Alda etxetik ateratzeko lekuaren egoera-akta baten aurka altxatzen da Bokalen

PrintFriendly and PDF
ALDA
35 lagun elkartu dira Aldak deituriko elkarretaratzean ostegun honetan, ekainaren 30ean Bokaleko Fabien koronelaren plazan. Kevin Salles eta Sandra Branco jabeek, 3 urteko umea duten bikote bati etxebizitzatik ateratzeko lekuaren egoera-akta luzatu diote eta horren aurka egitea helburu izan du elkarretaratzeak.
Aldako militanteekin eztabaida adeitsu bat ukan ondoren uxerra iritsi eta minutu gutxira joan da. Militanteek azaldu diote, jabea eta alokatzailea lotzen dituen alokatze kontratua 2022ko otsailaren 26an egina izan zela eta ondorioz 12 hilabeteko iraupena zuela, alokatzaileak ez baitira ez ikasleak ez eta langile mugikorrak.
 
Aurredataturiko aitzin-abisua
Joan den otsailean alokazio kontratua izenpetu ahal izateko, alokatzaileek 2022ko ekainaren 30ean lekuak hustuko zituztela zehazten zuen aurredataturiko aitzin-abisu bat izenpetzea behartuak izan ziren. Dokumentu horretan Sandra Brancok izenpetzeaz gain honako ohar hau gehitzen zion: «gutuna eskuz jasoa 2022/05/30ean bi aleetan». Alokatzaileek legez kanpo den aitzin-abisu hori salatu zuten maiatzaren 21n baina, jabeek ez dute horretarako bidalia izan zaien gutun artamendatua hartu eta eskuratze agiria itzuli.
Nortasun lapurreta
Baina, 2022/05/30ean 15:30tan, bere burua alokatzailearentzat pasaraziz eta bere idazkera imitatuz pertsona bat Bokaleko postetxera joan da jabeari, alokatzailearen izenean, gutun artamendatu bat bidaltzeko. Gutun horretan aurredataturiko aitzin-abisu famatua zegoen, eta gutun hori, aurrekoa ez bezala jabeek hartu dute eta eskuratze agiria itzuli dute.
Eta 2022ko ekainaren 13an, jabeek deituriko etxebizitzatik ateratzeko lekuaren egoera-akta bat egitea gomitatu zituzten alokatzaileak «Salles jaunari eta Branco andereari etxebizitzatik joateko asmoz bidali diozuen agiriari begira».
Salaketa bat
Ekainaren 28an, alokatzaileak salaketa bat pausatu du idazkeraren faltsuzko erabilpena egin izanagatik eta enplegatzailearen agiri bat eman du ziurtatuz aitzin-abisuaren bidalketa orduan eta egunean bertan lanean zela. Poliziari jakinarazi dio Postan zaintza bideoak dituztela eta bi hilabetez eskuragarri dituztela alokatzaileen erranak baieztatzeko.
Beste kasu asko
Orotara, Alda elkartea, prozedura ezberdinen bidez edo onez onean, berriz kalifikatzen ari da hirurogei bat alokatze kontratu iruzurti. Aldako militanteek gaixotasun larri bat zuen alokatzaile baten etxetik igortzea gelditu dute, asteazkena ekainaren 29 honetan, eta baita beste alokatzaile batena ekainaren 30ean. Elkartea berriki Pirineo-Atlantikoko Prefetarekin bildu da praktika iruzurti masibo horiei amaiera emanen dieten neurri estrukturaletaz hitzegiteko, Aldak gertatzen denaren zati txiki bat baizik ez baitu kudeatzen eta salatzen.
Anartean, elkarteak kideak deitzen ditu mobilizaturik segitzeko udako sasoi hasieran uda honetan eta urte osoan zehar ere beraien apartamenduetan gelditu ahal izateko alokatzaileek duten eskubidea defenditzeko. Beste elkarretaratze batzuk gertatuko dira beraien alokazio kontratu iruzurtiak berriz kalifikatu dituzten alokatzaileengan presioa egiten saiatzen badira.
ALDA1Eskailera

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video