AHT eta higiezinen espekulazioari ez!

PrintFriendly and PDF

M1
Bizi mugimenduak, 8 erakundek (Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LAB-ek) deitzen duten manifestaldi bateratuan parte hartzeko deia luzatzen du. Bizik manifestaldi honen animazioan parte hartuko du AHT proiektua eta azken honen eragina gure lurraldea jadanik gogorki jotzen duen etxebizitza krisian salatuz.

Agenda politikoaren lehen lerrora itzuliz, klimatizida den proiektu hau abiadura bizian aitzinatzen ari da eta Euskal Herriko gazteen eta jendarte herrikoien prekario bilakaraztea eta etxetik kanpo igortzea bizkortzea mehatxatzen du.

Azken urteetan, higiezinen espekulazioak etxebizitzen prezioak ainitz goititu ditu, eta mublatu turistikoen eta bigarren etxebizitzen kopuruen goititzea lagunduz hemen aloitzeko borrokan ari diren tokiko biztanleen kaltetan. Erostea ezinezkoa bilakatu da, urte osoan alokatzeko etxebizitzak gero eta bakanagoak eta gero eta karioagoak dira.

AHT proiektuak joera horren indartzea dakar!

Jadanik beren jarduera-lekutik hurbil ezin aloituak diren tokiko biztanleei onura egitetik urrun den proiektu honek hazkunde handia ezagutzen duen higiezinen eta lurren espekulazioa indartuko duela argi uzten du, prezioak errekorretara eramanez. Gainera, mublatu turistikoak gehitzeko eta bigarren etxebizitzak biderkatzeko arrisku gehigarria da. Bestalde, proiektu honek ibilbidetik urrun diren eremuen basamortutzea sustatuko du eguneroko joan-etorrien egiteko tren bideen eskasiagatik.

Minutu batzuk irabazteko, milaka lagun lekuak husterat behartuak izanen dira ezin dutelako arrazoizko prezioetan etxebizitzarik aurkitu.

Minutu batzu irabazteko milaka hektarea suntsituko dira.

Kostu ekologiko, ekonomiko eta sozial izugarriekin, AHT proiektuak eta higiezinen espekulazioak mehatxatzen dute tokiko biztanleei prezio gorena ordain araztea gure eguneroko bizitik kanpo diren finantza interesen probetxuko.

Ez dugu etsiko: AHT eta espekulazioaren gatik gazteen eta jendarte herrikoien etxetik kanpo igortzeari, ez!

Bizik bere aldekoak gomitatzen ditu Maiatzaren Leheneko besta eta aldarrikapen giroko manifestaldira hurbiltzera, tokiko biztanleen erbesteratzearen sinbolo gisa beren oihalezko motxila ekarriz. Hitzordua emana da, maiatzaren 1ean, igandez, 11:00etan Baionako Lan Burtsan.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video