WORLD ECONOMIC FORUM, WEF, WIRTSCHAFTSTREFFEN, 48. WELTWIRTSCHAFTSTREFFEN, WELTWIRTSCHAFTSFORUM, FORUM DAVOS,

Tartaro s’est étonné…

Tartaro - ●●● que le roi d’Espagne affirme devant “l’élite” mondiale réunie à Davos : “une des leçons de la crise catalane est la nécessité de préserver le respect de la loi et le pluralisme politique”.
Un discours qui matraque. (...)

Haragianismoa

Haragianismoa

Teukzomen Klixka - Otsoa ta katamotza, aztorea, arranoa / Hauen puntu amankomuna zoin den aipatzera noa / Orojaleak girenendako luzarat ez da sanoa / Joan den munduan aski zabaldu da haragianismoa!
Lurralde hau otarteko bati konparatuz adi! / Tomate saltsa pixkabat, entsalada hosto bat t'erdi,/ Bi xingar xerra, odolkia ta, hiru lukinka jor gaindi,/ Ta finitzeko ogiaren ordez bi ardi gasna xerra lodi! (...)
Klixka-Denbora

Konektatuak bai… bainan zeri?

Gainekotx Klixka - Berriki, nere usaiako igerialdia bukaturik, aldageletan nintzala, andere gazte bat sartu zen bi haurrekin: batek bost urte inguru zituen eta besteak gehienez bi (oraino xatarra ipurdian zuen hasteko). Itxura guzien arabera, zaharrenak igeri kurtsoak hartu behar zituen eta frango tinko zabiltzan tenorearekin.
Amak haur ttipiena altxatu zuen banka gainera eta bere sakelako telefonoa eman zion. Haurra berehala joko zerbaitetan hasi zen arazorik gabe, usatua zela ageri zuen. Anartean amak bestea lagundu zuen buluzten eta urera joaiteko beztitzen. Hara adibide horren ondotik ukan gogoetak... (...)
Klixka

AHTri bai!

Samatsa Klixka - Ez irakurle maitea, lasai egon, ez zazula segidan klixka horren irakurketa utzi, ez pentsa ere zure astekari maiteak bere iritzia kanbiatu duela 2018ko urtean. Joan den urteko bilan politikoa egin dudalarik, pentsamendu hau jin zait bururat euskal politika mailaren bereizgarriak zehazteko.
Bai, euskal nazio eraikuntza prosesuaren urritasunak eta ahuleziak kondutan hartzen direlarik, emeia ematen du AHTren abiadura idurikatzea edo asmatzea. Korsikan edo Katalunian pasatu diren gertakariak ikusten direlarik, iduri luke batzutan abertzaleak ikusle arrunt batzu bilakatu girela. Geltoki baten kaian idurikatzen dugula eta katalandar, korsikar edo eskoziar treinak gure aintzinean pasatu direla, abiadura pixkor batean, eta gu hor girela kasik desolatuak. (...)
Etxauzia

Gaztelu bat Nafarroan

Intxai Klixka - Elkarte batek bereganatu nahi duen gaztelua. Nor izanen dira erregin-errege? Milionario pribatu bat baldin bada errege, proiektua erregai! Bainan elkartea baldin bada erregin, gazteluaren funtzioa berregin!
Eraikin sinbolikoa izanen da, bi Nafarroak eta zortzi probintziak (diaspora barne) lotuko dituena eta muga bere maneran zizelkatuko duena. Etxe sinbolikoa. Guggenheim-en gisara… bainan izen ezberdin batekin: GuGeukEin jauregia! Interes kultural, sozial eta ekonomikoek gurutzetoki ezin hobea irudikatuko dute. (...)
BiziBaratzea

Baratzea bizi

Teukzomen Klixka - Euskal Herriko etxe orotan sukaldea hornitzeko, lur alorren bat erabiltzen da barazkiak ekoizteko.
Pasatu da maiatza, hotz ta beroen dantza nahi bada zerbait jateko, denbora antsu pasatua da erein eta landatzeko! (...)
Kultura

Kultura

1 Commentaire
Gainekotx Klixka - Zertako balio du kulturak? Hobeki bizitzen laguntzeko, memento goxo eta eder batzuetan murgiltzeko bakarrik, egunerokotik ihes egiteko, edo ere biziaren zailtasuna beste molde batez erraiteko, besteak bizi duenaz jabetzeko... Eta zer erran herritarrak elkartzeko estakurua bilakatzen delarik? Zinez orai, sekulan baino gehiago horren beharra dugu.
Eta denbora hauetan hainbeste arrengura sortzen duen enpleguari ere erantzuten dio: lanbide ainitz sortzen du kulturak. Beraz, zergatik hain gutti aipatzen da hauteskunde garaietan? (...)
Normaltasunaz

Normaltasuna

Samatsa Klixka - Beraz, eskola batzuetan, armen erabilera ikasten da Euskal Herrian. Horrez gain, heldu diren asteetan zineman argitaratua izanen den filma batean, euskaldunekin lotuak diren estereotipo guziak ikusiko ditugu. Asumitu behar da ere nunbait euskaldunek edo abertzaleek maite ditugula noiztenka gure berezitasunak azpimarratzea. Badu orain mendeak Euskal Herritik pasatu diren beilari, gudari, filosofo, errege, kazetari, aditu eta beste, ari direla gure berezitasunak azpimarratzen edo argirat erakusten. Horrez gain, zonbat dira guri buruz erranak eta zabalduak izan diren ahoberokeriak, gezurrak eta laidoak ere.
Ez ote da etorri ordua aldarrikatzeko herri normala girela edo dugula, identitate elementu edo parametro berezi batzuekin noski, bainan munduko edozein herri bat bezala, eta ez gehiago edo guttiago. (...)
EuskaraBatuaEuskalkiak

Euskara batua eta euskalkiak… Hau da hau gaia!

Naroa Gorostiaga Barriola - Zenbat hunkitzen gaituen euskaldunak gure mintzairak! Zenbat defendatzen dugun, egoera zailean bizi baita, baina bestalde ere norberak berea hoberena duelakoan! Azken aldian euskara batua ala euskalkiak, hautu bat egin behar balitz bezala, eztabaida latzak irakurri izan ditut interneten.
Eztabaidan ulertzen dudana da, baikotza bere eremuan gotorturik dela, bestearen tokian ezarri gabe: Euskalkiak desegin nahi umen dituzten “euskarabatuzaleak”, eta batzuk badaitezke, eta parean, euskalkien txokokeriarengatik, euskara batua baztertzen dutenak; eta horietarik ere baditeke. (...)