
Amaia Galantek eta Xantxo Ernagak oroitarazten digute « Azterketak Euskaraz » borrokak brebetan garaipenak ekarri zituela, baina Frantziako Estatuak oztopo berriak ezartzen segitzen duela. Ikasle, guraso eta irakasleek mobilizazio eta desobedientziaren bidea berriz hartu dute.

« Azterketak Euskaraz » aldarria berriz entzungai dugu azken egunotan. Duela zenbait urte Brebetako zientzia azterketatik Euskara debekatu zuen Parisek, eta ondorioz borroka gogorra piztu zen. Garaipena lortu arren, erasoak Baxoko ahozko handiarekin eta orain matematika azterketa berriarekin segitzen du.
Brebetan euskarak lortutako aitzinamendua, ikasleek, gurasoek eta irakasleek egindako borrokari esker izan zen. Ezin dugu ahantzi 2021ean Donapaleuko zuzenketa zentroaren hiru eguneko okupazioa edo 2022an Baionako inspekzioarena, non bost egunez egon ginen, poliziarengandik gasatuak eta joak izan ondoan. Beste mobilizazio batzuk ere gogoan ditugu, hala nola Bordeleko errektoretzaren blokatzea, edo hiri berean ikasleekin egin manifestazioa. Modu berean, desobedientzia jarrerak azpimarratzekoak dira, hala nola irakasleek brebetaren zuzenketa ez egitea edo baxoaren ahozko handian euskarari bere lekua ematea.
Mugimendu handi honek, Herri Elkargoak zuzenketa alternatiboak balioestea eta sustengatzea eragin zuen. Horrela, Ipar Euskal Herriak jarrera irmoa erakutsi zuen, hainbestekoa non gure ahotsa Frantziako legebiltzarrean entzuna izatea lortu genuen.
« Frantziak bere hitz politen gibelean kukuturik, gauzak modu bakarraz lor ditzakegula erakusten digu, hau da, borrokaz. Herri mugimenduaren presiorik gabe ez daiteke deus irabaz. »
Zoritxarrez, Frantziak bere hitz politen gibelean kukuturik, gauzak modu bakarraz lor ditzakegula erakusten digu, hau da, borrokaz. Herri mugimenduaren presiorik gabe ez daiteke deus irabaz. Pariseren hitz ederrek lokarraraziko gaituztela uste badute, gurekin jai dute.
Jaz, lizeoko ikasleek matematikako azterketa lehenean pasatuko zutela iragarri zen. Brebetaren kasuan zientzien gaiarekin gertatu zen bezala, azterketa berri hori euskaraz egiteko aukera- rik ez da proposatu, berriz ere ikasleen hizkuntza eskubideetan pauso bat gi- belera eginez. Bestalde, azken urteo- tan ikasleek aurkezten duten Ahozko Handiaren kasuan, euskaraz aurkezte- ko aldarria ez da oraindik kontuan hartua izan. Horregatik, « Azterketak Euskaraz » mugimendua berpizten ari da, ikasleak, gurasoak, irakasleak eta herritarrak berriz ere karrikak hartzen ari dira. Parisek argi ikusi behar du he- men gehiengoak gure aldarrikapenekin bat egiten duela, herrietatik hasiz, Ipar Euskal Herriko instituzioetaraino.
« Azterketak Euskaraz » mugimendua berpizten ari da, ikasleak, gurasoak, irakasleak eta herritarrak berriz ere karrikak hartzen ari dira. Parisek argi ikusi behar du hemen gehiengoak gure aldarrikapenekin bat egiten duela, herrietatik hasiz, Ipar Euskal Herriko instituzioetaraino. »
Azken aste hauetan, guraso eta susten- gatzaile andanak, ikasleek azterketak euskaraz aurkezteko aukera izan de- zaten aldarrikatuz, mezu elektronikoak errektoretzara eta ministeritzara bida- li dituzte, 15.000 orotara, instituzioen mail kutxak betez. Lizeoko ikasleek desobedientziarako deialdia egin dute, matematikako azterketa Euskaraz eginen dutela argiki erranez. Bestalde, hiru hezkuntza sareetako irakasleak berriz ere mintzatu dira, ahozko handian Euskarak bere lekua ukan dezan neurriak hartuko dituztela errepikatuz. Berriz ere, gure aldarrikapenak entzunarazteko, desobedientziarako bidea hartzera goaz. Bestalde, ehunka hautetsik azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mozio bat izenpetu dute.
Gure aldarrikapena gero eta ozenkiago entzunarazten dugu, eta azken egunotan Ministeritzak iragarri dituen berriek baieztatzen digute. Alta, berriz ere, hitzak lauso gelditzen dira, eta epeak urruti, gure ikasleendako aterabide konkreturik gabe. Gizarte guziaren sustengua beharrezkoa izanen da ondoko egunetan, bada garaia Euskal Herriko ikasleen hizkuntza eskubideak osoki errespetatuak izan daitezen.

par