AHT faraonikoaz

PrintFriendly and PDF
Jakes Lafitte
Jakes Lafitte
Ingérnieur
D'autres articles

AHTrenYaEuskal Herriaren Mendebaldeko hiru hiri nagusiak lotuko dituen trenbide faraonikoa aitzina doa, baina mantso eta ez urrats segururik emanez. Aurrekontuetan aldaketa asko izan ondoren, eta hasieran aurre ikusitako egitasmoak ezin errespetatuz, noiz bukatuko den eta azken kostua zenbatetan izanen den jakiteke gelditzen dira bai arduradunak, baita ere dudarik gabe euskal herritarrak. Europako kontinentean ez da zalantzazko egoera honetan gelditzen den proiektu bakarra, Euro Erreaktore Nuklearra egoera berdintsuan baitago.

Dudarik gabe, aipaturiko bi proiektu horiek ez dira arruntenak, baina hain handiak ez diren proiektuek planifikazio xumeago baten beharra dutelarik, handienek planifikazio zehaztuago eta azkarragorik behar dute, eta zoritxarrez azken horiek horren eskasa dutelakoan gaude gutarik asko.

Joan den astean bildu ziren Madrilen Arantxa Tapia, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako auzapezak Espainiako Garraio agintariekin hiru hiri nagusietan eginen diren geltokien eta sarreren planoez mintzatzeko. Planoak onartu omen dituzte, baina aurrekonturik egiteke eta bukatzeko egitasmo zehatzik finkatu gabe.

Eraikuntza lanetan bizi osoa iragan duten jendeari horrelako gauzak ezin zaizkio komentatu eta kritikatu gabe adieraziak izan.

Edozein proiektutan, txiki zein handitan, beti baditugu lan berriak eta aurre ikusi gabeko gertaerak: bideko kapen lodiera emendatu, bidea zabalago egin, trazatua aldatu, ebaki lanak egiteko lurkia gogorrago izan, eta abar luze bat…

Baina, obraren zuzendaritzan arduratzen den ingeniaritza bulegoek aldaketa horiek seinalatuz gainera, ebaluatu eta obraren entregatzeko epean zer eraginik ukan daitekeen kalkulatu, hori naski eraikuntza bera egiten duen kontratistarekin eztabaidatu eta adostu ondoren.

Eta kasu guztietan agertu diren lan berriak kontratistari ordaintzen zaizkio obraren jabeak proiektu aldaketa, diseinu kostu eta egiteko epeari dagozkien aldaketa guzti-guztiak onartu ondoren.

Bestela aldaketak direla medio, proiektu aldakuntzari buruzko lanak onartu gabe egiten badira, denbora batean hasieran onarturik izan zen aurrekontua agorturik izanen da, eta kontratistari lanak ordaintzea ezinezkoa izanen da, edo dirurik gabeko txeke bat egitea bezala litzateke. Egoera oso kritikoa beraz, zeren kobratu ezinik, kontratistak lanak paratzen ditu eta kalte ordainak eska ditzake.

Honetaz gainera, AHT-ko geltokien kasuan proiektu bakar bat ala bariante batzuen aurkeztu dituztenik ez dakigu; baina kasu guztietan zenbait bariante ikertu behar dira azterketa multi-kriteria bat eginez, ingurumenean duen eragina, kostua, erosotasuna, errentagarritasun tasa segurtasuna kontutan harturik. Kriteria hauen artean hoberenak ematen dituen bariantea gero denen adostasunez hautatzen da. AHT aren geltoki batzuk lurrazpikoak izanen direla oharturik, ez dakigu hiri ingurumenean zer kalteak gertatuko diren ikertu dutenik.

Orduan horrek hain kritikaturik dagoen Abiadura Handiko Trenaren proiektua beranduago amaituko duenik pentsa dezakegu.

Honetaz gainera, Bordeletik Baionarainoko Abiadura Handiko Trenaren burdin bidea mementokoz geldirik dagoela, Burgosetik Gasteizerainokoa bezalaxe, Euskal Herriko Y grekoa herriaren barneko jostailu bat edo barneko metro azkar bat bihurtu den kezkaturik dago bat baino gehiago.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video