Haurtzaroan euskararen eskaintza bermatzeko bidea

Konkolotxen antolatu formakuntza bere kideentzat (2024ko urrian)


Leire Bidart eta Maider Negueloua

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbatak. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Leire Bidartek (Ttinka haurtzaindegiko zuzendari eta Konkolotx elkarteko idazkariak) eta Maider Neguelouak (Konkolotx elkarteko koordinatzaileak) lehen haurtzarotik euskara bermatzeko bideak zehazten dizkigute.

Enbata: Zein dira Konkolotxen misioen garapenaren eta laguntza publikoen erronkak Herriko Etxe edo Elkargo mailan?
Ipar Euskal Herrian, euskararen egoera larria da lehen haurtzaroari dagokionez. 0-3 urte arteko haurrendako euskarazko eredua eskaintzen duten egitura eta profesionalak arras guti dira. Haur ttipientzat, hiru harrera molde badira Ipar Euskal Herrian: haurtzaindegiak (harrera kolektiboa, Ipar Euskal Herriko tokien % 49a), etxe haurtzainak (harrera indibiduala) eta haurtzain etxeak edo “MAM” (etxe haurtzain talde bat gune berean haurren harrera egiten duena). Haurtzaindegien tokien % 5 soilik euskaraz proposatzen da gaur egun, Euskararen Erakunde Publikoak kudeatzen duen LEHA hizkuntza labelizatze dispositiboak egituraturik. Etxe haurtzainentzat eta haurtzain etxeentzat aldiz, ez da labelik. Ez dakigu beraz zenbat diren euskaldunak, eta euskaraz lan egiten dutenek ez dute ezagupenik ez ikusgarritasunik. Harrera gune bat xerkatzen duten burasoentzat neke da jakitea nork eta non harrera euskalduna eskaintzen duen. Nahiz eta eskaera handia den euskarazko haur zaintzarentzat, familia anitzek ez dute etxe ondoan harrera euskaldunik eta frantsesezko harrera hautatzera behartuak dira. Euskara bizi dadin, transmisioa bermatu behar da, lehen haurtzarotik hasiz. Horregatik, Konkolotx elkartean uste dugu ondoko kargualdian 0-3 urte arteko haurrentzat euskarazko harrera tokiak garatzea eta daudenak indartzea, herriko etxeen eta Elkargoaren agendan izan behar dela.

Gure ustez, herriko etxe gehienetan eta Elkargoan euskara sustatzearen beharrak kontsentsua egiten du. Haatik, printzipiozko adostasun horretatik haratago, gaiari ez zaio lehentasuna ematen, eta usu gure hizkuntzaren biziraupenaren zama elkarteen eta herri mugimenduen bizkar uzten da. Lehen haurtzaroaren arloan ere hala da. Konkolotxek segurtatzen du euskarazko proiektuen laguntza. Hortako, Konkolotxek hautetsi berriei galdegiten die euskarazko haurtzaindegak eta haurtzain etxe proiektuak susta, lagun eta sustenga ditzaten. Eta, Konkolotxen egonkortasuna berma dezaten, lanean segitu ahal izan dezan, behar dituen ahalekin.

Zer praktika/neurri plantan eman daiteke segidan Herriko Etxe mailan?
Haurtzaindegi eta haurtzain etxe berrien sortzean, erronka nagusiak bi dira: haurtzain euskaldunak formatzea, eta haurtzaindegi eta haurtzain etxeak aterbetzeko lokal egoki, irisgarri eta merkeen aurkitzea.

Bigarren puntu huntan, herriko etxeek rol garrantzitsua dute: hirigintza plana eraikitzean, harrera-tokientzat lekua pentsatuz adibidez, eta haurtzain etxe edo haurtzaindegi bat errezebi lezaketen lokalen zerrenda eginez (izan publiko ala pribatu).

Bestalde, beren herrian jadanik MAM euskaldun bat baldin badute: ekonomikoki ontsa dela segurtatu; seguraski lokal pribatu bat alokatzen dute, usu kario eta alokairuaren karga beren sakelatik pagatzen, batzuetan zailtasun ekonomikoetan ezarriz. Jadanik herriko etxe batzuek egiten duten gisan, urteroko diru laguntza baten bitartez haurtzain etxea lagun dezakete, alokairuaren zama ttipitzeko eta zerbitzua iraunkortzeko.

Herriko etxeek rol garrantzitsua dute:
Hirigintza plana eraikitzean, harrera-tokientzat lekua pentsatuz adibidez,
eta haurtzain etxe edo haurtzaindegi bat
errezebi lezaketen lokalen zerrenda eginez (izan publiko ala pribatu).

Zein lan sail anima/jorra ote daitezke euskaraz murgiltzea hauspotzearen arloan kargualdi baten baitan?

  • Euskal MAM edo haurtzaindegi proiektu berriak sustatu: lehen haurtzaroko euskarazko harrera proiektuarentzat lokal bat egokituz eta arrazoizko prezioan eskura utziz. Konkolotxekin harremanetan jarriz proiektua aintzina eremaiteko.
  • Beren herrian MAM proiektu bat agertzen delarik, gutienez harrera elebiduna eskaintzea baldintza gisa eman.
  • Bere herrian haurtzaindegi bat baldin bada eta ez badu euskarazko harrerarik proposatzen: LEHA dispositiboan sartzea bultzatu.
Xübükota haurtzain etxeko 3 haurtzainak (Ainiz, Valérie eta Lüxi), etxe berrirat abian (2025eko urria)

Zer erabaki/proposamen/orientazio bultzatu beharko litzateke Elkargo mailan ondoko kargualdian?

  • Elkargo mailan bozkatu behar diren haurtzaindegi proiektuetan, euskarazko proiektuei lehentasuna eman.
  • LEHAren hedatzea harrera indibidualari ahalbidetu: Elkargoa LEHA batzordean partaide da eta LEHA harrera indibidualari hedatzeko lanean hasi da. Bide hortan eman beharko dituen pausoak sustengatu.
  • Haurtzaindegietako 3 tokitarik 1 LEHA sarean da: 3 tokitarik 2 (bederen) LEHAn izatea bultzatu.
  • Lehen haurtzaroko profesionalen euskalduntzea bultzatu: 12 urtez 50 profesional euskaldundu dira, hots 4 profesional urtean, ez da aski.
  • Ipar Euskal Herriko gune batzuetan (Amikuzen adibibez) ez da euskarazko harrerarik edo elebidunik eskaintzen. Lurralde horiek lehenetsi.
  • Konkolotxen lana sustengatu: 2024az geroztik, Konkolotxek Hirigune Elkargoarekin partaidetza hitzarmen bat badu. Horrek lanpostu bat diruztatzen laguntzen du. Baina hitzarmena urtekoa da eta Elkargoaren lehentasunak aldatzen badira, partaidetza hortan geldi daiteke. Horrek Konkolotx lanjerean ematen du eta lekuko proiektu eramaileei ekartzen dien laguntza ere. Horregatik, Elkargoarekin lankidetza hitzarmen iraunkorragoa beharrezkoa da, proiektuek galdetzen duten denbora kontuan hartuko lukeena.
Marina Elizalde eta Amaiur Jauregui Kulunka haurtzain etxean, irailean idekia.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *