2010 urtea

Urte amaieran ohikoa da bilana egitea. Politika arloan gertakariak zerrendatzea ariketa errexa da bainan zailago aldiz, urruntasun handirik gabe, horien irakurketa egitea. Bi tendentzia na-baritzen ahal dira oro har. Aurreko urteetan bezala, sistema kapitalistaren logika eta mekanismoak agerian dira eta honen gainditzeko bideak eta alternatibak argi ez badira ere, gero eta jende gehiagorentzat injustua bezain jasangaitza dirudi. Bestalde, klima aldaketa, marginala izaitetik, problematika gero eta zentralago bihurtzen ari da eta aktore batzuen lanari esker, sistema kapitalistaren kontrako borrokarekin uztarturik.
2010 urtea mobilizazioz beterik izan dugula argi da. Erretreten erreformaren kontrakoa izan da intentsitate handienekoa eta jende gehien mobilizatu duena. Ipar Euskal Herrian, baldintza zailetan (sindikatu batzuen sektarismoa, sektore sozial motorik ez), frantses Estatuko beste hainbat lekutan bezala, dinamika azkarra eramana izan da hilabete batez.
Baina urteko gertakari guztien artean batzuk azpimarratzea balio du: abiadura handiko linearen kontrako borroka, euroaginduaren kontra eta Aurore Martinen in-guruko mobilizazioa, BATERAko kontsulta eta bigarren auzia kari, EHLG-ren aldeko sustengua. Lauak alde askotatik arrunt desberdinak dira: gaia, aldarrikapena, erritmoak… Bainan lau borroka horiek antzeko puntu azkarrak ere badituzte. Alabaina masa mugimenduak dira, jendarteko sektore sozial nahiz politiko desberdinak biltzen dituzte, herritar arruntak eta hautetsiak elkarren ondoan jarri dituzte karrikan eta oroz gainetik lurralde dimentsioa badute. Lau arlo horietan sorturiko arazoak, Euskal Herriaren kontrako eraso gisa sentitzen dituzte jende ainitzek, parametro bakarra ez izanik ere. Halaber, eraiki eta garatu diren mobilizazioetan garrantzitsua izan da frantses Estatuko arduradunen aldetik Euskal Herriak (lurralde eta populu bezala ulertua) jasaiten duen tratamendu mespretxagarria. Aldi oro, jendartearen interesen gainetik proiektuak inposatzen dira, erabakigunak eta ezagupena ukatzen, Estatu arrazoina nagusitzen. Erran genezake “elur bola” efektua ere sortzen ari dela. Borrokaldi bakoitzak duen helburutik at, jendeak esperientziak eta bizipen komunak partekatzen ditu eta horien bitartez herri kontzientzia hedatuz doa.
Bilanetik perspektibetara pasatuz, heldu diren kantonamendu hauteskundeetan Euskal Herria BAI koalizioa berriz ere aurkeztea inportantea da. Izan ere aipaturiko lau borroka horietako dinamizazio lanetan jende frango inplikatua bada, abertzale mugimendua da lauetan ari den bakarra. Badakigu neke dela jendartean egunero eramandako lan eta borrokak hautes-ontzietan ere islatzea bainan opzio politiko ezkertiar eta abertzalea kantonamenduko bozetan lehiatzea funtsezkoa da. Alde batetik hauteskunde horiek baitira abertzaleentzat beren proiektu politikoa plazaratzeko aukera hoberena. Eta bestalde, 2008ko konfigurazio berdinarekin presentatuz emaitzak gehitzen ahalko dira, lurralde osoan korronte politiko honen pisua neurtzeko azken parada baliatuz. Alabaina lurralde elkargoen erreformarekin, eta bitartean sozialistek horren deuseztatzeko poderea eskuratzen ez badute, 2014ko hauteskundeetan aurkezteko baldintzak askoz zailagoak izanen dira Ipar Euskal Herrian soilik existitzen den indar politiko batentzat.
Azkenik 2010 urteak utzitako beste elementu esperantzagarria ezker abertzale historikoaren eboluzioa dugu. Ondoko hilabeteei begira elementu ainitz argitu gabe gelditzen badira ere, “indarrak bildu, zubia eraiki” aspaldiko leloa gauzatu eta hainbeste ahaleginen uzta biltzeko tenorea heldu dela dirudi. 2010 urtea mobilizazioz beterik izan da, 2011 garaipenez beterik izan dadila!

Jakes Bortayrou

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).