2013. urteaz geroztik, GFAM Lurra eraldatu ostean,  kapitala akziotan zatitua den sozietatea da « Lurzaindia » SCA. Lurzaindiak azken 5 urteetan paisaiak eta laborantzako lurrak zaintzeko lan egin du, lurrak laborarien esku ezartzeko eta zirkuitu laburretan laborarien sustatzeko.
Herritarren partaidetzari esker, azken 5 urteetan: 716 705 € bildu dira tokiko aurrezkien bidez, GFAMen lehene 34 urteetan bezalaxe. Eta hau hasiera besterik ez da!
Zehazki, azken 5 urteetan, tokiko aurrezki honek ahalbidetu du:
– laborantzako 148 hektare kontserbatzea,
– 7 baserri atxikitzea
      – 8 laborari instalatzea eta atxikitzea  kalitatezko (AB, IDOKI, AOP Ossau Iraty) sailetan.
LURZAINDIA gaur egun :
- 379 ha laborantza lur
 - 21 etxalde
 - 30 laborari
 - 3432 akziodun
 
Zu ere akziodun solidario bilakatu hemen klikatuz!

par