Lehen Itzulia: Herriko Etxeen %20a jadanik metamorfosi ekologikoaren Itunaz engaiatuak

PrintFriendly and PDF
Ostegunean, Martxoaren 5ean, Bizi elkartearen Ituna 2020aren izenpetze ofizialaren gaualdian zerrenda buruak Itunarekin.

Ostegunean, Martxoaren 5ean, Bizi elkartearen Ituna 2020aren izenpetze ofizialaren gaualdian zerrenda buruak Itunarekin.

Martxoaren 15eko Herriko bozetako lehen itzulitik landa, Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 34 zerrenda hautatuak izan dira. Hots, 34 herriko etxe(*) guttienez Bizi! elkarteak proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duten herriko taldeetaz kudeatuak izanen dira. Alabainan, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duten 34 zerrenda herriko bozetako lehen itzulitik landa hautatuak izan dira.

Beste 12 herritan, Ituna izenpetu duten 33 zerrenda buruk beren zerrenda atxikitzen dute bigarren itzuliarentzat. Bizik deia luzatzen du hautesleei bozkatu aitzin so egin dezaten beren hautuko zerrendak ea Ituna izenpetu duen (hemen: pacte2020.bizimugi.eu).

Ondorengo herrietaz hari gira:

AZKAINE: Pierre Clausell zerrenda, Jean-Louis Fournier zerrenda, Jean-Louis Laduche zerrenda, Bénédicte Luberriaga zerrenda, Gorka Taberna zerrenda; BAIONA: Mathieu Bergé zerrenda Jean-René Etchegaray zerrenda, Henri Etcheto zerrenda, Jean-Claude Iriart zerrenda; BIARRITZE : Maider Arosteguy zerrenda, Guillaume Barucq zerrenda, Brice Morin zerrenda,Nathalie Motsch zerrenda, Michel Veunac zerrenda ; BOKALE: Dominique Lavigne zerrenda, Marie-Ange Thébaud zerrenda; HENDAIA: Pascal Destruhaut zerrenda, Kotte Ecenarro zerrenda, Laetitia Navarron zerrenda; ITSASU: Mikel Hiribarren zerrenda, Jean-Paul Iturburua zerrenda ; MAULE: Beñat Elkegaray zerrenda, Michel Etchebest zerrenda, Louis Labadot zerrenda; SENPERE: Jean-François Béderède zerrenda, Dominique Idiart zerrenda ; URKETA: Raymond Darricarrère zerrena; URRUÑA : Philippe Aramendi zerrenda ; UZTARITZE: Bruno Carrère zerrenda, Bruno Cendrès zerrenda, Dominique Lesbats zerrenda.; ZIBURU : Eneko Aldana-Douat zerrenda Dominique Duguet zerrenda;

Bigarren itzulia iraganen den herri horietan, Bizi!k noski deitzen du Ituna izenpetu ez duten zerrenden gaztigatzerat.

Herriko etxeen eta elkargoaren mailan azken finean hautatuak diren zerrendek hartuak ukanen dituzten engaiamenduen gauzatzearen jarraipenaz arduratzen den Hitza Hitz batzordeak bere lana jarraituko du datozen asteetan eta zabaltzeko xedea du. Batzorde hortan parte hartu nahi luketen pertsonek jadanik ezagutarazten ahal dituzte beren xedeak helbide honetan: [email protected]

(*) Aiziritze, Aiherra, Aldude, Anauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Behaskane, Bidarte, Biriatu, Donazaharre, Donibane Garazi, Donapaleu, Eiheralarre, Ezpeleta, Ezterenzubi, Gabadi, Gamarte, Hazparne, Hiriburu, Irulegi, Izura, Jatsu, Kanbo, Liginaga-Astüe, Lehuntze, Milafranga, Mugerre, Muskildi, Pagola, Sara, Urepele, Zaro