Xiberoan lan eta bizi

Joana Hoquy, Marlène Mainhaguiet eta Maite Irigoyen, Aziako kideak, 2015eko urtarrilean "Xiberoan lan & bizi" proiektua aurkezten
Joana Hoqui, Marlène Mainhaguiet eta Maite Irigoyen, Aziako kideak, 2015eko urtarrilean « Xiberoan lan & bizi » proiektua aurkezten

Azia elkartea, xiberotar gazteer beren lurraldearen ezagutzeko eta lurraldearen geroari buruz gogoetazeko lanetan ari da. Enbata.info-k Azia elkartean buru belarri ari den Joana Hoqui-ri beren azken proiektua den « Xiberoan lan eta bizi » proiektuaren haritik hainbat galdera luzatu dizkio. 

Azia Elkartea aurkezten ahal diguzu?

1997-1998 urteetan MSA-k gogoeta bat egin züan gazte hanitx Xiberotik joaiten beitziren eta ez arrajiten. Ororen bürü, gazte alkarte baten sortzeko ideia üken züen, gazteer erakusteko bakotxak bere konpetentziak baliatzen ahal dütüala Xiberoan bizitzeko eta lürraldearen biziarazteko. 1998-an Azia alkartea sortü zen, animazale gazte bat eta 30 urtez peko lagünzale talde batekin.

Lehen lehenik, Azia alkartea gaztentako Xiberoaren ezagützeko eta lürraldearen geroari bürüz gogozkatzeko günea da. Aziatik igaran diren gazte talde desberdinek lantegi bisita edo orano lürralde diagnoztikak egin dütüe. 2014-an müsikaren Egüneko kideekin berrikuntzaren 25 orenak antolatü güntüan. Astebürü batez 70 xiberotar gazteek biharko Xiberoarentako xedeak asmatü eta manera artistiko batez presentatü zütüen.

Lürraldea hobeki ezagütü ondoan, xede hanitx abiatü dira enplegüaren problematikaren üngürüan. Alkartea sor eta 2 urte berantago lehen CLEJ-a (Comité Local d’Epargne pour les Jeunes) abiatü zen. GFA-ren gisa, xiberotarrek CLEJ-ean parte bat erosten düe, eta bildü sosarekin Aziak Xiberoan enpresak muntatzen dütüen gazteer sos prestatzen deie interesik gabe. 15 urtez, 57 gazte lagüntü dütügü haien enpresaren muntatzen eta 204 115€ prestatü dütügü herritarren süstengüari exker. Urtez urte, Aziak beste tresna zonbait ere plantan ezari dütü: enplegüen merkatüak, lan mündüaren ezagützeko opzioneak eskoletan, Gaztentako Informazione Güne (Point Information Jeunesse) labela…

Enplegüaz kanpo, üdüri zeikü Xiberoko bizitzeko manera, kültürak, eta nola ez, eüskarak düala lürraldearen berezitarzüna egiten. Gazteek haien bizia egiten ahal düe mündüko zoin nahi xoko eder eta goxoetan, bena ez düe ihon ere hebenko ber bizi moldea atzamanen. Hartako, hebenko kültüra bizirik etxekitzeko xede desberdinak plantan ezari dütügü. Adibidez, 2013-an Mihia Pitz telebista joküa antolatü günüan eüskararen erabilpenaren süstatzeko gazteen artean.

Gaur egun zertan ari da Azia Elkartea ?

Animazale bat badügü bereziki CLEJ-az eta Gaztentako Informazione Güneaz oküpatzen dena. Animazione egiten dü kolejio eta lizeoetan, gazteak errezebitzen dütü Aziaren bulegoan eta enpresak muntatzen dütüen gazteak harekin harremanetan sartzen dira.

Gazte talde batek animazalearen lana jarraikitzen dü eta xede berriak plantan ezarten. Lürralde diagnoztika bat egin ondoan, “Xiberoan lan eta bizi” xedearen üngürüan pentsamentükan hasi gira.

Zuen proiektu hori testu inguru zehatz batean xertatzen da. Aurkezten ahal diguzu gaur egun nolakoa den Xiberoan egoera lan munduan sartu nahi duen gazte batentzat?

Kolejioetan eta lizeoetan gazteek informazione güti badüe Xiberoko ekonomiaz eta eskolatik landa egiten ahalko düen ofizio desberdinetaz. Ordüan haien orientazionea haütatzen düe maite düen lanen eta haien eskolako nibelaren arabera edo beste hanitxek “hasartez”. Ororen bürü, lan bat atzamaiten düe beste eskualde batetan eta nekez Xiberoalat arrajiten dira ez beita lanik haien sailean.
Enpresa bürüzagi zonbaitek berriz, ez düe gazterik atzamaiten ofizio berezi eli batentako.
Hots, ohartü gira alde batetarik gazteek ez züela batere lan mündüa ezagützen, eta bestetik lantegiek ez düela beti langilerik atzamaiten ez beitütüe haien beharrak agerrarazten.

Egoera hori konduan hartuz, zer helburu eta medio finkatu ditu Azia elkarteak ?

Üdüri zaikü bi mündü horien artean harreman baten sortzeko memento hoberena gazteen orientazionea dela, lürraldeari egokitürik den formakuntza bat haüta dezen. Horrentako, Xiberoko ofizioak presentatzen dütüan gida baten egitea pentsatü dügü. Libürüxka horrek 2 ardatz nausi badütüke:
-lürraldeko ekonomiaren deskribapen orokorra eta lanbide desberdinen presentaketa
-eskolatik lan mündüalat igaraiteko tresna desberdinak: CV eta motibapen gütünen idaztea, lan postü baten edireiteko alkarrizketaren prestatzeko kontseilüak eta enpresa baten muntatzeko ürratsak eta lagüngoak.

Helbürüa tresna pedagogiko baten sortzea da, eskoletan animazionen proposatzeko, lürraldeari lotürik den orientazione mota berri baten lantzeko.

Zer pausu konkretu/zehatz eman duzue orain arte eta zer izan dira lehen ondorioak ?

Lehen ürratsa Xiberoko ekonomiaren ikertzea izan da. Horrentako lürraldeari bürüzko ztatiztika ofizialak baliatü dütügü. Bena xehetarzün haboroen ükeiteko lantegien beharrer bürüz, bilküra püblikoak antolatü dütügü lan arloka.

Lehen lan hori egin ondoan gure xedearen ikusteko manera kanbiatü da.

Alde batetik, ohartü gira izigarri gaitz dela zenbaki zehatzen ükeitea Xiberoko lanbide bakotxari bürüz. Bestetik, bilküra püblikoetan ikusi dügü jenteen lekükotarzünen bidez informazione izigarri aberatsak agertzen zirela. Ordüan, gure gidaren lehen partean Xiberoko ekonomiaren ardatz nausiak presentatüko dütügü, gazteek jakin dezen zer lan arlotan formakuntza egiten ahal düen heben gainti lanaren atzamaiteko. Bigerren partean gazte lekükotarzünak dirateke, haien ibilbidea eta ofizioa presenta ditzen.

Jenteak izigarri kontent ziren norbaitek haien ikuspüntüa beha dezan. Bilküra püblikoetan, ofizioen gida beno problematika hanitxez zabalagoak barnatü dütügü. Ideia desberdin horiek ere agerrarazi nahi güntüke gure lana presentatüko dügülarik.

Azkenean, egünko egünean biltzen ahal diren informazioneak baliatüko dütügü gidaren egiteko eta erakutsiko dügü zer tresna ments den lan zehatzago baten egiteko. Gure lanean gazteen hitzari lehentarzüna emanen deiogü, haiek beitüe hobekienik beste gazteer Xiberoan lan egiteko eta bizitzeko inbea emaiten ahal.

Ondoko urratsak zein izanen dira?

Bildü informazione oroen llabürpena eginen dügü eta lan arloka Xiberoko ofizioen gidan presentatüko dütügün lanbideak haütatüko dütügü. Ofozio bakotxarentako gazte batengana joanen gira bere lana presenta dezan, nula lan hortara heltü den eta zer maite düan bere lanean.

Lehen lan hori txosten batetan bildü ondoan, tresna lüdiko bat asmatü nahi günüke kolejio eta lizeoetan animazioneen antolatzeko lürraldeari egokitürik den orientazioneari bürüz.

Bizik! argitaratu du 10 000 enplegu klimatikoen sortzeari buruzko txostena. Parte hartu duzu Jose Ramon Becerra-k Euskal Herriko Laborantza Ganbaran eskaini duen aurkezpen hitzaldian. Zer gehitzen du holako txosten batek « Xiberoan lan &bizi » bezalako lemari ?

Bizi-k egin düan txostena gure lanarekin osagarri da bi zentzüetan.

Alde batetarik gure lehen ikerketaren bidez informazione güti bildü günüan “üngüramenaren” arloari bürüz. Mementoko lan güti da sail hortan eta gaitz zen asmatzea ondoko urteetan zer lan mota sortüko den. Ordüan Bizi!ren txostenean adibide franko bildüko dügü.

Bestetik, José Ramon Becerra-ren presentaketak eztabaida piztü dü gure lan taldean. Ofizioen gidan lanbideak oro presentatü behar dütügüa? Zoin dira ofizio iraunkorrak? Zer ekonomia mota garatü nahi dügü Xiberoan? Deliberatü dügü gaitz zela lanbide zonbaiten baztertzea, ez beitügü gihaurk erabakitzen ahal zoin diren ofizio iraunkorrak. Bena gure lehen lana presentatüko dügülarik, eztabaida piztü nahi günüke galto horier bürüz.

Jasangarritasunaren lehenestea baitezpadakoa bada jendartea lurralde batean lan egiteko eta bizitzeko parada ukan dezan, zein bide ikusten duzu horrelako kezkak jendartzean errotzeko ?

Uste düt lehen lehenik gazteria hunki behar dela. Adineko jenteentako gei berria da, gazteak aldiz kasik ideia horrekin sortü dira. Azken urteetan bazter orotan entzüten dügü klima kanbiatzen ari dela, üngüramenari kasü eman behar dela… Bena jenteek ez dakie nuntik has.

Bizir!ren txostena eskoletan animazione egiteko baliatzen ahal da. Tresna huna lizate erakusteko zer lanbide sortü behar lizatean transizione energetiko bati bürüz joaiteko eta ekonomiaren iraunkortarzünari bürüz eztabaidaren pizteko.

Uste düt holako mezüak pübliko zabal bati hedatzeko, jenteer erakutsi behar zaiela konkretüki, egün oroztako bizian nula aplikatzen den.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).