« Vous êtes les alliés du cancer ! »

Duplomb legearen kontrako mobilizazioan Cancer Colère kolektiboa.

Fleur Breteauk minbiziaren eta pestiziden arteko loturaren inguruko isiltasuna salatzen du. Cancer Colère kolektiboarekin, eritasuna politizatzeko eta osagarriaren alde mobilizatzeko deia zabaltzen ari da, Euskal Herrian ere.

2025eko uztailean, hitz hauekin atera zen Pariseko legebiltzarretik Fleur Breteau militantea. Egun hartan, diputatuak Duplomb legeaz eztabaidatzen ari ziren eta gehiengoak alde bozkatu zuen. Bere haserrea agertarazi nahi zuen, jakinez bigarren aldikotz minbiziaren kontrako borroka erematen ari zela eta haren aurpegian ageri zela, tratamenduek eragin ile guzien galtzearekin eta haren azalaren kolore zuhailarekin.

Isilik ezin egon gehiago

Oihu horrek oihartzun zabala ukan zuen. Komunikabide anitzetan agertu ziren haren hitzaldiaren irudiak. Emankizun edo artikulu frankotan gomitatua izan zen eta kontatu zuen zergatik salatu nahi izan zituen egun hartan lege horren alde jo zuten diputatuak. Bere bi minbizien tratamendu luzeen denboran, jende franko gurutzatu zituen bere mediku hitzorduen harira. Medikuak bistan dena, baita eriak ere. Anitz eri. Eta bere izpirituan minbizia « zaharren gaitza » balinbazen, orduan ohartu zen maleruski gazteak eta haurrak ere serioski hunkiak zirela. Lekukotasun ikaragarriak entzun ditu, irudi ahantzezinak ikusi eta izigarrikeria horren lekukotasuna zabaldu nahi zuen legebiltzarrean, egun osoan hainbeste gezur entzun ondoan. Berak dio funtsean, mediku zentroetan ikusi aurpegi guzi horiek diotela oihu horren egiteko indarra eman.

« Mediku espezialistek salatzen dute gero eta haur gehiago ikusten dituztela onkologia zerbitzuetan eta oro har minbizi kasuak bikoiztu direla azken hiru hamarkadetan. »

Medikuak ere gero eta kezkatuagoak dira gertatzen ari den « minbizi epidemiarekin ». Medikuen ordenak Duplomb legearen kontrako ageri argia hedatu zuen. Lehen aldikotz bere historian ere, Minbiziaren Kontrako Ligak ikusmolde kritikoa jakinarazi zuen lege baten kontra. Mediku espezialistek salatzen dute gero eta haur gehiago ikusten dituztela onkologia zerbitzuetan eta oro har minbizi kasuak bikoiztu direla azken hiru hamarkadetan, baina bitxiki, departamendu batzuetan kasuen kopuruak ez dituzte kontatzen eta erreferentzia eskasez, ezin dira datu zehatzak agertu eta salatu.

Eritasuna politizatu

Isiltasun horren kontra, Fleur Breteauk eta haren lagunek Cancer Colère kolektiboa sortu dute. Ezin da segitu arazo larri horren parean begiak hesten. Adituek duda guti dute: pestizidek eragin zuzena dute minbizi kasu gehienetan. Biktima gehienak kontsumitzaileak edo alor tratatuetarik hurbil bizi diren jendeak balinbadira, lehen biktimak laborariak eta pozoi horiek hedatzen dituzten langileak dira. Haiek dituzte hainbeste urtez kalte zuzenak pairatu, jakingabean produktu toxiko horien kontaktuan arituz babes neurri berezirik hartu gabe.

Cancer Colère kolektibokoek ez dituzte laborariak salatzen, baina haatik haien sindikatuetako buruzagiak bai, eta kartsuki. FNSEA edo CRren presiopean dira zentroko, eskuineko eta eskuin muturreko parlamentariak lege hiltzaile horien alde bozkatzen ari. Hortako diote Fleur Breteauk eta haren lagunek eritasuna politizatu behar dutela. Duplomb legearen kontra, bi milioi pertsonak izenpetu zuten neurriz kanpoko petizioa. Sekula ez zen hein hortako mobilizaziorik izan.

Heldu den urtean Frantziako lehendakaria hautatu beharko da eta jendarteak jakin behar du nork duen haren osagarriaz axola eta nork ez. Eskuin muturrak (ez bakarrik) segurtasun eskasaren arrazoi nagusi bezala immigrazioa izendatzen du. Baina zerk hiltzen du jende gehien, immigrazioak ala minbiziak? Egiazki gutaz axolatzen dira jende ilun horiek? Bi milioi pasa ginen izenpetzen, baina ausartu ez direnak anitz gehiago dira eta gutarik gehienek badakigu zer ondorio duten peztizidek eta lege maltzur horiek. Jendeari kontzientzia hori harrarazi behar zaio oihu horren oihartzuna etengabe zabalduz.

Mobilizazioa Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian ere Cancer Colère kolektiboko antena bat sortu da. Nola ez, hemen ere senatariak ez dira denak zentzudunak! Agro-industriaren diskurtsoa irentsi eta jendartearen osagarria lehertzeko prest izan dira departamendu huntako bi senatari. Nahiago izan dituzte enpresa batzuen irabaziak segurtatu laborarien eta jendartearen osagarria zaindu baino. Ezin dute lasaiki segitu beren egunerokotasunean eta sentitu behar dute arduradun direla, eta arduradun baino gehiago errudun! Bai Fleur Breteau, arrazoi duzu, jende guzi horiek minbiziaren aliatuak dira eta hori jakinarazi behar dugu. Hori zen agorrilaren 29ko helburua Miarritzen. Toberak gure paisaiatik desagertu badira, harrabotsa egin da halere eta agian hautetsi batzuen belarrietara heldu da. n

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *