Zer dela, zer dela?

PrintFriendly and PDF

Donald&BorisAspaldi, herri batean batzuek gostukoa ez zuten zerbait gertatzen zelarik (usu harreman edo morala istorio) gauaz jujatua zenaren etxe ondoan «tutak edo galarrotsak» joiten ziren. Arrabots ainitz egiten zen eta akusazioak lerrokatzen forma hau erabiliz: «Zer dela, zer dela?, Etxelarreko Pettan gauaz auzoan ibiltzen dela…»

Aurten fruituak trumilka badirelako, nere sukaldean erreximenta egiten ari nintzala, galarrots horiek jin zaizkit gogora eta hara zer entzuten nuen nere baitan:

« Zer dela , zer dela ?
Trump-ek Groenlandia erosi nahi duela!
Zer dela, zer dela?
Dinamarkak, Groenlandia ez zela salgai erantzun diola!
Zer dela, zer dela?
Hori entzunik, Trumpek harat egin behar zuen bisita ezeztatu duela!!
Zer dela, zer dela?
Diote, president horren atenzio kapazitatea hiru minutukoa dela!!
Zer dela, zer dela?
Nigargarria eta beldurgarria ez balitz, irringarria litzatekela!
Zer dela, zer dela?
Holako gizonak podere izigarria duela pentsatzeak ikara emaiten duela!
Zer dela, zer dela?
Britania Handian berriki izendatua izan den lehen ministroak gorputzez eta izaitez Trumpen eite duela!
Zer dela, zer dela?
Gisa hortako jende batzu Miarritzen biltzen direlako, gure herria okupatua dela!
Zer dela, zer dela?
Funtsean inutilkeria izanik ere, manatzen gaituzten jende horiek elgarrekin mintza daitezen hobe omen dela!
Zer dela, zer dela?
Suaren gainean den nere erreximenta lotzen hasia dela!!!»

Un commentaire

  1. Jakes LAFITTE
    Publié le 04/09/2019 à 08:10 | Permalien

    Zer dela zer dela;

    Boris Johsonek Oldarra abesbatza behatu;

    Baina euskera existitzen dala ez jakin;

    Zer dela zer dela

    Gizon kultoa ta eskolatua omen da.

    Zer dela zer dela

    Eskolak ez du astoa zali bihurtzen

    Zer dela zer dela

    Joan dadila Londreseko museoara

    Zer dela zer dela

    Hor baitago euskalkien mapa.