Igandean, Euskal Herriko ikurrak jasoko ditu Udalbiltzak Iruñeko udaletxe plazan

PrintFriendly and PDF

2014-04-20 AberriEguna KartelaUdalbiltzak udal hautetsi dei egin die apirilaren 20an antolatu duen ekitaldi instituzionalean parte har dezaten. Goizeko 10:30ean egingo da, Iruñeko udaletxe plazan. Bertan, Euskal Herriko ikurrak jasoko dituzte eta Aberri Egunaren karietara onartutako ebazpenaren berri emango dute.

Udalbiltzako hautetsiok penaz eta kezkaz ikusten dugu Nafarroa Garaian euskal sinboloek jasaten duten debekua. Eta Hego Euskal Herriko udal guztietan Espainiako banderaren inposizioa jasaten ari gara.

Horrexegatik, 2014ko Aberri Egunean aldarrikatuko dugun Euskal Herrian ez dugu identitate inposaturik nahi, ezta bandera zapaldurik ere. Eta euskal herritar sentitzen diren milaka eta milaka herritarren ordezkari garen aldetik, sentimendu hori islatzen duten sinboloen normalizazioa bultzatzen jarraituko dugu.

Udal eta udal hautetsien biltzarraren iritziz euskal herritarrak garela adierazi eta hala agertzeko garaia da, eta, horretarako, eremu publikoan nahiz pribatuan Euskal Herriko ikurrak eta banderak jartzeko deia egiten dugu, Aberri Egunean ez ezik egunero ere.

Dimanche prochain, Udalbiltza hissera les drapeaux d’Euskal Herria sur la Place de l’Hôtel de Ville d’Iruñea

Udalbiltza invite les élus municipaux à participer à la cérémonie institutionnelle qu’elle organise dimanche prochain, le 20 avril à Pampelune, à 10:30 h, sur la Place de l’Hôtel de Ville, où nous allons hisser les drapeaux d’Euskal Herria et divulguer la résolution adoptée à l’occasion de l’Aberri Eguna.

En tant qu’élus d’Udalbiltza, nous vivons avec regret et préoccupation la situation d’interdiction des symboles basques en Nafarroa Garaia, ainsi que l’imposition du drapeau espagnol que nous subissons dans toutes les communes du Sud d’Euskal Herria.

Nous tenons donc, à l’occasion de l’Aberri Eguna 2014, à revendiquer un Euskal Herria sans impositions identitaires ni drapeaux persécutés. Et compte tenu que nous représentons des dizaines de milliers de citoyens et de citoyennes qui se sentent basques, nous allons continuer à promouvoir la normalisation des symboles qui reflètent ce sentiment.

L’Assemblée des Municipalités et de Élus Municipaux considère que le moment est venu de nous exprimer et de nous montrer comme citoyens et citoyennes basques. Nous lançons donc un appel pour exhiber les symboles et les drapeaux d’Euskal Herria dans les espaces publics et privés, et à le faire, au-delà de la célébration ponctuelle de l’Aberri Eguna, tous les jours de l’année.