus pour garder notre totale autonomie et libre arbitre au sein du conseil municipal, seule garantie de faire respecter les promesses et appliquer les accords.

Nous ne courons ni derrière les postes, ni derrière les honneurs. Notre ambition se résume à un objectif collectif : permettre aux générations actuelles et futures d’habiter, de se loger et de vivre dans un Ciboure ayant renoué avec son identité. Nous ne vous promettons pas de réussir, mais nous nous engageons à tout faire pour y arriver en travaillant et en exploitant toutes les voies juridiques et légales.

S’il y a quelque chose que l’on ne peut nous contester c’est l’amour que nous portons à notre pays (et que certains d’entre nous ont d’ailleurs chèrement payé), notre capacité à créer et la sincérité de notre engagement : nous vous les proposons au service d’un Ciboure dynamique, populaire et euskaldun.

En votant pour la liste conduite par Mr Duhaldeborde dans les conditions énoncées précédemment, vous nous donnez la possibilité d’avancer vers cet objectif.

«Eta ? Ezkerreko abertzaleek zer ? Bakarrik segitzen dute ala PSarekin joaten ? »

Sortzez ala hautuz euskaldun, abertzaleak gara, Euskal Herriari eta euskarari errotik atxikiak. Ez dugu sekulan amore ematen, gure iraganari etorkizuna bermatzeko nahiak gidaturik eta horretarako egiturak sortuz (kooperatiba, sindikatua, eskola, elkarte, irrati…).

Ezkerrekoak gara, gure lurraldea antolatu eta portu hau garatu duten gizon emazteentzat begirunez beterik, ahalbidetu baitute ondoko belaunaldiak, hemengoak izan ala nonahitik jinak, hemen beren lanaz bizitzea eta, beren aldian, ondare hau guri hel araztea. Herentzia hau ez dugu xahutzen utziko, bi mailatako hiria bihurtzeko, ziburutarren % 30a baizik atxikiko ez duena sari apalen truke kanpoko dirudunen zerbitzuan. Gure duintasuna ez da salgai.Herriko etxea aldatzea behar gorria da hain baita kaltegarri Guy Poulouren politika: gure herria peko errekara eramaten du, bere nortasunaz hustua bigarren etxe bizitza bihurtua.

Beste 6 urtez goait egon ? Ezinezko luxua.
PSarekin joan ?
Jakin zazue gogoa erdibitua ibili garela.

Aukera bakar bat baldin bazen Zibururen betoinatzea (Sta Teresa) gelditzeko, PLU delakoa ziburutarren partaidetzarekin berriz landu eta erreferendumez trenkatzeko, bigarren etxe bizitzei gain zerga ezartzeko, herriko etxearen ibilmoldea demokratizatzeko, herri erdia arrapizteko eta euskara eta euskal kulturari beren lekua itzultzeko ikastolari esker besteak beste, orduan parada hortaz baliatu behar ginen, Ziburu horren alde gaituzuelako hain xuxen ere sustengatu, hautu hortaz eskerrak bihurtzen baitizkizuegu bihotz bihotzetik.

Ez uste ukan haatik gure burua postu batzuen truke saltzeko prest garenik, ez eta ere xuritzen dugunik PSak Euskal Herriko egoeran duen errua edo ahanzten nola kudeatzen duen krisia. Ez diegu etxeko atea zabaltzen (militante batzuen zintzotasunaz dudarik ez badugu ere). Zuen bozek, % 21 horrek, PSari parez pare mintzatzea ahalbidetu digu eta zerrenda bakarrean elkartzeko finkatu genituen ezinbesteko baldintzak lortzea :

  • egitasmoaren gaineko hitzarmena,
  • herriko kontseiluan gure autonomia eta hautamena atxikitzeko hautetsi kopuru nahikoa izatea, beren hitza eta adostutakoak bete araztea bermatzen baitu.

Ez gara botere gosez edo handinahikeriaz ari. Helburu kolektiboa dugu lema eta ardatz : egungo eta biharko belaunaldiek nortasuna berreskuratu duen Ziburu batean bizitzeko manera ukaitea. Kausituko dugunik ez dizuegu hitz ematen, baina bai horren lortzeko ahal den guzia egitea, lan eginez eta legezko posibilitate guziak baliatuz.

Zerbait baldin bada kentzen ahal ez zaiguna Euskal Herriari diogun maitasuna da (gutako batzuek larrutik pagatua gainera), gauzen sortzeko gaitasuna eta gure engaiamenduen zintzotasuna : eskaintzen dizkizuegu Ziburu bizi, herrikoi eta euskaldun baten alde.

Baldintza hauekin Duhaldeborde jaunak gidatzen duen zerrendaren alde bozkatuz, helburu horren betetzera aitzina gaitezen bidea zabaltzen duzue.

ZIBURU BIZI zerrenda

2 Commentaires

  1. Jon
    Publié le 27/03/2014 à 13:04 | Permalien

    le titre est trompeur, si j ai bien compris il y a fusion avec le PS, la population peut elle savoir sur quelles bases programmatiques, il ne suffit pas de vouloir la democratie participative, il faut la pratiquer des maintenant, donc quelle est la nature de votre accord avec le PS ? Qu en est il des questions centrales la LGV, l institution specifique par exemples ?

    • Ladix
      Publié le 27/03/2014 à 17:26 | Permalien

      Garrantzitsua bada ere zer hitz eman duten (LGVari ezetz, Lurralde Kolektibitateari baietz, PLU berriz lantzea bai, gain zerga 2. etxe bizitzei eta abar) garrantzitsuago da lortu dugun beren hitza bete arazteko bermea : PSak bezainbat hautetsi izatea (11, hameka) irabaztekotan. Lemaren gainean eskua barkua zuzendu ahal izateko.

      Si les promesses faites sont importantes, c’est surtout la garantie de les appliquer qui nous intéressait : un nombre égal d’élus (11, onze) en cas de succès. Une main sur le gouvernail en constituant une minorité de guidage