Ahal Dugu – Podemos

PodemosStéphan Hessel jaun zenarengandik eta berak « Indignez-vous » aldarrikapenetan plazaratu zituen ideietatik sortu zen indignatuen mugimendua Espainian eta orain Ahal Dugu, Podem eta Podemos izenez Euskal Herrian, Katalunian eta Espainian hurrenez-hurren dazaguguna. Espainiako Estatuan, trantsiziotik sortu edo eraberritutako alderdiek ezarritako erreformismoa eta austeritate neurriengatik gero eta azkarragoa da Espainiako Estatuko hautesleek politikeroei dizkioten ezaxoltasuna eta batzuetan jarrera erasokorrak. Ohiko alderdiek duten bizimoduak eta noiztenka agertzen diren ustelkeriak aurkakotasun hori emendatzen dute naski, eta ez da harritzekoa Podemos alderdiak abenduko hauteskundeetan alderdi bikoiztasunaren hautsi izana. « Ciudadanos » alderdi erdiko-eskuindarra zirku honetan sarturik, naski ez da erosoago egoera, non lau hilabete iragan ondoren, Madrilen gobernu berri baten osatzea ezinezkoa baita, eta hauteskundeak berriz egin behar izatea gero eta nabariagoa baita. Francoren diktadura bukatuz geroztik, hau da Espainiako Estatuak pairatzen dukeen kinkarik larrienetako bat.

Mendebaldeko Euskal Herriko hauteskundeei begiratzen badiegu, Ahal Dugu herrialdeko bigarren indar politikoa bihurtzear dagoela ohartzen gara, EAJ eta EH Bildu-ren artean. Nafarroako eserlekuen kopuruari begiratuz, UPN eta abertzaleen (Geroa Bai eta EH Bildu) ondoren hirugarren indar politikoa bihurtu dela dakusagu. Baina zer eman dezake Ahal Dugu-k Euskal Herriaren etorkizunarentzat? Espainiako klase borrokatik sortua denez gero, ezin daiteke oso abertzalea denik esan, bestela Iparraldeko probintzietan ordezkaritza bat ezarriko zuen. Hala ere berrezagutu behar da Hego Aldean dauden alderdi berri honetako militante batzuk – zenbat zehazki ez dakit – euskaldun berri edota zaharrak direla. Gauza beraz ohartzen gara Euskal Herriko sozialista eta PP-kideen artean ere.

Baina nire ustez Ahal Dugu-rekiko dukegun kezkagarriena jazargo handi horixe da: bertako konsultak onartzen dituzte, baita Espainiaren menpean dauden nazioen (Euskal Herria, Katalunia eta Galizia) etorkizunaz erabakitzeko eskubidea, baina aldi berean Espainiaren batasunaren alde izatea. Erabakitzeko eskubidea onartu ondoren, hiru nazio hauetatik batek edo hiruek Espainiatik banantzeko erabakitzen badute, zer izanen da Ahal Dugu-ren erreakzioa? Konstituzioaren zortzigarren artikulu madarikatu hori ezabatzeko xedea ahal dute? Orain arte horri buruz zerbait esan dutenik ez dakit.

Ahal Dugu-ren egitasmoa Helbetikoaren antzeko Iberiako konfederazio baten onartzea litzateke, zeinetan euskarak, katalanerak, okzitanoerak (Vath d’Aran) eta galaiko-portugesak berreskuratu eta erabiltzeko eskubide berdinak bailituzkete, benetako nazioen konfederazio baten lortzeko asmoz. Baina Ciudadanos bezalako alderdi berri jakobinoa dagoela ikusirik, ez dut uste denbora luzerako halako konfederazio batek iraunen lukeela, edo Espainiako klase politikoaren mentalitateak, eta bereziki armadarenak aldatu beharko luke.

Oroit gaitezen sasi trantsizioaren hasieran Espainiako sozialistek lehen indar politikoa bihurtu zirela Hegoaldean, baina hasiera batean autodeterminazioari buruzko promesa asko egin arren, neofrankisten eraginpean, hitza jan zutela eta Euskal Herriarentzako errepresiobide basak antolatu zituztela. Euskadiko Ezkerra bereganatu zuten ere. Aintzinago ETA-VIII- ak Euskal arazoa « kimikoki hutsa zen klase arazo bat » izan zela aldarrikatu zuen. Euskal Herriak, nazio menperatu orok bezala erdizka fidatu behar du kanpotik helduriko indar ezkertiarrekin.

Austeritateari buruz Ahal Dugu-k aldezten dituen asmo berdinak baditu EH Bildu-k. Naski, EAJ eta ezker abertzalearen arteko ikuspuntu desberdinak badira, baina Euskal Herriaren etorkizun euskaldun baten segurtatzeko elkartu beharko litzateke abertzale guztiak, bai eskuin, baita ezker muturrekoak ere. eta klase borroka ez gerorako utzi, baina denbora berean eraman. Kasu honetan Euskal Herriko Ahal Dugu-k ikertzaile bat bezala jokatu beharko luke, giza arazoetan laguntza eman, baina independentziaren aldeko bidean oztoporik ezartzeke.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).