Inor ohartzerako

PrintFriendly and PDF

Kopetak1Autobusean.

Autobusa beterik eta ni masaren erdian.

Ezezagunei so ; begirada, irriño ala solasgai bat kausitu nahian. Halakorik ez dut atzeman ordea.

Kopetak kausitu ditut. Kopetak. Guztiak haien mugikorraren pantailari so.

Erdian ziren bi adinetakoak salbu. «Garaiak aldatu dira» pentsatuko zuketen, seguraski.

Kafesnea ahogozatuz, egunkaria irakurtzen nabil. «Parrainer un enfant riche» titularrak harrapatu nau. Hegoko gazteei Iparrekoen laguntzea galdetua zaie. Diruz aberats izanagatik ere, lotura sozialez pobre direlako. 4 urrats gainditzen lagundu behar dituzte. 1: Adinekoei errespetuzko keinuak egin. 2: Auzoak ezagutzeko indarrak egin. 3: Karrikan ezezagunak agurtu ala haietaz hurbildu. 4: Frogatu dituen lagunak ez direla soilik internetez gurutzatutakoak. Apirileko arraina dirudi, baina ez, abenduan gira, gaur egungo errealitatean. Artikuluan irakur zitekeen “cyberdependentzia” dela harreman pobretzearen kausetariko bat.

Autobuseko kopetadunak ere ariko zitezkeen internetek eskaini sare sozialean igerika, inguruko sare sozialari itsu.

Egunkariaren orria itzuli eta bake saria jasotako hainbatek alarma gorria piztu dutela irakurri dut: mundu mailako gerla potolo baten arriskuan girela diote. ARGIA-ren 2.427. alean, Pello Zubiriak ere zion gerla handi baten arriskua ohartarazten dabiltzala hainbat ahots, baina herritarrek ez dutela hori entzuten.

Gerraren kontrako mugimendurik ezak erakusten duenez, herritarrek ez diote hainbeste larritasunik ikusten Ukrainiakoari”. Artikulua horrela bukatzen zuen: “Sua kontrolatzeko modurik aurkitzen ez badute, laster dena izanen da ezberdin Europan. Inor ohartzerako”.

Alta, ez da informazio iturriak eskas ditugula. Nik zer dakit? Agian gerla arriskurik ez dugu ikusten, begiak pantailara bideraturik ditugulako…

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video