Nolako bakea ?

Tjibaou
Jean-Marie Tchibaou (1936) Kaledonia Berriko kanakiar abertzaleak bakerako urratsak bere biziaz ordaindu zituen herkide baten eskutik 1989an

Azken denbora hauetan, bi bake-gizon handi goraipatu dira : Euskal Herrian René Cassin, Sohüta / Sorhoetako pastoralaren kariara ; mundu osoan Nelson Mandela, bere heriotzaren ondotik. Biak arrazoi osoz, nik uste. Sohütako azken kantorean, Battitta Berrogain pastoral errejent berriak René Cassini beste bi bakezale handi juntatu dizkie : Gandhi eta Martin Luther King. Geroztik ene baitan egin dut kontinente bakoitzak bazuela hor bere izarra, eta hona horien zerrenda, heroien hiltzeko aldiaren arabera : Asian Gandhi (1948), Ameriketan Martin Luther King (1968), Europan René Cassin (1976), Afrikan Nelson Mandela (2013).

Baina hara hutsune bat : kontinenteak bost dira, hor baitago, guretzat urrunena, ezezagunena izanarren, Ozeania ere. Eta horrek ez ote du bakezale sonaturik ? Ez dut luzaz pentsatu, Jean-Marie Tchibaou Kaledonia Berriko kanakiarra berehala jin zait gogora, eta ongi deritzot, abertzale horrek bakerako urratsak bere biziaz ordaindu baitzituen herkide baten eskutik (1989), Gandhik eta Luther Kingek bezala. Beste biak, Cassin eta Mandela, ohean hil izan dira adin ederrean, haatik ez merezimendu gutiagorekin, zori hobea, xantxa eta suerte gehiago ukanarren.

Hara beraz ene bostekoa, kontinente bakoitza bere izarraz horniturik, heroien orden alfabetikoan : Cassin, Gandhi, King, Mandela, Tchibaou. Ez dira naski bakarrak. Afixa buruak zaizkit ordea, beste guzien ikur eta sinboloak. Gure gizarte zibil agnostikoak holako « saindu » eta « santu » laikoak behar ditu, eta nahi ditu, bere bidearen argitzeko, bere zalantza eta nekeetan kuraia hartzeko, buruen goratzeko, bihotzen berotzeko. Aipatzen ditudan bost horiek egokienak ote dira ? Enetzat bederen bai. Ados ez denak hauta ditzala bereak, eta zeren ez, bere aldetik beste guziei proposa.

Haatik musika eder horretan bemol bat agertu nahi nuke. Azken denbora hauetan « Bake » hitza oso modan dugu, ene gustuko errexkiegi. Noiznahi ahobeteka dabila, gauza naturala balitz bezala. « Tout le monde il est beau, tout le monde il est gentil…. » Bai zera !

Aski da naturari so baten egitea, bakerik ez da hor ikusten, oso alderantziz. Bazihize goxoak eta txori kantari politak nola bizi dira ? Espezie desberdinek elkar jaten dute zitalki, askotan bazkaria bizirik irensten itsuski, bestela gosez hiltzea bailukete. Gizadian diferentzia bat ageri da: espezie berdinekoek elkar jaten zutela batzuetan, eta munduko zenbait partetan oraino berriki ; usaia gaizto hori bazter utzi badugu ere salbuespenez kanpo, parasita bizkarroiak baditugu, besteen bizkar gizentzen direnak, jende gehixena pertsonen arteko konkurrentzia eta lehiaketa gogorrenera behartuz beren zerbitzuko.

Hitz ederrak ez gaitu enganatu behar. Aipatu ditudan bost izarretarik hiruk – Cassin, Mandela eta Tchibaouk – bakera heltzeko gerla egin zuten lehenik, etsaiak horretara bortxatu baitzituen beste bide guziak ezabatuz. Funtsean denek badakigu, baina dirudienez errepikatu beharra dago, egiazko bakeak oinarri sendoak behar ditu : askatasuna, justizia, giza eskubideak.

Munduan zenbat Estatuk betetzen dituzte ? Arras gutik, eta hoberenek ez osoki. Hortik gatazkak, eta batzuetan gerlak. Galtzaileak goiz edo berant errebantxa hartu nahi du, eta menderatuak nausia baztertu gura du beregain jartzeko. Bake makur eta okerra itxurazkoa baizik ez da, herren eta maingu dabila, nekez iraun dezake historiako bide luzean.

Horretan gaude hemen ere, Euskal Herrian ; nahiz ETAko armak isildu diren, egiazko bakea egiteko dago, aipaturiko baldintzak betetzeke baitaude : askatasuna, justizia, giza eskubideak behar ditu herri honek ere, hots euskal nazioak, eta oraindik ez ditu lortu nazio bati zor zaion heinean.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).