Tantaz-tanta

PrintFriendly and PDF

tanta-askoBilbon igan dira urak
Lege guti du naturak
Gizarte baten dudak
Bi estaturen mugak
Karrikan uholdea
Noblea da moldea
Ito al da frankismoa?
zenbait faxisten asmoa?
Tantaz-tanta, kolpez-kolpe
Kantaz-kanta, koplez-kople
Azken guda dantzara
Heltzeko ordua da
Lurpean dira aizkorak
Hartaratu gaitu modak
Pistolak ixil bitez
Eleka gaiten hitzez
Konpromiso garaiak
Neurtzen ditu etsaiak
Ta argitzen bisaiak
Buluzten personaiak
Janzten presoen nahiak
Ta Velasco Bele beltza
Ez daki gehio zer pentsa
“-Pues la mani prohibida!”
(Txori galduak kabira)
Hitzak mintzatu dira
Ta pistolak begira
Hasi dira txaloka
Hitzak baitu inporta
Bainan jaun Velaskorekin
Eta bere lagunekin
Pastinarre guziak
Dira arrunt egosiak
Estrategia berria
Dut orain plantan jarria
Bake biderik ez denez
Jarrera tentuz ta tentez
Segiko dugu atento
Tantaz-tanta, tontoz-tonto
(Tontos vale, pero tantos?)
Carrero’re joan zen otoz
Tantak gira ta ez tonto
Egin nahi badugu tanto
Epaile zein Teniente
Beharko da dexente
Tanatorium ta tunante
Militante ta TNT
Ole !

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video