Euskoa, denen esku!

PrintFriendly and PDF
Euskal Moneta elkarteko 2014eko Biltzar Nagusia

Euskal Moneta elkarteko 2014eko Biltzar Nagusia

2015eko apirilaren 18an Uztaritzeko Lapurdi gelan, goizeko 9etarik goiti iraganen den Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusia elkarte honen biziaren momento garrantzitsu bat izanen da. Parte hartzaileek euskoari buruz dituzten ideien adierazteko eta aurkeztuak diren proiektuetaz eztabaidatzeko parada ukanen dute.

Eskerretik eskuinera: Dante Edme-Sanjurjo, Euskal Moneta elkarteko ko-lehendakaria ; Céline Bouery, Coordinatrice Komunikazio lan taldeko koordinatzaile bolondresa ; Xebax Christy,  Euskal Moneta elkarteko ko-lehendakaria

Eskerretik eskuinera: Dante Edme-Sanjurjo, Euskal Moneta elkarteko ko-lehendakaria ; Céline Bouery, Coordinatrice Komunikazio lan taldeko koordinatzaile bolondresa ; Xebax Christy, Euskal Moneta elkarteko ko-lehendakaria

Aurten, berezitasun bat izanen du Biltzar Nagusiak. Euskoa, tokiko euskal moneta sustatu duen Euskal Moneta elkarteak orori irekitako lehiaketa bat antolatu du kaleratzekotan den kide txartel magnetikoaren izena eta irudia aukeratzeko. Kide txartel hori, 2015ean, ordainketak egiteko txartela bilakatuko da, elkarteak daraman moneta elektronikoaren proiektua lagunduz. Eusko kideek gehien gustukoa duten izenarentzat bozkatzen ahalko dute apirilaren 18an izanen den Biltzar Nagusian.

EuskodenenEsku

Biltzar Nagusiaren egiturako ondorengoa izanen da:

  • 2014 urteko kontuak eta bilan morala
  • « Desafio » batzordearen sortzea, gaurko desafioen segipenarendako eta desafio berrien plantan ezartzeko
  • Moneta numerikoaz pundu bat
  • Estatutuen eta arauen aldaketa proposamenak:
    • erabiltzaileen urte sariaren kopuruaren aldaketa proposamena
    • 10. arauaren aldaketa proposamena : egoitza soziala Euskal Herrian ukaiteko beharra zerbitzu emaile bezala onartua ahal izaiteko
  • Onespen batzordearen, gidaritza batzordearen eta Kolegioen Batzordearen berritzea
  • Kartaren izenaren bozkatzea eta lehiaketarentzat hautatuak diren diseinuen aurkezpena

Biltzar Nagusiaren bukaeran, parte hartzaile guziak janari mahai eder baten inguruan elkartzerata gomitatuak dira.

Noski, bozkatu ahal izaiteko, zure urtesaria egunratua izan beharko dute.